Pertsiarren manifestua testu iruzkina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,48 KB

PERSIARREN MANIFESTUA

A. Testuaren kokapena


Testu politikoa da, Cadizeko Gorteetako diputatu batzuek idatzitako Manifestu politikoa. Testua ez dago osorik –horregatik parentesi horiek: (…)–, Baina pasarte esanguratsuenak agertzen zaizkigu. Manifestu bat oinarrizko Programa politiko bat da. Manifestua Fernando VII.Ari zuzenduta dago. Independentzia Gerraren ondoren, Napoleonen tropak garaituak izan eta gero, Fernando VII.A Espainiako tronua berreskuratzera itzuli zen. Independentzia Gerrak iraun zuen bitartean (1808-14), Fernando VII.A Frantzian bizi izan zen (“zure gatibutasunak iraun duen sei urteetan”) Napoleonen zaintzapean. Manifestuaren sarreran pertsiarren ohitura baten aipamena egiten da eta hortik Datorkio izena: “Pertsiarren Manifestua”.

B. Testuaren analisia

Esan bezala, antzinako pertsiarren ohitura baten Aipamena egiten da (“erregea hil ondoren anarkiaz beteriko bost egun Igarotzea”). Manifestu honen egileentzat, Espainian ere aurreko sei urteak Halakoak izan ziren, anarkiaz beterikoak alegia. Baina epe hori pasatu ondoren, Beharrezkoa da berriro erresuma berrantolatzea eta erregearen agintea Berrezartzea (“leialagoak izatera behartu zitzaten”). – Absolutismoaren Goraipamena egiten da, absolutismoaren alde positiboak azpimarratuz (“arrazoiaren eta adimenaren lana da, Jainkoaren legearen menean dago”). Baina Absolutismo hau arrazoiarekin kutsatuta egongo da (“subirano absolutuak ez du Ahalmenik bere agintea arrazoirik gabe erabiltzeko”). Beraz, funtsean, bigarren Paragrafo honetan Fernando VII.Ari zera esaten diote, har dezala erresuma gobernatzeko Despotismo ilustratuaren bidea, hau da, XVIII. Mendean haren arbasoek, Borboitarrek, erabilitako aginte mota bera. –Manifestu honen egileak bi gauza Eskatzen dizkiote erregeari: (“Eskatu behar dugun erremedioa…”). Ø Gorteak antzinako erara biltzeko (“Gorteak handitasunez eta antzinakoak Egin ziren bezala”). 22 Ø Eta Cadizko Konstituzioa eta dekretuak ez onartzeko (“bertan behera utz Daitezela Konstituzioaren ondorioak eta Cadizen xedatutako dekretuak”). Laburtzeko: Diputatu absolutista hauei (pertsiarrei) beharrezkoa iruditzen zaie Erresuma berriro berrantolatzea, baina horretarako aurreko egoerara itzultzeko Eskatzen dute eta Cadizko Konstituzioak markaturiko bidea ez onartzeko. Funtsean, despotismo ilustratuaren bidea jarraitzeko eskatzen diote Fernando VII.Ari. Gorteak antzinako erara biltzeko eskaerari ez zion kasurik egin Erregeak, baina manifestu honen egileentzat ez zuen garrantzi handirik izan.

