Pertsiarren Manifestua: Absolutismoaren Berrezarpena
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,57 KB
Pertsiarren Manifestua: Sarrera
Dokumentu hau 1. mailako iturri historikoa da. Independentzia Gerra bukatu zenean, diputatu talde batek Madrilen, 1814ko apirilaren 12an, idatzitako dokumentu pribatua da. Erregeari bidali zioten, baina geroago publiko egin zen.
Garai hartan, ingeles armadak (portugaldar eta espainiar laguntzarekin) frantziarrak gailendu zituen Gasteizko eta San Martzialgo guduetan, eta Independentzia Gerra amaitu zen (1813ko urrian, Wellington jeneralak Bidasoa ibaia zeharkatu zuen). Valençayko itunaren arabera (1813ko abendua), Napoleonek koroa itzultzen dio Fernando VII.ari; trukean, ingelesak Espainiatik irtengo ziren eta frantsestuak barkatuak izango ziren. Hala ere, Gorteek ez zuten hitzarmena onartu.
Ondorioz, gerra amaituta estatua berregituratu behar zen eta boterearen inguruko borroka politikoa hasi zen:
- Estatu liberal berria: Cadizeko Gorteetan gutxiengo batek diseinatutako monarkia konstituzionala.
- Erregimen Zaharra: Espainiar gehiengoak babestutako monarkia absolutua.
Dokumentuaren gai nagusia Erregimen Zaharraren eta absolutismoaren defentsa da. Egileek estatu-kolpe bat bideratu nahi dute. Manifestua testu luzea da (143 artikulu), non Batzorde Gorenaren ekintzen eta Gorteetako legeria osoaren kritika zehatza egiten duten.
Garapena: Ideologia eta Justifikazioa
Testuaren hasieran aipamen historikoa egiten da antzinako pertsiarren ohiturei buruz (hortik datorkio manifestuaren izena): “Antzinako pertsiarren ohitura...”. Horrekin batera, gerrak ekarritakoa azaltzen da: “hilketa, lapurreta eta... zorigaizto”, eta erregeak jasandako “gatibutasuna”.
Gero, monarkia absolutua justifikatzen du: “jainkoaren, legearen, justiziaren... mende”, eta despotismo ilustratuaren oinarrian abantailak azaltzen ditu: “subirano absolutuak... arrazoirik gabe erabiltzeko”. Beraz, erregeak herritarren interesean arituko zela argudiatzen dute. Azkenik, aurretik indarrean zeuden legeak mantentzea proposatzen dute eta Gorteek egindako lana (Konstituzioa) bertan behera uztea eskatzen dute.
Konklusioa: Ondorioak
Fernando VII.a Espainiara bueltatu zenean, erregimen absolutista berrezarri zuen estatu-kolpe baten bidez. Cadizeko Gorteen deialdia legearen aurkakotzat jo zuen eta egindako lan guztia bertan behera utzi zuen. Ondorioz, hainbat liberal kartzelatuak eta erbesteratuak izan ziren.