Pedagogia

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Ciencias sociales

Escrito el en vasco con un tamaño de 21,18 KB

1. GAIA: -Gai 1 aukeratu - Oinarrizko datuak eman (argitaletxea, proiektuaren izenburua, maila eta bstlako ohar interesgarriak...) - Gaiak eremuarekin eta ingurune fisiko naturalarekin dituen loturak aipatu - Gaia aukeratzeko arrazoiak azaldu. 2.  UMEEN IRITZIAK: - 4,5,6 urteko haur batekin aztertu interpretatzen dituen kontzeptuak edo zer jarrera dituen, atalak: - Helburua; zer dakite umeek...ri buruz? - Metodoa; umeek egindako marrazkien bidez, gaiari buruzko guk erakutsitako argazkien bidez, argazki edo irudiekin egindako mapa kontzeptuala, galderak erabiliz( . identifikatzeko galderak, izakibizidunak dira? bizirik dago?. Argudiatzeko galderak, zergatik?, zein da bizirik izateraen arrazoia?. Definitzeko galderak, zer da bizitza? - Emaitzak - Ondorioak - Eranskinak 3. OHIKO MATERIALAREN AZTERKETA KRITIKOA: - Ingurunea: - Fitxetan agertzen dena umeek ezagutzen dute? - Umeen espazioa hurbilak (etxea, parkea, kalea...) agertzen dira? ala ez? - Egunerokoa da? - Elementuak ( pertsonak, tresnak eta objektuak, fenomeno naturalak, landareak etan animaliak) ingurune zehatz batean kokatuak daude? - Ingurunearen gertakaririk agertzen da? zein? - Ingurunearen baldintzak agertzen dira? (tenperatura, koloreak, zarata, zikintasuna...) zeintzuk? - Gaiarekin batera ingurugiroaren arazoak planteatzen dira? - Balio hezitzailea eta helburuak: - Zein balio hezitzaile dauka Natur ingurunearen curriculumaren arabera? - Zertarako balio du zientziaren ikuspuntutuik? - Natur ingurunea eta zientziatik aparte ba al du bstlako balio hezitzailerik? - Zein helburu lantzen dira Mollen arabera? - Errealitatera hurbiltzeko balio du? - Osagaiak identifikatzeko balio du? eta hoien ezaugarriak? - Kausa eta efektua bereizteko balio du? eta harremanak aztertzeko? - Ingurunearen interesa pizteko balio du? - Ingurune ezagutzatik aparte hastapen zientifikoa lantzeko balio du? - Ingurugiro heziketaren helbururik lnatzeko balio du?zein? - Edukiak: - zer lantzen da? - Zein ideiak eta ohiturak aurkezten dira? - Kontzeptuak topikoz beteta daude?zeintzuk? - Marrazkietan islatzen den azalpena ondo dago ikuspuntu zientifikotik? - Zein prozedura zientifiko lantzen da? - Fitxa da egokia behaketa lantzeko? - Fitxa da motorra ikerketa 1 burutzeko? - Datuak hartzeko tresnarik ba al dago? - Egindakoa azaltzeko jarduerarik ba al dago?  4. ONDORIOA: Indarrak - Ahuleziak 5. HOBETZEKO PROPOSAMENAK: Liburuan agertzen dena hobetzeko beste proposamen 1 egin 6. LANAREN BALORAZIOA: Zer ikasi duzu lan honi ezker?   

HAURRA ETA BERE INGURUNEA: - Zer ulertzen da Haur Hezkuntzan ingurune hitza entzutean? Ingurunea eta natura ulertzen laguntzen duena. Espazioa-natura-izaki bizidunak-animaliak-alderdi sozialak-urtaroak-eguraldia-gertakariak      Haur txikien inguruneaz hitz egitean, ondokoak kontuan hartu behar ditugu: - Espazio hurbilak (etxea, parkea, kalea...) - Elementuak (pertsonak, tresnak eta objektuak, fenomeno naturalak, landareak eta animaliak - Elementu horien arteko erlazioak (afektua, beldurra, kutsadura...) - Baldintzak; tenperatura, kololreak, zarata, zikintasuna... - Gertakariak; jostailu 1 haustea, animali baten jaiotza...)   Ingurunea zentzu dinamiko batean hartu behar ditugu; aldatu eta transformatu.   INGURUNEAN AZTERTZEN: -Zein espazio azaltzen da? - Zeintzuk dira espazio honek barne hartzen dituen elementuak? - Erlazioarik lantzen edo agrtzen dira? - Gertakaririk? - Ingurunea zentzu dinamiko batean egertzen da? - Azter azazu ingurugiro hezkuntzarako inetersa Tbilismo helburuak kontuan hartuz  TBILISMO HELBURUAK: - Kontzientzia: Norberarekin erlazionatutako ingurugiro arazoen kontzientzia hartzen joatea (zikinkeria, zarata...) - Ezagutza: Inguru hurbileko eta umearen bizitzarako esanguratzuak diren elementuen ezagutza zabaltzea - Jarrerak: Ingurugiro aldeko jarrerak eta baloreen eraikuntza hastea (gutxi kontsumitzea) - Gaitasunak: Informazioa biltzeko prozedurak, behaketak eta esperientziak burutzea (zaborrak sailkatzea) - Partaidetza: Umearen ingurugiroko arazoaren ebazpenetan parte hartzeko gaitasuna garatzea CEIDAKO INGURUGIRO HEZKUNTZARAKO MATERIALAK: -Gure herria - Baliabide materialak - Projecte Descoberta 3/6 - Activats amb el medi ambient, Deixalles - L,entorn - Ingurugiro hezkuntzarako proiektua: Kastortxoren abenturak, bideoak eta gida didaktikoak

FIKZIOZKOA: - Irudimenaren garrantzia - Errealitatea fikzioarekin nahasten dute - Fikzioa antzematen da umeen marrazkieta, lehenengo zikloan irudimena oso garrantzitsua da, gero irudiak errealagoak dira SUBJETIBISMOA: -Bere esperientziak - Bere ideiak - Bere ikuspuntuak - Ezagutza objetiboagoa - Beste iritzi batzuk - Informazioa - Argudiatu ANTROPOMORFISMOA: - Gizakien ezaugarriak (ezaugarriak, nahiak...) leporatzea.  "Elefanteari ura gustatzen zaio" - Kontuz ibili  "Goizean eguzkia esnatzen da" , "Ilargia oso jatorra da" ANIMISMOA: - Izaki bizi gabekoei bizitza ematea "Automobila izaki biziduna da, mugitzen delako" AZALEZKOTASUNA: - Propietate pertzeptiboetan oinarrituta - Objektuak beren kualitateekin lotzen dituzte, eta ez dakiten objektuei haien ezaugarriak kentzen - Pertzepzio sinkretika daukate, batzuetan ez dute bereizten errealitatea eta itxura - Bizidunak eta bizgabeak - Bizitza - Aldaketak urterokoak - Bi edalontzi ezberdinetan ur kantitate bera isurtzen dugunean, umeek edalontzi estuenean ur gehiago dagoela esango digute - KAUSA GABEKOA: - Gertaera baten aurrean zergati kausala topatzeko zailtasuna - Kausalitaterik gabe - Kausalitate pertzeptiboa - Kausalitate antropoforfikoa 

AUTOKONTZEPTUAK ATERATZEKO 4 METODO: -Marrazkia - Argazkiarekin galderak - Elkarrizketa ( informazioa ateratzeko gidoia: . Zein edari hartzen da etxean gozarian? . Nola prestazen dira? . Zein edariri botatzen diozue azukrea? . Zein da esnearen kolorea? . Eta kakaorekin?)- Mapa kontzeptualak beraiek sortzea: . Galdera 1 egin, non dago ura? . Materiala banatu, irudia, marrazki eta argazkiak edo bstlako materialak (zapiak, paperak...) . Umeek argazki edo objektuen artean aukeratuko ditu erantzunak . Zuzenak ala okerrak izan arren, guztiak dira baliagarriak jarduerak prestatzeko

INGURUNEAREN BALIO HEZITZAILEA:  ZERTARAKO BALIO DU NATUR INGURUNEAREN JAKINTZAK HAUR HEZKUNTZAN? - Mundua ezagutzeko eta errespetazteko - Inguruneaz gozatzeko eta dibertitzeko - Gizakiaren ingurunea kontrolatzeko - Gure kulturaren atal garrantzitsuetako bat delako - Zientzia metodologiaren lana gureganatzeko - Errealitatearen gertakariez geure buruari galdetzeko - Norberaren mugak onartzeko - Erabakiak hartzeko - Errealitatera hurbiltzeko - Jakin mina bultzatzeko HELBURU NAGUSIAK MOLL.EN USTEZ: - Inguruneraen ezagutza: Zientziak errealitatera hurbiltzeko balio duela uste du. - Inguru hurbileko bizitza antzemateko - Inguruko osagaiak bereiztea eta haien ezaugarriak ezagutzea - Inguruko izaki bizidunen eta bizigabeen arteko harremanak antzematea - Kausa eta efektuak bereiztea - Hastapen zientifikoa: Zientzian lan egiteko joera piztea: - Jakin mina bultzatzea - Objektuak manipulatzea - Behaketak gauzatzea - Galderak sortzea - Hipotesiak egitea - Esperimentuak planifikatzea - Datuak hartzea eta ondorioak ateratzea - Konparaketak, sailkapenak egitea - Autonomia bultzatzea - Kominikatzeko gaitasunean trebatzea - Besteen iritziak kontuan hartzeko gai izatea ZIENTZIAREN BALIO HEZITZAILEA: - Pentsamendu zientifikoa irakatsi nahi diegu umeei balio hezitzaile interesgarriak dauzkalako, zeintzuk dira? - Pentsamendu zientifikoaren esker mundua beste ikuspuntutik begiratuko dugu - Nolako begirada?: - Dudaz beteriko begirada : - Zientzian zalantzak behar beharrezkoak dira ezagupena lortzeko - Erruak, akatsak sor daitezke pentsamenduan, gogoan eta pertzepzioan - Jakin behar dugu huts egin dezakegula - Taldeko lana egitea hobe da; zientzialariak oker daudela uste dute, taldetan lan egitea nahiago dute, bere lana besteek kritika dezaten - Sakonezko begirada: - Zientziak laguntzen digu mundua sakontasun handiago begiratzen; objektuei izendatzen, galderak egiten...- Zientziak mundua ordenatzeko balio du; objektuak desberdintzeko, erregulertasunak ezagutzeko...- Zientziari esker, errealitatea, lengoaia eta pentsamenduaren arteko loturak egin ditzakegu

EDUKIAK: -KONTZEPTUAK: + Elementuak: - Pertsonak - Landareak - Animaliak: ingurune hurbilekoak - Objektuak eta materialak: . metala, zura, plastikoa, kartoia, kristalak . Guraizeak, erruloak, aldapak... + Elementuen ezaugarriak: - Morfologikoak: - Ezaugarri fisikoak: . Animali eta landareen forma orokorra, kolorea, usaina, tamaina, azala . Objektuen propietateak (tamaina, kolorea, tenperatura, materialaren hauskortasuna, gogortasuna, iragazkortasuna, malgutasuna...) . Fenomeno atmosferikoen agertzeko modu eta forma desberdinaK ( zaparrada, zirimiria, haize boladak, zeru osoa edo zati bat estalita, argi askorekin, zarata askorekin...) - Egiturazkoak: . Animalien atalak; burua, gorputza, hankak . Landarearen atalak; adarrak, enborra, sustraiak . Animalien zati nabarmenak; hankak (kopurua, artikulatua...), mazkorra, eraztunak, lumak, ilea -Fisiologikoak edo funtzionalak: - Izaki bizidunen funtzioak; lokomozioa (hegaz eginez, igeri eginez, saltoka...), elikadura (haragia, fruta, landareak...), ugalketa (arrautzen bidez, umaldien bidez...), komunikazioa ( animalien hotsak) - Bizilekua; bizileku motak eta baldintzak - Fenomeno atmosferikoen funtzioak; eguzkiak berotu, ilargiak argitu, euriak ureztatu... - Objektuen erabilpenak + Elementuen arteko erlazioak: - Fenomeno atmosferikoen, paisaiaren eta izaki bizidunen arteko erlazioak (belarrak euria, landareak eguzkia, arropak eguzkia) - Animalia, landare eta pertsonen arteko harremanak (elikadura, konpainia) - Pertsonen zeregina ingurune naturalean ( aldaketak, kontserbazioa..) + Arriskuak: - Objektuen arriskuak eta segurtasun neurriak (lekuak, manipulazioak) - Bizidunen arriskuak eta segurtasun neurriak ( Gaixotasunak, garbitasun eskasak eragindakoak; txantxarrak, haginetako mina) ( Animali batzuetatik urrun egon behar dugu - Fenomenoen arriskuak( suak erre, euripean egoteak hotzeria harrapatu - PROZEDURAK: - Informazioa lortzeko (behaketa, esperimentazioa...)- Informazioa barneratzeko (erlazioa, asoziazioa...)- Informazioa adierazteko (grafikoa, ahozkoa...) - Behaketa: Gizakiari dagokion ezaugarri 1 da. Gure organismoaren dinamismo guztia funtzionarazten du eta behaketati abiatuz sortzen dira pentsamendua eta oinarrizkoenak diren jarduera eta jarrera mekanismoak. Haurrak egiten duen behaketa maila desberdinetakoa izan daiteke: + Naturala: Berezkoa, espontaneoa, haurrak konturatu gabe + Sistematikoa: Errealiatera hurbiltzeko modua zuzena, zeharkakoa eta longitudinala.- Esperimentazioa: Gizakiek jakiteko, ezagutzeko, dugun premiatik abiatzen da. Esperimentazioa prozesu bat da. Esperimentatzean, behaketa hutsa baino areago doan prozesu batean sartzen gara. Egoera problematiko jakin batzuk planteatzean, ondoko alderdietako batzuk aintzat hartzen saiatuko gara: - Arazoen planteamendua; Landu beharreko arazoa aurkeztuko dugu, egoera problematiko bat planteatuz. Egoera ez du beti hezitzaileak planteatu behar, batzuetan haurrek planteatuko dute. - Ebazpen ekarpena (hipotesiak): Haurrak arazoa ebazteko moduari buruzko hipotesiak formulatzera bultzatu behar ditugu. Haurren proposamenak heldual jaso eta bideratu beharko ditu - Esperientziaren plangintza: Lanerako plan bat prestatzen saiatuko gara: hitzez adieraziz, jarraitu beharko gitugun urratsak eta horretarako beharko ditugun material eta tresnak, aurreikusiko ditugu - Esperientziaren burutzapena: Esperientzia erabakitako prozesuari jarraituz burutuko dugu - Emaitzen egiaztapena: Emaitzak gure hasierako hipotesietan aurreikusitakoak diren ala ez - Ondorioak ateratzea: Atera ditugun ondorioak ezarriko ditugu - Asoziazioa: Prozesu 1 da, honen bidez nozioak eta kontzeptuak lotzen ditugu. Asoziazioan 2 sailkapen bereiz daitezke informazioa barneratzeko: + Zuzena: Haurrak bereninguruneko elementu desberdinak konparatzera eta horien artean asoziazio loturak ezartzera bultza ditzakegu; landare hazien eta fruten artean... Espazioak ere konpara ditzakegu, urratsen, soken... bidez neurtuz. Asoziazioa eskatzen duen beste jarduera 1 elementuen antolaketa da; harriak ordena ditzakegu, beren pisu, tamainaren... arabera. Sailkapen batzuk ere planteatuz asoziazio prozesuaren garapena landu dezakegu; jantziak, erabiltzen ditugun urtaro desberdinei dagokienez, elikagaiak...+ Zeharkakoa: Behaketa zuzenerako ezarritako irizpide berberei jarraituz (irudik, argazkiak, laminak...) zeharbidezko asoziazio prozesuak eragin ditzakegu, elementu horien artean berdintasun erlazioak, antzekotasun erlazioak...ezarriz. Era berean, istoria ilustratu baten binetak ordena ditzakegu, egin dugun ibilbide batekoak...Jarduera horiekin prozesuaren asimilazioa bultzatuko dugu eta ondorioz, luzerako asoziazioa. - Adierazpena: Behaketaren, esperimentazioaren eta asoziazioaren bidez barneratu ditugun nozio eta ezagutzak komunikatzeko erabiltzen dugun baliabidea da. Adierazpenaren bidez gizakiek ditugun komunikazio ahalmen guztiak martxan jartzen ditugu. Ahozkoa, plastikoa eta grafikoa izan daiteke. - JARRERAK: Jarrerei buruz hitz egitean, pertsona, izaki, objektu eta egoera jakin batzuen aurrean gure portaeren bidez egiten ditugun adierazpenez hitz egiten dugu: - Norberaren jarduerarekin erlazionatutako jarrerak: . Beren jakin mia . Beren ekimenaren arian ariko garapena . Helduek edo ikaskideek transmititze dizkieten informazioak entzuteko duten gaitasuna . Proposatzen zaizkien behaketa, esperimentazio, asoziazio eta adierazpen moduekin erlazionatutako jardueretan partehartze aktiboa izatea . Nork bere gain hartutako betebeharrak betetzeko  erantzukizun gero eta handiagoa izatea - Eskolako beste ikaskide batzuekin erlazionatutako jarrerak: . Sexuari, arrazari, gaitasunei arteko desberdinatsunak . Ikaskideekin solidarioak izatea . Beren behaketak eta esperimentazioak haiekin lantzeko gai izatea . Behar dutenean haiei laguntza eskatzeko gai izatea . Hitz egiteko beren txanda itxarotea . Eskolak ezarritako arauak kontuan hartuz jokatzea . Sentsazio jakin batzuk eragiten dizkieten emozioak erakustea . Beren iritziak adieraztea eta besteenak errespetatzea - Natur inguruneko eta gizarte eta kultur inguruneko elementuekin erlazionatutako jarrerak: . Bere inguruneko elementuak errespetatzeko gai izatea . Gure gizartean dauden sexuari, kulturari, kulturari. arrazari...dagozkien desberdintasunak onartzeko gai izatea . Gure gizarteak dituen arrisku batzuen aurrean neurriak hartzeko gai izatea . Giza taldeetan ezarritako hiri arauak errespetatzea - Haurrengan jarrerak sustatzen errazten duten baldintzak: Jarrera horietan guztiok parte hartze dugula konturatuko da haurra, besteok bera errespetatzen dugun bezela berak ere ikaskideak errespespetatu behar dituela ulertuko du.

KAMII: kamiren lanean garrantzitsuena: - Materialaren gainetik haurrak ekintza berezi a egitea - Bere intentzioa ez da haurrak hezkuntza zientifikoa barneratzea baizik eta, objektuei buruz ezaguera garatzea, mundu fisikoa, eta garatzeko baita bere ezaguera osoa. - Helburuak: Helburuak zehazten ditu aspektu sozio-emozionala zein kognitiboa kontutan haurturik: - Haurra gero eta autonomoagoa izatea lortzea - Besteen sentimenduak eta eskubideak errespetatzea eta kooperatzen hastea - Aktiboa izatea eta jakinahia piztea berari atentzioa deitzen dion horretan, bere buruan konfidantza izatea eta pentsatzen duena konbentzimenduz adieraztea //// Helburu kognitiboak ondoko helburuetara zuzentzen dira: - Haur bakoitzak ideia, arazo eta galderak iradokitzea - Helburuak eta gertaera erlazionatzea - Berdintasun eta desberdintasunetan finkatzea - Materiala: Kamii-k exploraziorako material hobeagoak badaudela dio. Adb: Urak haurrarengan momentu luzeagoz erakartzen dio, ekitaldi asko egiten uzten baitu, aldiz, lupa batek, jarduera bakarra egiten uzten du, eta honek haurrarengan desinteresa sortzen da. Material hauek, egokiak diren ala ez jakiteko helburuekin lotuta doaz - Haurraren jarduerak: Kamii-k 3 motatako aukerak eskaintzen ditu objektuen gainean egiteko: - Objektuen inguruko dsplazamenduen gainean; bota, jaurti, bultzatu, mugitu... - Objektuen transformazioan eragiten dutenak; ura eta xaboia nahastu burbuilak sortzeko, sustantziak batu kristalak lortzeko, disolusioak prestatu - Erdiko jarduerak: Luparen bitartez begiratu, imanekin jolastu, flotatu edo urperatu objektuak, itzalak sortu, sustantziak irazi, soinua exploratu - Helburuen sekuentzia: Haurrek ekintzen bidez eta hitzez adieraztea - Justifikazio psikopedagogikoa: Irakaskuntza 1 eman ahalizateko, 2 ekintza eman behar dira: ezaugarri endogenoak (hau ezin da kanpotik manipulatua izan baina eragin dezake). Bestea, ezaugarri exogenoak, estimulu ezberdin askok eragiten dute (fisikoa, soziala eta kulturalak). KAMILOFF SMITH-EN TEORIAK: Akzio sekuentzien eta akzio teorien artean dauden interakzioak analizatzen ditu ondoren azalduko dudan artikuluan: Artikulu honetan, 4/7 urteko haurrek ondoko zeregin konpondu behar dute; egurrezko euskarri estu baten gainean luzera ezberdineko bloke errektangular batzuk orekatzea lortu behar dute, gainera batzuek bere barnean pisu bat daukate, haurrek ikusi ezin dutena. Orekatzeko beharrezkoa da euskarriaren gainean lekualdatzea, grabitate zentrua aurkitzen, bere zentruarekin ez baita bat etortzen. Ekintza honekin bere barneko ekintzak antzeman daitezke//ADB:: kurba U: - 4/6 urtekoek ondo konpontzen dute bloke normalean eta trukatuen arteko oreka - 4/6-7/6 urtekoek akzio teoriak sortzen dituzte, beraien ustetan oreka zentro geometrikoan dago baina, nahiz eta trukatutako blokeak hau deuseztatu, beraien horretan jarraitzen dute. Horrela hau hauek ez dute horrenbesteko arrakasta izaten - 7 urtetik gora bloke guztiak orekatzeko gai dira/// Experientzia batzuek prozesu honetan erakusten dute, haurrek blokeekin beraien ekintzak 2 eratara egiten dituztela: - arrakasta/porrot erlazioan - Ziurtapena///Akzio sekuentziak agerian usten du haurra ez dela bakarrik interesatzen arrakasta ematen duten ekintzekin. Haurrak nagusi egiten direneko aurrerapenak: - Erregulartasunak beti ez du eragiten haurraren jarreran - Haurraren lehia kontzeptual orrokorrean ematen diren aldaketak - Lehenengo informazioa propiozeptiboaren integrazioa akzio teorian// Kailoff-ek (1988) esaten duen bezela, haurra teoria eraikitzailea dela, eta beraien bitartez munduaren funtzionaendua aurkitzen duela. Haurrak beraien ezagueraren bitartez zuzenduta dauden bitartean, nagusiak, teoriaren bitartez daude. - Hezitzaileen ekimena beraien ikasleen elkarreragina bultzatzeko: Pertsonen arteko elkarreraginak zailak diren definitzeko eta baita aztertzeko ere. Elkarreragina bultzatzeko ondoko ekimenak proposatzen dituzte, horretarako Vigotsky-ren garapenean zentratzen dira. Hezitzailearen elimen hauek, elkarreragin positiboa bultzatzen dute ikaskuntza bultzatzeko, ondoko hauek dira: -Arazo 1 planteaztea eta irtenbide akzioak itxaron - Haurrak ondorioa nola interpretatzen dituen ondorioak atera bere akzioak irakurriz - Akzio desberdinak desberdindu - Zekuentzia konkretu batean akzioak ulertzen ahalegindu - Teoria akzioak hitzen bidezko deskribapenan itzuli - Hitzen teoriak eta teoria akzioak bat datozan konprobatu - Haurrari lagundu hitzen teoriatik jarraitu dadin - Justifikazio psikopedagogikoa: Haur Hezkuntzan, hezitzaileak erabakitzeko zailtasunak izaten ditu, haurrak esaten duenaren interpretazioa egiten du, baina batez ere,zer egiten duen. Erabakitze honekin ez dugu esan nahi haurraren jarrera baloratuko dugunik, baizik eta beraren esanahia. Beharrizan hau prdagogikoki justifikatzen da irakasleek ezin duelako hezkuntza programarik organizatu.

Entradas relacionadas: