Penintsulako Erliebea: Faktoreak eta Unitate Morfoestrukturalak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,76 KB
Erliebea sortarazten duten faktoreak
Faktore teknikoak
Higidura orogenikoek lurazalean duten eraginez bi estruktura mota sortzen dituzte:
- Failak: Lurrazalaren haustura-lerroak, non sektore bat bestearekiko mugitzen den. Osagarriak: failaren planoa, ezpainak eta blokeak. Mota nagusiak: arrunta, alderantzizkoa eta urratze-faila.
- Tolestutako estrukturak: Harri plastikoekin sortuak, hala nola antiklinalak eta sinklinalak.
Higadurazko faktoreak
Eragile nagusiak tenperatura, ura, haizea, grabitatea eta gizakiaren jarduera dira. Klima (lehorra, beroa, hezea edo hotza) funtsezkoa da, eta gizakiak nekazaritzaren eta basogintzaren bidez eragiten du.
Faktore litologikoak
Harriak jatorriaren arabera bereizten dira:
- Igneoak: Magmatikoak (plutonikoak, kontinente-plaken sustraikoak; eta bolkanikoak, hozte azkarrekoak).
- Sedimentarioak: Antzinako materialen metaketaz sortuak.
Unitate morfoestrukturalen motak
- Antzinako mendiguneak: Aro paleozoikoko zokalo gaztetuak (granitoa, arbela, kuartzita). Gailur leunak eta biribilak (adibidez, Cinco Villas).
- Tolestura-mendikateak: Hirugarren aroko mugimenduekin sortutako mendizerrak. Jalkierazkoak, kareharrizkoak, malda handikoak eta malkartsuak (Mendikate aurrealpetarrak eta Euskal Mendiak).
- Arro sedimentarioak: Zenozoikoko mugimenduek sortutako depresioak (buztina, kareharria, sakonune aurrealpetarrak).
Penintsulako unitate morfoestrukturalak
Goi-ordokia da penintsulako erliebeko barneko elementu inportanteena, Mendigune Zentralak erdibitua. Hego Goi-ordokiak bi haran ditu, Toledoko mendiak tartean direlarik.
Mesetaren inguruko mendiguneak
Galiziako mendigunea, Kantauriar mendigunea, Iberiar Sistema eta Sierra Morena. Pirinioen, Kataluniako kostaldeko mendien, Euskal Mendien, Betiko mendien eta lehen aipatutakoen artean Ebro eta Guadalquivirreko arroak daude.
Goi-ordokiaren ezaugarriak
Goi-ordokian aldapak, landazabalak, paramoak, badlands, malerliebeak, buztinezko lurrak eta igeltsozkoak aurki daitezke:
- Dueroko arroa: Erliebea domoetan antolatzen da (sineklise bat da, paleozoikoko materialekin).
- Hego Goi-ordokia: Jalkitutako lautadak, Tajo ibaiaren arroila, Extremadurako penilautadak eta Mendigune Zentrala.
Kanpoko mendilerroek tolesturak dituzte (arbela edo kuartzitazkoak). Kataluniako kostaldeko mendilerroan, Sistema Betikoan eta Balear Uharteetan aurrealpetako depresioak (Ebroko arroa eta Guadalquivirreko depresioa) nabarmentzen dira.