Patinete elektrikoen araudia: Txirrindularien elkartearen eskaera

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en con un tamaño de 1,7 KB

Jaun/andre hori:

Herriko txirrindularien elkartea gara eta mezu hau bidaltzen dizugu, udalak patinete elektrikoen erabilera arautzeko hartu dituen neurrien harira. Hartutako neurri hauen arabera, debekatuta dago aipatutako ibilgailuak espaloian erabiltzea, eta bidegorria erabili beharko dute orduko 25 kilometroko abiadura hartzen dutenek. Egoera honek gure elkarteari eragiten dizkion ondorioak direla eta, hainbat proposamen egin nahi ditugu.

Gure lanaren garrantzia

Lehenik eta behin, argi utzi nahi dugu lan handia egiten dugula gure elkartetik txirrindulariak bidegorrietan arazorik ez edukitzeko eta baldintza onenetan ibiltzeko. Txirrindulariek gainerako ibilgailuak errespetatzen dituzte eta arauak betetzen saiatzen dira.

Neurrien eragina bidegorrietan

Guztion helburua hori izanik, ezarritako neurriek asko zailtzen dute bidegorrian eroso eta lasai ibiltzea. Izan ere, bidegorriak ez daude prestatuta horrenbeste ibilgailu hartzeko, eta horrek eragozpenak sortzen ditu.

Bizikletaren erabilera sustatzea

Bestalde, bidegorriak bizikletaren erabilera sustatzeko tresna dira, baina neurri berriekin herritar askok bizikletan ibiltzeari utziko diotela uste dugu:

  • Patinete elektrikoen abiadura altua arriskutsua da.
  • Bizikletaren erabilera sustatzea ezinbestekoa da gure elkartearentzat.

Proposamena

Gutun honekin eskaera zehatz bat egin nahi dizuegu:

  1. Patinete elektrikoek beste errepide batzuk erabiltzea.
  2. Hori posible ez bada, arau zorrotzak ezartzea ibilgailu guztientzat.

Honela, ibilgailu guztiak bidegorrian lasai eta eroso ibili ahal izango lirateke. Horrenbestez, agur.

Entradas relacionadas: