Perpausa 2

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,74 KB

Galdegaia Perpaus bakoitza galde zehatz baten erantzuntzat hartzen bada, ez dute perpauseko osagai guztiek ber pisua eta haien artean bada bat guztien gainetik nabarmentzen dena. Galdegaia deitzen zaio. Aitak sagarra haurrari eman dio. Bi perpaus horietan bi galdegai desberdin ditugu; beraz, bi perpaus horien esanahia desberdina da. Gramatika egitura eta mintzagai egitura Perpaus bakoitzean bi analisi maila berezi behar dira: gramatika egitura (funtzioen egitura, kasu marketan oinarritzen dena) eta mintzagai egitura (informazio klasean eta hizketaren unibertsoan oinarritzen dena). Gramatika egitura aztertzean, perpauseko osagaien ordena askea dela esan daiteke; mintzagai egitura aztertzean berriz, perpauseko osagaien ordena askoz ere itxiagoa da. Gramatika egitura: subjektua eta objektua/aditza. Mintzagai egitura: mintzagaia eta iruzkina. Ordena neutroa (SOA - Subjektua, Objektua, Aditza): Ikerrek sagarra jan du. Ordena ez-markatua: sagarra Ikerrek jan du. Erlatibozko perpausetan aditzak beti azkeneko tokian joan behar du. Mintzagaia eta iruzkina Mintzagai egituran oinarrizko bi kontzeptu daude: mintzagaia eta iruzkina. Mintzagaia: informazio zaharra edo jadanik ezaguna biltzen duten elementuek osatzen dute, edo diskurtso edo solasaren unibertsoa finkatzen duena da. Horrela, mintzagaiak finkatuko luke elearen (perpausaren) markoa, ekartzen den informazioari eremu bat ematen diolarik. Liburua nik hartu dut; paperak, berriz, ez dakit non galdu ditudan. Koordinazio edo juntaduretan, mintzagaiarekin egiten dugu. Poliziak lapurrak zauritu zuen eta ospitalera joan zen. Badakigu perpaus honetan polizia joan zela ospitalera, eta ez lapurra. Bi iruzkin ditugu mintzagai berari dagozkionak. Mintzagaia ez da beti zuzenean aipatzen eta batzuetan isilik uzten da. Oinez etorriko naiz. Beste batzuetan, mintzagaia ez da isilean uzten eta perpausaren hasieran jartzen da (mintzagai hanpatu edo enfatikoa). Etxe horretan, gu bizi gara. Etxe hau, oso merke erosi dut. Oso arrunta da mintzagaiaren ondoren lokailuak jartzea. Ni, behintzat, han nintzen. Zuri, aldiz, ez nizuke halakorik egingo. Iruzkina: informazio berria dakarten elementuek osatzen dute, edo predikazioaren edukia biltzen duten sintagmek osatzen dute. Aditza iruzkinari dagokion elementua da. Iruzkinaren barnean ere galdegaia bereiz daiteke, hau da, iruzkinaren barneko elementu hanpatu edo puztua. Patxik esnea edan du. Iruzkina, esnea edan du da hor. Hala ere iruzkin zati horrek bi interpretazio desberdin ditu: bata, zer gertatu den edo Patxik zer egin duen (esnea edan du); eta bestea, Patxik zer edan duen (esnea). Horri deitzen zaio galdegaia. Bihar, aita etorriko da (ez ama). Galdegaiak mamitzen du informazioaren edukia "nor etorriko da?" bezalako galderari erantzuten diolarik perpausak. Aditza trinkoa denean, aditza bera baldin bada galdegaia, edo iruzkineko elementu bakarra ba- aurrizkia jarri behar da. Badator laguna. Beraz, adizki trinkoetan ba- aurrizkia behar da aditzaren baiezkotasuna azpimarratzeko. Adizki perifrastikoak berriz, anbiguoak gerta daitezke. Patxi etorri da. Euskalkien arabera, batzuetan aditz laguntzailea aurrera pasatzen da. Nik dut egin. Adizki trinkoetan berriz, aditza bera errepikatzen da. Ekarri dakar. Deiktikoek -xe atzizkia hartzen dute askotan. Aitak hauxe esan zuen. Ezezko perpausetan, adizkia perifrastikoa bada, aditz nagusiaren ezkerrean jartzen da galdegaia. Ez dut nik eginen, baina beste batek… Aditzaren ezezkotasuna ez partikulaz baliatuz adierazten da, hau ere laguntzailearen ezkerrean jarriz. Nik ez dut ikusi. Galdegaia beste zerbait bada, aditzaren eskuinean. Haur hori ez da gaixtoa; pixka bat bihurria. Hizkuntzaren (euskararen) ordenak eta gramatikak askatasuna du, baina mintzagai egiturak perpausaren erabilera mugatzen du.

Entradas relacionadas: