Perpausak: Motak, Sailkapena eta Egitura
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,54 KB
Perpaus motak
Beregainak eta mendekoak
- Beregainak: Perpaus txertatu hauek beste zenbait sintagmek perpaus soilaren barnean betetzen dituzten funtzio berberak betetzen dituzte. Adibidez: Liburu bat emango dizute. Liburu bat emango dizutela esan digute.
- Mendekoak: Beste perpaus batean txertatuak ageri dira, askotan aditz nagusiaren osagarri gisa. Adibidez: Liburu bat emango dizutela esan dute. Noiz etorriko den galdetu du.
Bakunak edo elkartuak
- Bakunak: Aditz bakarra dute barnean. Adibidez: Etorri dira. Etorri direla esan dute. Agurtu duzuen andrea.
- Elkartuak: Aditz bat baino gehiago dute. Adibidez: Arratsaldean etorri da eta etxean afalduko du. Etorri den hori gure etxekoa da.
Jokatuak eta jokatugabeak
- Jokatuak: Aditza jokaturik ageri da, pertsona- eta denbora-markekin. Adibidez: Liburu bat emango dizut.
- Jokatugabeak: Aditzak ez du halako markarik hartzen. Adibidez: Eseri hemen, mesedez!
Adierazpen, galde, aginte eta harridura
- Adierazpen-perpausak: Neutroenak dira. Adibidez: Badakizu gaur eskolan izan garela. Liburu bat emango dizut etxean irakurtzeko.
- Galde-perpausak: Galdera bat egiten da, eta galdera hau mendeko perpaus batean biltzen denean, zehar-galdera deitzen da; aditzak orduan -n atzizkia hartzen duela. Adibidez: Nor etorri da? Nor etorri den galdetu dute.
- Bai-ez erako galderetan: Baiezko nahiz ezezko erantzuna eskatzen da. Adibidez: Busti zarete?
- Beregaina denean: Ekialdeko euskalkietan -a atzizkia eransten zaio aditzari. Adibidez: Busti zaretea? Mendebaldean, 'al' partikula erabiltzen da. Adibidez: Busti al zarete?
- Mendekoa denean: Marka bat baino gehiago har dezake aditzak, euskalkien arabera (-n, -netz, -nentz, -nz). Adibidez: Busti garen galdetu digute.
- Aukera-galderetan: Aukera bat egitea eskatzen da. Adibidez: Non bizi zara: Donostian ala Hernanin?
- Zati-galderetan: Informazio bat eskatzen da galdetzaile bat erabiliz. Adibidez: Nongoa zara? Zer esan du?
- Bai-ez erako galderetan: Baiezko nahiz ezezko erantzuna eskatzen da. Adibidez: Busti zarete?
- Aginte-perpausak: Agindu bat ematen da, perpaus jokatuetan adizki bereziak (agintekera) erabiliz eta, maiz, hasieran ipiniz adizki hori. Adibidez: Ireki atea! Zoaz hemendik!
- Harridura-perpausak: Hiztunak adierazpen batek sor diezaiokeen harridura adierazten du, eta hizkera-doinua bera ere aldatzen da. Halako perpausetan, egitura bereziak erabiltzen dira. Adibidez: Hau da gizon zikoitza! Harrigarria, honek dioena! Polita, zure lana! Markatzaile bereziak ere erabiltzen dira (erakusleak, galdetzaileak, etab.). Adibidez: Hauxe andrea! 'Zer' galdetzailea erabiltzen denean (baita 'zein', 'zeinen' eta 'zenbat' ere), aditz laguntzaileak -n atzizkia behar du, eta galdetzaile hori beti izenondo batekin edo izenondo bihurtutako izen batekin doa. Adibidez: Zer ederra den! Zer astoa den! Zenbat gezur esan duen honek!
Baiezkoak edo ezezkoak
- Baiezkoak: Perpausean ageri den aditza trinkoa bada, 'ba-' aurrizkia erabiltzen da. Adibidez: Aita badator. Perifrastikoa baldin bada, ez da aurrizki hori ageri. Adibidez: Aita etorriko da.
- Ezezkoak: 'Ez' edo 'ezin' partikula erabiltzen da. Adibidez: Aita ez da etorriko.
Perpausaren sailkapena predikatuaren arabera
Atribuzio- eta predikazio-perpausak
Perpausaren barnean bi osagai nagusi bereizten dira: subjektua eta predikatua. Subjektuari buruz zerbait esaten dugu, eta esaten dugun hori predikatua da, aditzaren inguruan biltzen dena.
- Atribuzio-perpausak: Subjektuaren ezaugarri bati buruz aritzean. Adibidez: Jon gaztea da. Miren alkate izendatu dute. Bertako predikatuari izen-predikatu osagarria deitzen zaio. Predikatua izenki baten bidez (izena, adjektiboa, etab.) adierazten da. 'Izan' aditza beste mota bateko predikazioak osatzeko ere erabiltzen da. Adibidez: Frantziako hiriburua Paris da. Herriko alkatea zu zara.
- Predikazio-perpausak: Predikatuak ekintza baten berri ematen digunean. Predikazioa adizki baten bidez adierazten da, aditzaren inguruan biltzen da. Halako predikazioei aditz-predikatuak deitzen zaie, predikatua aditzak eta aditzaren osagarriek osatzen dutelako. Aditza ezinbestekoa da ekintzaren berri eman nahi denean. Adibidez: Jon etxera itzuli da. Mirenek ogia erosi du. Hainbat eratako aditzak: idatzi, saldu, zabaldu, ari, etab.
Perpaus iragankorrak eta iragangaitzak
(Transitivo eta intransitivo)- Iragankorrak: 'Edun' edo 'ezan' agertzen denean, hau da, perpausean agerian nahiz isilean ergatibo kasua ageri denean. Aditzak objektu bat osagarritzat hartzen duenean (ez adizlagun edo aditzondo bat). Adibidez: Mikelek autoa erosi du. Jonek etxea saldu du. Mirenek alaba eraman du. Bi argumentu ageri dira: kanpokoa (subjektuaren funtzioa duena: Mikelek) eta barnekoa (objektuaren funtzioa duena: autoa).
- Iragangaitzak: Aditzak laguntzaile gisa 'edin' edo 'izan' hartzen badu. Aditzak osagarri zuzenik hartzen ez duenean. Adibidez: Mikel etorri da. Jone sartu da. Miren erori da. Argumentu bakarra ageri da: Mikel. Izen-sintagmaren kasuaz eta aditzaz ariko garenean ikusiko den moduan, batzuetan datiboa behar izaten da. Adibidez: Lanari ekin dio Jonek. Aulkiaren hankari eutsi dio.
Perpausaren egitura
- Perpausa aditz bakar batek osa dezake, baina aditz horrek osagai bat, bi edo gehiago ere har ditzake. Adibidez: Atertu du. Aita etorri da. Nik bi gizon ikusi ditut. Piarres oso langile ona da batzuetan.
- Aditzarekin batera agertzen diren osagarri horiek funtzio desberdinak betetzen dituzte perpausaren barnean. Horrela, batzuetan subjektuaren, objektuaren, predikatu osagarriaren edo adberbioaren funtzioa bete dezakete.
- Aditzaren forma perpausean ager daitezkeen subjektu eta objektuen arabera aldatzen da, funtzio hauek dituzten sintagmek komunztadura egiten baitute aditzarekin. Adibidez: Aita etorri da. Aita eta ama etorri dira. Nire lagunei emango diet. Predikatu osagarriekin eta adizlagunekin, berriz, ez da komunztadurarik gertatzen. Adibidez: Aitarekin bizi naiz. Neure lagunekin bizi naiz. Aditzarekin komunztadura egiten duten osagarriak isil daitezke. Adibidez: Guk gure lagunei zenbait gauza ekarri diegu. Baina osagarri horiek mintzagaiaren edo galdegaiaren zeregina betetzen dutenean, ezin dira isilean utzi. Adibidez: Etxe hori, guk edo geuk erosiko dugu.
- Osagarrien barne-egitura era askotakoa izan liteke.
- Izen-sintagma: Adibidez: Maitasuna liluragarria da. Bilbo hiri handia da.
- Mendeko perpausa: Adibidez: Uste dut aita etorriko dela. Aberatsa zarelako ezkondu nahi du zurekin.
- Adberbioak, aditzondoak eta adizlagunak: Adibidez: Etxe horretan bizi gara. Bihar etorriko gara. Poliki-poliki hitz egin behar da.
- Izenondoak: Adibidez: Bilbo ederra da. Atso hori ilegorria da.