Pentsamendu Soziala eta Langile Mugimenduaren Ideologiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,64 KB

Pentsamendu soziala eta langile antolaketa: ideologia nagusiak

Liberalismoa, nazionalismoa eta sozialismoa dira garai honetako ideologia nagusiak.

Doktrina sozialak

Erregimen Zaharrean, eskulangileak gremiotan biltzen ziren eta beren kexak matxinada bidez adierazten zituzten. Feudalismoa hautsi zenean, jendea injustizia sozialaz eta pobreziaz konturatu zen.

1. Sozialismo utopikoa

Ametsezko konponbideak imajinatzen zituzten egoera horri aurre egiteko. Hainbat jarduera sortu ziren:

  • Saint-Simon (frantsesa): Ménilmontant monasterioa sortu zuen. Han, kide bakoitzak bere gaitasunaren arabera lan egiten zuen, elkartasun soziala eta ekoizpenaren antolaketa zentzuzkoa bultzatuz.
  • Charles Fourier (frantsesa): Ereduzko gizartea imajinatu zuen, falansterio izena eman ziona, non norberak bere lana aukeratzen zuen.
  • Robert Owen (ingelesa): Estatu Batuetan hiri bat sortu zuen, Harmonia Berria izenekoa, langile-kooperatiba gisa antolatua.

2. Marxismoa

Ideologia hau propaganda lanetan oinarritu zen:

  • Gizartea klase arteko borrokatzat hartzea: kapitalismoan, burgesiaren eta langile-klasearen arteko borroka dago.
  • Kapitalismoaren ondorioz, langileek esplotatzaileen kontrako iraultza abian jarri behar dute.
  • Boterea lortzeko bideak: Langileak gizarte-klase bat direla konturatzea eta langileen alderdiak antolatzea.
  • Langileen diktadura: Langileek boterea lortu eta jabetza kolektiboa ezartzea sektore ekonomikoetan.
  • Komunismoa: Klase sozialik eta estatu zapaltzailerik gabeko gizartea ezartzea.

3. Anarkismoa

Estatua ukatu eta jabetza pribatua indargabetu nahi dute. Greba orokorraren bitartez Estatua hondoratzea dute helburu.

  • Proudhon: Goitik autoritarismoz kontrolatutako gizartearen ordez, oinarriek askatasunez onartutako gizartea proposatu zuen.
  • Bakunin: Marxen kontra, zapaldutako guztien berezko matxinada bultzatzea, horrek Estatua suntsituko zuelakoan.
  • Kropotkin: Estaturik gabeko gizartea aldarrikatu zuen.

Langileen ekintzak

Erregimen Zaharreko indarkeriazko metodoak gaindituz, taldeko ekintzak antolatu zituzten.

1. Ludismoa

Makinismoaren kontrako borroka izan zen.

2. Kartismoa

Langileen egoera hauteskundeen eta parlamentuaren bidez aldatu nahi zuten. Poor Laws legeak eta industria sektoreko lan-baldintzak (soldatak, lanaldiak...) hobetzea eskatzen zuten.

Entradas relacionadas: