Perrot eta Martínez: Lankidetza eta Bizitza Pertsonala
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 1,6 KB
1. Perrot eta Martínez (Aurelien) arteko harremana
Hasieran, Perrot eta Martínez lankideak dira, baina ez dira lagunak. Oso desberdinak dira: Perrot azkarra da, batzuetan haserretzen da eta kexatzen da; Martínez, aldiz, lasaiagoa da eta gauzak egin aurretik pentsatzen ditu. Horregatik, batzuetan ez daude ados eta eztabaidatu egiten dute.
Kasua ikertzen dutenean, elkarrekin lan egin behar dute. Pixkanaka, gehiago hitz egiten dute eta elkar hobeto ezagutzen dute:
- Perrot: azkar erreakzionatzen du.
- Martínez: lasai pentsatzen du.
Horrek kasua konpontzen laguntzen die. Denborarekin, konfiantza handitzen da eta giro hobea sortzen da. Amaieran, talde ona osatzen dute eta elkarrekin ondo lan egiten dute.
2. Perrot eta Martínez (Aurelien) bizitza
Perrot Parisen bizi da. Ezkonduta dago eta seme-alabak ditu, baina bere emaztearekin arazoak ditu, batez ere diruarekin eta eguneroko bizitzarekin. Perrot nekatuta dago eta ez dago pozik bere bizitzarekin; Parisi buruz ere kexatzen da.
Martínez (Aurelien), jatorri magrebtarra du. Pertsona isila da eta ez du bere bizitzaz asko hitz egiten. Ez dakigu ezkonduta dagoen edo seme-alabak dituen; bere bizitza pribatuan gauza gutxi erakusten ditu. Lanari garrantzi handia ematen dio eta oso serioa da.
Laburbilduz, bi pertsonak oso desberdinak dira: Perrotek familia-bizitza konplikatua du, eta Martínezek, aldiz, bizitza pribatuagoa eta lasaiagoa. Hala ere, biak ondo moldatzen dira lanean eta elkar laguntzen dute.