Testuingurua

Independentzia Gerrak sei urte iraun zuen, gerra gogorra izan zen, eta Herriak Napoleonen tropen aurka egiteko gerrilla-sistema erabili zuen. Beraz, Herriak bere kontura egin zuen gerra Josef Bonaparte tronutik kentzeko eta Napoleonen soldaduak kanporatzeko. Armada profesionalak ere aritu ziren, Ingelesak, portugesak eta baita Espainiako armada ere. Baina orokorrean esan Daiteke herriaren garaipena izan zela. 1812ko Konstituzioa bi urtetan aplikatu Zen, gerra egoeran (1812-14). Baina kasu askotan herriarentzat Cadizko Konstituzioaren aplikazioa oso traumatikoa izan zen. Herria aurka zegoen, eta Ez da ahaztu behar herria armatuta zegoela Independentzia Gerra bukatu ondoren. 1814an, Fernando VII.A itzuli zenean, herritarren partetik sekulako Ongietorriak egin zizkioten absolutismora itzultzeko eskatuz. Herriak Cadizko Konstituzioa eta Gorteek ateratako gainerako legeak eta erabakiak Liberalismoaren gehiegikeriekin lotzen zituen: herri-lurren salmentarekin, Zergak kobratzearekin, militar profesionalen gehikuntzarekin eta Kapitalismoaren hedadurarekin. Hori horrela izanik, herritarrek aurreko Egoerara itzuli nahi zuten. Kontradikzioa badirudi ere, erregetza absolutista Estatu liberala baino ahulagoa zen eta herritar gehienek nahiago zuten Absolutismoa liberalismoa baino. Absolutismoan askatasun handiagoa izango Zutela uste baitzuten. Baina, hala ere, klase agintariek erresuma Berrantolatzeko beharra ikusten zuten. Horretarako, estatua berregituratzeko, Bi bide zeuden: erreformismo 23 ilustratuarena eta 1812ko Konstituzioarena. Egoera oso nahasia zen, eta agintarien artean iritziak kontrajarriak ziren. Batzuek uste zuten iraultza liberala modu azkarrean egin behar zela, behar Izanez gero metodo bortitzak erabiliz; beste batzuek, estatuaren modernizazioa Modu motelagoan egin nahi zuten, herria hainbeste bortxatu gabe, despotismo Ilustratuaren bidea jarraituz: tradizioa, erakunde tradizionalak, noblezia eta Erregetza absolutua errespetatuz. Pertsiarren manifestuaren egileak bigarren Multzo horretakoak ziren eta Fernando VII.Ak onartu egin zuen diputatu Absolutista hauek eskatutakoa. Ondorioz, Valenciako Dekretua atera zuen handik Gutxira, Cadizko Konstituzioa deuseztatzeko. Ondorengo urteetan, erreformismo Edo despotismoa ilustratuaren bidea jarraitu zuen eta ekimen batzuk egin zituen Erresuma berrantolatzeko eta modernizatzeko, eragin gutxikoak izan baziren ere. Sektore liberalak, batez ere armadan indarra zeukatenak, konspiratzen hasi Ziren estatu liberal eta eraginkorragoa lortzeko, eta bai lortu ere 1820an. Urte horretan, Riego kapitainak kolpe militarra eman zuen eta Cadizko Konstituzioa indarrean jartzea lortu zuen ondorengo urteetan (1820-23). Baina Herritarren erresistentzia sekulakoa izan zen eta gerra zibila sortu zen armada Profesionala eta milizia nazionala eta partida errealisten artean. Hirurteko Liberalean desamortizazio dekretu batzuk atera zituzten baina praktikan eragin Eskasa izan zuten. Azkenean Europako potentzia absolutistek (San Luisen Ehun Mila Semeak) Fernando VII.A tronuan berrezarri zuten, eta honek konstituziorik Gabe gobernatu zuen ondorengo hamar urteetan (Decada Ominosa, “Hamarkada Negargarria”), baina esan bezala estatu liberalaren eraikuntza ez zen eten.

D. Testuaren garrantzia

Testuak Garbi erakusten du, 1814an behinik behin, baldintzak ez zirela artean egokiak Estatu liberala bere osotasunean ezartzeko. Momentuz, Fernando VII.Ak Zuhurtziarekin jokatu zuen eta ez zen ausartu Cadizko Konstituzioa aplikatzen. Pertsiarren manifestu hau testu interesgarria da garai hartako erresumaren Ahuleziak ez ezik klase agintarien desadostasunak ere ulertzeko.

Entradas relacionadas: