Pertsiarren manifestua testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,56 KB

pertsi-SARRERADokumentu hau 1 mailakoa da. Independentzia  gerra bukatu zenean, diputatu talde batek  Madriden 1814ko apirilaren 12an idatzitako dokumentu pribatua da, erregeari bidali ziotelako, baina geroago publikoa bihurtu zen. Aldi hartan, ingeles armadak (portugaldar eta espainiar laguntzarekin) frantziarra gailendu ostean Gasteizko eta San Martzial guduetan  Independentzia gerra amaitzen da (1813ko urrian Bidasoa ibaia Wellington jeneralak zeharkatu zuen). Valençayko itunaren arabera (1813ko abendua), Napoleonek koroa itzultzen dio Fernando VII.Ari eta  horren truke, ingelesak irtengo ziren Espainiatik eta frantsestuak barkatuak izango ziren. Baina, Gorteek ez zuten hitzarmena onartu. Ondorioz, gerra amaituta estatua berregituratu behar zen, boterearen inguruko borroka politikoa hasten da: alde batetik, Cadizeko Gorteetan gutxiengo batek diseinaturiko Estatu liberal berria, monarkia konstituzionala
;  eta bestetik, Erregimen Zaharraren aldekoek, espainiar gehiengoek, monarkia absolutua
. Dokumentuaren gai nagusia Erregimen Zaharraren eta absolutismoaren aldeko defentsa da. Egileek egiten duten argudiapenaren bitartez estatu kolpe bat bideratu nahi dute. Manifestua oso testu luzea da (143 artikulu) non  gerra aldiko Batzorde Gorenaren ekintzen kritika, eta Gorteetako legeria osoaren kritika zehatzaegiten duten. GARAPENA Testuaren hasieran aipamen historikoa egiten da antzinako Pertsiarren inguruan(eta handik manifestuaren izena):”Antzinako pertsiarren oitura.. Zitzaten”.Horrekin batera gerrak ekarritakoa azaltzen da:”hilketa, lapurreta eta..Zorigaizto” eta erregeak jasandakoa”gatibutesune”.(herritarrek zekiten fernando VIIak egindako abdikazioaren berri) Gero monarkia absolutua justifikatzen du: “jainkoaren, legearen,justiziaren...Mende” eta abantailak azaltzen ditu despotismo ilustratuaren oinarrian”subirano absolutuak.. Arrazoirik gabe erabiltzeko”. Beraz, errregeak herritarren interesean arituko zen. Orduan, aurretik indarrean zeuden legeak aurrera jarraitzea proposatzen du”antzinakoak egin ziren bezala” eta jakina, gorteek egindako lana bertan behera uztea(konstituzioa indargabetzea): “bertan behera utz.. Dekretuak”.KONKLUSIOAFernando VIIa espainara bueltatu zenean erregimen absolutista berrezartzen du estatu kolpe bat emanez. Cadizko goteen deialdia legearen aurkakotzat jo zuen eta egindako lan guztia bertan behera uzti zuen. Hainbat liberalek kartzelatuak eta erbesteratuak izan ziren.

Entradas relacionadas: