Perpaus osagarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,73 KB

PERPAUS ELKARTUAK

Perpaus bakunak konbinatu egin daitezke, perpaus elkartuak osatuz.

Perpausak elkartzeko hiru bide ditugu:
alborakuntza, juntadura etamenderakuntza.

Perpaus bakunak eta elkartuak testu osoak eratzeko konbinatzen direnheinean, elkarketa desberdinak aurki daitezke ere, bai izaerasemantikodunak eta baita jite testualekoak ere (lokailuen edo markatestualen sartzea). Niri ez zait gustatu. Joni, ordea,izugarri gustatu zaio.

Alborakuntza perpausak:inolako loturarik gabe kateaturik egotea da: Koldo bulegora joan

da; ni etxean geratu naiz.

Juntadura maila:gramatikala bereko perpausak elkartzean datza baina; perpaus bakoitzak

bere autonomia mantentzen du. Perpausa mota hauek loturazko juntagailuedo lokuzioen bidez elkartzen dira: Koldo bulegora joan da eta ni etxean geratu naiz.--

Emendiozko juntagailuak

Emendiozko juntagailuek, maila bereko osagaiak lotzen dituzte, baina osagaiak gehituz edo batuz. Emendiozko juntadura normalean eta juntagailuaren bidez gauzatzen da.Edo,Edota,Ala,Nahiz / zein

Juntagailu aurkariak

Juntagailu aurkariak bi osagairen arteko aurkaritza adierazteko erabiltzen dira. Bi aurkaritza mota ditugu, aski desberdinak:Baina,Baizik

Menderakuntza perpaus bat:beste batean txertatzean datza; beraz, perpaus nagusia eta mendekoaizango ditugu. Menderakuntzan menderagailuak ditugu perpausak lotzeko,

hau da, atzizkiak: Anak umea gaixorik dagoelaesan du.--

Batzuetan, perpaus bat beste baten barruan txertatzen dugu menderagailuez baliatuz. Horrelakoetan menderakuntza erabiltzen ari gara.Juntagailuen aldean hainbat ezaugarri berezi dituzte menderagailuek:

Juntagailuak hitz solteak dira, eta menderagailuak, berriz, atzizkiak.

Juntaduran, maila bereko perpausak elkartzen dira; menderakuntzan, berriz, perpaus nagusia eta menpekoa ditugu.

Juntaduran ez dago ia mugikortasunik, baina menderakuntzan, mugikortasuna dago hurrenkeraren aldetik.

Menderakuntza errekurtsiboa da, hau da, menpeko perpaus baten barruan beste bat txerta daiteke, nahi adina aldiz.

Menderakuntzaren barruan honako multzoak bereiz ditzakegu:

ISren ordezkoak:

-Perpaus Osagarriak: Amak esan du ez dela etorriko. Ez dut uste etorriko denik.

-Zehar-galderak: Jakin nahi dut ea lana egin duzun. Erori zarenentz jakin nahi du.

Izenlagunaren ordezkoak:

-Erlatibozkoak: Ikusi duzun gizona nire aita da. Atzo erositako etxean bildu ginen


Entradas relacionadas: