Pertsiarren manifestua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,01 KB

Independentzia gerra amaitutzat hartuta diputatu absolutista talde batek 1814ko maiatzaren 4ean idatzitako dokumentu pribatua da, erregeari bidali baitzioten. Baina publiko bihurtu zen urte bereko maiatzaren 12an, Madrilen, erregeak jende guztiari komunikatu ziolako. Kadizeko Gorteetan izandako diputatu talde batek egin (69 diputatuk sinatu zuten) eta Fernando VII.A Frantziaren gatibutasunetik Espainiara ailegatu zenean bidali zioten. Kadizko Gorteek bazekitelako Fernando konstituzioari uko egin nahi ziola.

Beraz, Fernando itun honen bidez konstituzioa abolitu nahi zuenez, jakin dezakegu izaera eta eduki politikoa dela. Manifestu honen helburua ablosutismoa eta erregimen zaharra berrezartzea zen helburu nagusia. Eta momentu oro, Kadizko Gorteetako gorbernu liberala kentzea.

Aldi hartan, ingeles armadak frantziarra gailendu ostean, Independentzia gerra amaitzen da. Valençayko itunaren arabera , Napoleonek koroa itzultzen dio Fernando VII.Ari eta  horren truke, ingelesak irtengo ziren Espainiatik eta frantsestuak barkatuak izango ziren. Baina, Gorteek ez zuten hitzarmena onartu. Ondorioz, gerra amaituta estatua berregiteko gatakak hasten dira. Alde batetik, Cadizeko Gorteetan gutxiengo batek diseinaturiko Estatu liberal berria, monarkia konstituzionala;  eta bestetik, Erregimen Zaharraren aldekoek, espainiar gehiengoek, monarkia absolutua.

Gure aurrean, Pertsiarrek erregeari bidalitako testua dugu. Geroago herritarrei eskeiniko eta aurkeztuko dioena. Testua oso luzea da, beraz testuaren atalik garrantsitzuenak hastertuko ditugu. Manisfestua edo gutuna  hiru atal nagusietan banatuta dago.

Hasieran, egoera Antzinako pertsiarren ohitura eta izenburuaren jatorria deskribatzen du. Lehen paragrafoan konparazioak egiten ditu pertsiarren, hau da, gorteetako diputatu absolutisten ohituren eta independentzia guerraren artean. Liberalismoak anarkia sortzen duen bitartean, anarkiaren  absolutismoa  kontrako sistema politikoa izango da.

Bigarren paragrafoan, Monarkia absolutuaren, hau da, erregeak botere guztiak (judiziala, legegilea eta betearalea) izatearen arrazoak ematen ditu. Esate baterako, “jainkoaren legearen, justiziaren eta esta estatua funtsezko legeen mende” esaten dute. Hau da, guztiaren gainetik erregea dagoela.

Azken paragrafoko (eta testuko) ideia garrantzitsuena hau da, "Bertan behera utz daitezela konstituzioaren ondorioak eta Kadizen xedatutako dekretuak". Honek ikusi dugunez, idei absolutistak eta erregimen zaharra defendatzen dute.  haien ustez gorteek egindako legeak eta konstituzioa gustiz desegokiak direlako (“ gorte berriek deuseztasuna, injustizia eta desegokikeriak”).

Ez hain garrantzitsuak diren ideiak, baina hala garrantzi handia dute,  "Eskatu behar dugun erremedioa, gure botoak, eta gure probintziarenak, paperean jarriz, Espainiako lege, foru, usadio eta ohituren araberakoa da", hau da, haien ustez ohiturek diotena eta beste modu batean esan dakoa, Antzineko Erregimenak diona hoberena izango da.

Borboiak Baionan zeuden, Napoleonen esku, eta honek, Baionako Abdikazioak lortu ondoren, anaia Jose jarri zuen Espainiako errege. Honekin Espainiak Independentzia Gerrari eman zion hasiera eta frantsesen aurka zeudenak, bai liberalak eta bai absolutistak, Kadizen babestu ziren. Bertan Espainiak egindako konstituzioa eratzen da.  

Entradas relacionadas: