Pentsamendu ilustratua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 10,04 KB

ILUSTRAZIOAREN EZAUGARRI OROKORRAK

Ilustrazioa


Europan eta haren kolonietan garatu zen, XVIII. Mendean. Filosofian, zientzian eta literaturan nabarmendu zen mugimendu ilustratua, eta Errenazimentuko ideiak eta iraultza zientifikoa* deritzon pentsalariak (Locke, Newton eta Descartes) izan ziren haren oinarriak.

XVIII. Mendean zehar, pentsamendu tradizionalarekiko hainbat joera kritiko hedatu ziren Europan kolokan jarri zituzten erlijio sinesmen tradizionalak, ikuspegi arrazional orotatik kanpo zeudelako, baina deismoa
*

Defendatzen zuten oro har

Politikari dagokionez, pentsalari ilustratuek Ingalaterran gertatutako aldaketak miresten zituzten (PARLAMENTARISMOA)

Hauek ziren Ilustrazioaren oinarrizko printzipioak:


  • Arrazoia gorestea

  • Naturarekiko hurbiltasuna

  • Zoriona bilatzea

  • Aurrerabidearen zentzua


ILUSTRAZIOA FRANTZIAN

Frantzian, bi aitzindari nagusi izan zituen Ilustrazioak: Montesquieu (1689- 1755) eta Voltaire (1694-1755). Montesquieu botere banaketaren teorialaritzat hartua da, Legeen espiritua lanari esker; eta Voltaire tolerantziaren eta askatasunaren alde agertu zen.

XVIII. Mendearen bigarren erdian, bi pentsamendu joera bereizi ziren:

  • Joera arrazionalista, aristokratikoa eta materialista, Diderot (1713-1784), obraren zuzendaria, eta D’Alembert (1717-1783), Sarrerako diskurtsoa idatzi zuena.

  • Joera idealista, Jean- Jacques Rousseau.


Gizarte kontratua argitaratu zuen, zeinetan finkatu baitzituen erregimen politiko berria izango zenaren eta, azken batean, eredu demokratikoaren oinarriak: hiritarren eskubide berdintasuna, eta boterea herriaren esku jartzea.


LIBERALISMOA EKONOMIKOA

Adam Smithek pentsamendu ekonomikoaren historiako obra nagusietako bat argitaratu zuen:

Nazioen aberastasuna

Smithek liberalismo ekonomikoa finkatu zuen obra hartan, eta gaur egun arte iraun du doktrina horrek indarrean.

- Lana da diru sarrera guztien eta aberastasunaren banaketaren oinarria. Produktuak, nekazaritzakoak nahiz industriakoak, giza ahaleginaren emaitza dira.
- Estatuak ez du esku hartu behar bizitza ekonomikoan; jardueraren arbitro hutsa izatea da haren eginkizuna.

Eskaria eta eskaintzaren legea esapide erabili zen eredu hori adierazteko

DESPOTISMO ILUSTRATUA

XVIII. Mendean, formula berri bat baliatu zuen absolutismoak: despotismo ilustratua.

Despotismo ilustratuak agintzeko era berri bat ekarri zuen. Errege-erregina ilustratuek politika erreformista egin zuten, baina boteretik gidatuta, betiere, eta beren eskumen guztiei eutsiz;

Errege-erregina ilustratuak ziren, adibidez, Prusiako Federiko II.A, Austriako Maria Teresa eta Josef II.A, Errusiako Katalina II.A eta Espainiako Karlos III.A.

  • Jarduera ekonomikoak babestea, bereziki nekazaritza eta manufakturak.

  • Heziketa publikoa sustatzea.

  • Eliza estatuaren mende jartzea: erregalismoa*.

  • Sistema administratibo, fiskal eta judizial berri bat sortzea.

  • Feudalismoaren zenbait arrasto ezabatzea

Dena herriarentzar baina herria gabe´´ Eta hori lortzeko ezinbestekoa zen boterean erreformak egitea eta subiranotasunaren agintearen bidez haiek ezartzea.

Entradas relacionadas: