Pentsamendu mitikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,88 KB

Zer da filosofia?


Filosofia muturreko galderak egitea da, hau da, gauzen zergatia bilatzea. Filosofiak bi hitz ditu, biak grekeraz, bata Filo, maitasuna esan nahi duela eta bestea Sofia, jakinduria esan nahi duela. Aztertu ezin diren sorburuak aztertzen ditu adibidez, existentziaren zentzua./ Zeintzuk dira mitoen ezaugarriak?

Gizakiak bere ingurunean ulertzeko egindako lehen ahaleginak dira, mitoen bidez, natura azalu nahi du eta Grezian sortu zen.

Ezaugarriak:

  1. Kondairazko pertsonaiak. Naturako indarrak pertsonifikatuta egiten dira.

  2. Kontakizunak fantastikoak. Ematen dituzten azalpenak ez dira ez justifikatzen ez frogatzen.

  3. Sortzailea beti ezezaguna da.

  4. Tradizionala da. Idatzita ez daudenez, gurasoekseme-alabei transmititzen die.

Mitotik logoseraino sorburua

Logosera Miletoko pentsalariekin K.A VI.Mendearen inguruan sortu zen. Hori dela eta, filosofiaren jatorrian mitotik logosera igaro zen. Baina zergatik sortu zen filosofia eta pentsamendu arrazionala Grezian?

Hauek dira teoria ezagunenak:

  • Greziako mirariaren teoria. John Burnetek defendatzen duen teoria honen arabera, pentsamendu arrazionalak ez du aurretiko jatorririk. Greziaren jenialtasunari esker sortu zen.

  • Pentsamendu mitikoaren eboluzioaren teoria.Francis Macdonald Corrnfordek dioenez mitoak ez dira arbitrarioak errealitatera hurbiltzeko eta sentsua emateko alegin intelektualak ere badira.Horregatik ez dago muga zorrotzik mitoaren eta filosofiaren artean, izan ere jakintzaren ondoz ondoko bi forma dira.

  • Baldintza kulturalen eta ekonomikoen teoria.Greziaren polisak estatu txiki eta independenteen antolakuntza politikoak izan ziren eta hainbat gauza ekarri zuten.

Pentsamendu mitikoa eta pentsamendu arrazionalaren arteko desberdintasuna


  • Pentsamendu mitikoa:

  1. Naturako fenomenoak ezin dira aurreikusi. Mundu kaotikoa eta arbitrarioa da, arau finkorik gabea.

  2. Mundu kontakizun fantastikoen bidea azaltzen da.

  3. Azalpen mitikoak ez dira berrikusten.

  4. Tradiziozko azalpena da


  • Pentsamendu arrazionala: Fenomeno guztiek kausak dituzte.

  1. Mundua leku ordenatua da arau finkoekin.

  2. Arrazoimena erabiltzen du mundua gobernatzen duen arauak ezagutzeko.

  3. Ezagutza arrazionala etengabe berrikusten da.

  4. Azalpen kritikoa da.

Entradas relacionadas: