Penintsularen barrualdeko nekazaritza paisaia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,41 KB

NEKAZARITZA BARRUALDEKO ESPAINIA MEDITERRANEOAN


-Iparraldeko eta hegoaldeko goi-lautadak zein Ebroren eta Guadalquivirren sakonuneen zati handiena hartzen ditu.

-Erliebe laua da eta Klima mediterraneo kontinentalizatua du, beraz, prezipitazio urriak ditu eta tenperaturaren zabalera urtaro batetik bestera oso handia da.

-Populaketari dagokionez, Dueroren eta Ebro haranetan, gertu dauden herri txikietan kontzentratutako dago. Hegoaldean, urrun dauden herrietan kontzentratzen da. Emigrazioaren ondorioz, gaur egun biztanleria urria eta zahartua dute.


-Ustiategiak zenbait tamainatakoak dira. Dueroren eta Ebroren haranetan,minifundioa zen nagusi lur ureztatuaren laborantzarekin. Hala ere, txikitu egin da emigrazioaren eta kontzentrazioaren ondorioz.

Jabetza handia, berriz, ohikoa da Gaztela, Aragoi, Extremadura eta Andaluziako lehorreko laborantzan


Eremu honetan, nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza jarduerak erabiltzen dira



1.Nekazaritza

-Lehorreko laborantza:nagusi da goi-lautadako paramo eta landazabaletan, eta Ebroren eta Guadalquivirren haranetan ureztatuak ez diren eremuetan. Nekazaritza estentsiboa egiten da. Batez ere trilogia mediterraneoa  zereala, mahatsondoa, olibondoa. Gaur egun, garia behera egin du eta garagarrak gora. Erdilugorria erabiltzen da , edo lugorria erabat desagertu da ongarri kimikoak  erabiltzearen ondorioz. Zerealak nagusi dira Leonen eta Gaztelan. Zerealez gain, olibadiak eta mahastiak garrantzitsuak dira Gaztela-Mantxan, Guadalquivir eta Extremaduran. Eta mahastiak Errioxan, Nafarroan eta Aragoin.


- Laborantza ureztatua: iraganean eremu txikietan, gaur egunean, laboreak dibertsifikatzeko eta nekazaritza intentsiboa egiteko. Sistema honekin labore industrialak, azukre-erremolatxa, lupulua eta tabakoa ekoizten dira. Labore hauen ekoizpena oso lotura handia du industriarekin. Bestaldetik, bazkak, alpapa eta artoa, Gaztelan, Aragoin eta Andaluzian ekoizten dira; eta, azkenik,  fruta eta barazkiak.


2. Abeltzaintza


-Oso garrantzitsua da zenbait eremuetan eta mendebaldeko dehesetan. Alde batetik, lehorreko uztondoak behi-aziendak elikatzeko erabiltzen dira Gaztela eta Leongo eta Andaluziako bazka-eremu ureztatuetan. Guadalquivirren erdialdeko haranetan haragitarako eta zezenketarako behi-aziendak hazten dira; eta hirietatik gertu txerri-aziendak.

-Bestaldetik, dehesak (Andaluzian) nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategiak dira.

Normalean nekazaritza eta abeltzaintza tradizionala ematen da: ardi- eta txerri-aziendak, gaur egun: behi-aziendak garrantzi handiagoa du, lurzora hobeak nekazaritzarako erabiltzen dira eta beste erabilera sartu dira, hala nola ehiza.


3.Basogintza

Segovia eta Soria nabarmentzen dira (pinuak) eta Leónen makala zurgintzarako.



Entradas relacionadas: