Paulo eta Danielen istorioa: Gai nagusien azterketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,12 KB

1. Ardura

Aita hiltzen ari denean, Paulori bere anaia Daniel zaintzeko eskatuko dio, desgaitasunen bat baitu. Paulok aitari agintzen dio zainduko duela, nahiz eta 15 urte besterik ez izan. Batzuetan, Paulo ardura horrek harrapatuta sentitzen da.

2. Anaitasuna

Paulo eta Danielen arteko anaien batasuna sakona da, ia erabatekoa. Zailtasunak eta tentsioak gorabehera, Paulok ez du inoiz Daniel utziko. Anaitasuna maitasunaren eta betebeharraren arteko nahasketa gisa agertzen da. Hain da indartsua lotura hori, ezen elkarrekin suizidatzen baitira.

3. Heriotza

Heriotza oso presente dago liburu osoan zehar:

  • Hasieran: Aita hiltzen da eta ama lehenago hila zela uler dezakegu.
  • Amaieran: Pauloren eta Danielen suizidioa trenbidean; antzara bihurtu eta aske hegan egiten dute.

4. Bakardadea

Pertsonaia asko emozionalki isolatuta bizi dira. Paulok ezin du bere beldur eta kezkak adierazi. Danielek ere bakardade berezia bizi du, besteek desberdin ikusten dutelako eta komunikatzeko zailtasunak dituelako.

5. Askatasun eza

Askatasun falta psikologikoa eta soziala da. Pertsonaiak herriko arauek, beldurrak eta beren patuak harrapatuta daude. Paulok ezin du bere bizitza libreki aukeratu, Danielekin duen erantzukizunak baldintzatuta baitago.

6. Mendekua eta gorrotoa

Herri osoak gorrotoa dio Danieli desberdina izateagatik. Baina, batez ere, Carmenek gorroto handia die bi anaiei, bere asmoak zapuztu zirelako. Mendekua hartzeko, Daniel eta Teresa erabiltzen ditu.

7. Koldarkeria, beldurra eta indarkeria

Pauloren isiltasuna koldarkeria edo ezintasun gisa interpreta daiteke. Indarkeria ez da fisikoa bakarrik, psikologikoa ere bada; herriaren begiradak Danielen aurkako etengabeko eraso gisa funtzionatzen du.

8. Maitasuna eta sexu-grina

Danielek Teresarekiko erakarpen sexual handia sentitzen du. Teresari, ordea, Paulo gustatzen zaio eta Daniel erabiltzen du Paulorengana hurbiltzeko. Danielek, urritasuna izan arren, sexu-irrika handia du, eta horrek gurasoak kezkatzen zituen.

Entradas relacionadas: