Pentsamendu Politikoaren eta Filosofiaren Oinarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,25 KB

  1. KANT (1784). Zer da Ilustrazioa?

    1) Zer esan nahi du Kantek sapere aude esatean, eta zergatik ematen dio garrantzia?

    Kanten “ausartu zaitez jakitera” (Sapere aude) esamoldeak esan nahi du norberak bere kabuz pentsatzeko ausardia izatea. Hau da, ez fidatzea beti besteek esaten dutenaz, ezta autoritateek agintzen dutenaz ere, baizik eta arrazoimena modu askean erabiltzea.

    Kanten ustez, pertsona asko heldugabe egoeran bizi dira, besteek pentsatzen dutelako haien ordez. Heldugabekeria hori ez da adimen faltagatik sortzen, baizik eta ausardia eta borondate faltagatik. Jendeak erosoago ikusten du besteen jarraibideak betetzea, bere kabuz pentsatzea baino.

    Gizakia autonomoa izan behar da. Autonomia lortzeko lehen pausoa da norberak pentsatzen ikastea. Horregatik, Kantek animatzen du gizakia bere kabuz pentsatzera.

    Kanten arabera, norberak pentsatzeko erabakia hartzen ez duen bitartean, gizakiak ez du inoiz askatasun intelektuala lortuko.

    2) Zein dira Kanten ustez gizakiak heldugabetasunetik ateratzea eragozten duten oztopo nagusiak?

    Oztopo nagusiak bi dira: alferkeria eta koldarkeria. Jende askorentzat errazagoa da besteek esaten dutena egitea bere kabuz pentsatu baino.

    Gaur egun, antzeko arazoak oraindik badira:

    • Sare sozialetan iritziak kopiatu eta bere kabuz pentsatu gabe sinestea.
    • Informazio iturri bakarrera men egitea.

    3) Zeintzuk dira Kantek aipatzen dituen tutoreak?

    Kantek “tutore” deitzen die besteek pentsatzen dutenaren ordezkariari: apaizak, funtzionarioak, medikuak edo autoritate moralak. Gaur egun, komunikabideak, enpresa teknologikoak eta influencer-ak dira tutore modernoak.

    4) Arrazoimen publikoa eta pribatua

    Arrazoimen publikoa herritar gisa erabiltzen dena da (askatasun osoz). Arrazoimen pribatua, aldiz, lanpostuan edo funtzio zehatz batean erabiltzen dena da (obedientzia eskatzen duena).

    5) Obedientzia eta salbuespenak

    Oro har, funtzionarioek aginduak bete behar dituzte ordena mantentzeko. Hala ere, legeak giza eskubideen aurka doazenean edo aginduak ilegalak direnean, desobedientzia zilegi izan daiteke.

  1. HOBBES - Leviatan

    1) Naturaren egoera

    Hobbesen arabera, estaturik ez dagoenean, gizakia “guztien arteko gerran” bizi da, beldurra eta mesfidantza nagusi direlarik.

    2) Estatuaren helburua

    Estatua segurtasuna eta bakea emateko sortzen da, gizakia kaosetik ateratzeko.

    3) Botere subiranoa

    Indarrez edo hitzarmen bidez lor daiteke. Subiranoak botere absolutua du ordena bermatzeko.

    4) Ituna eta matxinada

    Ituna herritarren artekoa da, ez subiranoarekin. Beraz, matxinada ez da zilegi, horrek kaosera itzultzea ekarriko lukeelako.

  1. LOCKE - Gobernu zibilari buruzko tratatua

    1) Naturaren egoera eta eskubideak

    Lockeren ustez, naturaren egoera askatasun eta berdintasun egoera da. Eskubide naturalak bizitza, askatasuna eta ondasunak dira.

    2) Gobernuaren zilegitasuna

    Gobernua herritarren onespenaren bidez sortzen da, eskubide naturalak babesteko. Gobernuak bere funtzioa betetzen ez badu, herritarrek errebolta egiteko eskubidea dute.

  1. ROUSSEAU - Gizarte Hitzarmena

    1) Naturaren egoera

    Gizakiak naturan libreak eta onak dira, baina gizarteak eta ohiturek izaera hori hondatu dute.

    2) Gizarte-hitzarmena

    Banakako boterea komunitateari ematen zaio, nahimen orokorraren bidez legeak sortzeko.

    3) Subiranotasuna eta legea

    Subiranotasuna ukiezina da. Legea nahimen orokorraren emaitza denez, askatasuna bermatzen du.

  1. MONTESQUIEU - Legeen Espiritua

    1) Botere banaketa

    Estatu aske bat lortzeko, hiru botere bereizi behar dira: legegilea, exekutiboa eta judiziala. Horrela, botere gehiegikeria saihesten da.

  1. MARX ETA ENGELS - Manifestu Komunista

    1) Klase-borroka

    Historia klase-borrokaren emaitza da. Burgesiaren eta proletarioen arteko gatazka da ardatza. Manifestuak jabetza pribatuaren abolizioa proposatzen du.

  1. Neoliberalismoa

    1) Subjektu ekintzailea

    Neoliberalismoan, gizakia bere burua enpresa gisa ikusten du. Honek desdemokratizazioa ekarri du, politika merkatuaren logikaren menpe jarriz.

  1. JOHN RAWLS - Justiziaren Teoria

    1) Ezjakintasunaren estalkia

    Printzipio justuak aukeratzeko egoera hipotetikoa da, non inork ez dakien zein posizio sozial izango duen. Honek inpartzialtasuna bermatzen du.

  1. FUKUYAMA - Historiaren Amaiera

    1) Demokrazia liberalaren garaipena

    Fukuyamaren arabera, ideologien borroka amaitu da; demokrazia liberala eta merkatu librea dira nagusi, gizakiaren nahiak (askatasuna, duintasuna) ondoen betetzen dituzten ereduak direlako.

Entradas relacionadas: