Pertsiarren manifestua testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,26 KB

Aztergai dugun testua agiri politiko eta publikoa da. Dokumentua lehen mailako informazio iturria dela esan dezakegu, gertakarien garaikoa baita. Testu kolektiboa da, Cadizko Gorteetako 69 diputatu absolutistek idatzi zuten Madrilen, 1814eko apirilaren 12an erregea espainiara itzuli zenean. Izan ere, Independentzia Gerrak iraun zuen bitartean (1808-13), Fernando VII.A Frantzian bizi izan zen (“zure gatibutasunak iraun duen sei urteetan”) Napoleonen zaintzapean.. Fernando VII. Erregeari, zuzenduta zegoen 1812ko konstituzioa ez zin egiteko , absolutismoa berrezartzeko eskaera eginez, Antzinako Erregimenarekin jarraitu nahi zutelako.

Cádizen gehiengo liberal bat bazegoen ere, ez zen Espainiaren isla, hor gehiengoa absolutismoan murgilduta baitzegoen, baina bazen batzen zituen gai bat: frantsesei aurre egiteko grina. Inguru honetan uler daiteke 1812ko konstituzio hau absolutista eta liberalen arteko akordio bat izatea. Hala ere, Desiratua itzuli bezain pronto, absolutismoaren aldekoek muzin egin zioten elkarrekin egin zuten konstituzioari eta erregeari lehengo erregimenera itzultzeko eskaria egin zioten.

Manifestuaren sarreran pertsiarren ohitura baten aipamena egiten da (“erregea hil ondoren anarkiaz beteriko bost egun Igarotzea”) eta hortik Datorkio izena: “Pertsiarren Manifestua”. Manifestu honen egileentzat, Espainian ere aurreko sei urteak halakoak izan ziren, anarkiaz beterikoak, alegia. Aipamen honen bidez erregeari adierazi nahi zioten ondorengoak tronua eskuratzen zuenean herritarrek eskertu egingo lioketela eta leialago izango zitzaizkiokeela. Izan ere, erregeak tronua eskuratzean anarkia egoera horretan izandako kaosa etengo litzakeela.

Absolutismoaren goraipamena egiten da, absolutismoaren alde positiboak azpimarratuz (“arrazoiaren eta adimenaren lana da, Jainkoaren legearen menean dago”). Baina absolutismo hau arrazoiarekin kutsatuta egongo da (“subirano absolutuak ez du ahalmenik bere agintea arrazoirik gabe erabiltzeko”). Beraz, funtsean, bigarren paragrafo honetan Fernando VII.Ari zera esaten diote, har dezala erresuma gobernatzeko Despotismo ilustratuaren bidea, hau da, XVIII. Mendean haren arbasoek, Borboitarrek, erabilitako aginte mota bera.

Manifestu honen egileak bi gauza Eskatzen dizkiote erregeari: (“Eskatu behar dugun erremedioa…”).

-Gorteak antzinako erara biltzeko (“Gorteak handitasunez eta antzinakoak Egin ziren bezala”).

-Cadizko Konstituzioa eta dekretuak ez onartzeko (“bertan behera utz Daitezela Konstituzioaren ondorioak eta Cadizen xedatutako dekretuak”).


Testu hau, Independentzia Gerra bukatu eta Fernando VII.Aren itzulerarekin idatzi zen.  Independentzia Gerra 1808.
urtean hasi zen Fontainebleauko itunaren bidez, frantsez armadak, Espainian aurrera eraman zuen inbasioaren ondorioz. Napoleonek, Fernando VII.A  eta Carlos IV.A abdikatzera behartu zituen, Jose Bonaparte errege izendatuz. Gerrako gertakariekin batera, iraultza liberala pizten hasi zen eta Batzorde Zentral Gorena osatu zen.

Honek, 1810. Urtean Cadizerako deialdia egingo zien Gorteei eta bertan 1812. Urtean  Cadizko Konstituzioa idatzi zen.Herriak Cadizko Konstituzioa eta Gorteek ateratako gainerako legeak eta erabakiak liberalismoaren gehiegikeriekin lotzen zituen: herri-lurren salmentarekin, zergak kobratzearekin, militar profesionalen gehikuntzarekin eta Kapitalismoaren hedadurarekin.

Gerra 1814. Urtean bukatu zen Fernando VII.Aren itzulerarekin eta frantziar armadaren atzerakadarekin.  

Testuan aztertu dugun absolutismoaren berrezarpena garatuz Seiurteko Absolutista aipa dezakegu.  
Pertsiarren manifestua kontutan hartuta , herriaren parte baten laguntzarekin eta bereziki kleroaren eta lurjabeen laguntzarekin, Fernando VII.Ak estatu kolpra eman zuen 1814ko maiatzaren 4an. Horrela, Cadizen onarturiko lege liberal guztiak indargabetu eta 1812ra arteko erregimena berrezarri zuen. Ordea, absolutismoak iraungo zuen sei urte hauetan Fernando VII.Ak ez zituen herrialdearen arazo larriak konpondu eta beraz, krisi ekonomikoa eta ogasunaren zorra areagotu
egin ziren.


Entradas relacionadas: