Parlamentarien biltzarra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,07 KB

Militarra:Defentsarako Juntak: Garai honetako erreformek ofizial kopurua murriztu eta promoziorako baldintzak gogortu zituzten.Ondorioz Defensarako Juntak sortu zituzten, militarren sindikatu moduak, beraien eskubideak defendatzeko. 1917 istiluak zirela eta gobernuak armadaren beharra izan zuen eta Juntek kondizio batzuk ezarri zizkion Gobernuari aurrera egiteko. Gobernuek ez zuen beste aukerarik izan onartzea baino. Hor ikusi zen botere zibilak armadaren aurrean zuen botere txikia.

Politikoa: Parlamentarien Biltzarra: Txandakatze sistemaz kanpo zeuden alderdiek bultzatu zuten ekimena izan zen (errepublikarrak, katalanistak, erreformistak eta sozialistak).Datoren gobernuak Gorteak itxita zituen, ondorioz Kataluniako Ligako burua zen Cambók Bartzelonan Parlamentarien Biltzarrera deitu zuen, konstituzioa erreformatzeko, txandakatze sistemarekin amaitzeko intentzioarekin. Gobernua hone aurka joan zen eta hilabeteetan indarra galtzen joan zen.

Soziala: Greba orokorra: 1917an Valentziako trenbideen arloko langileek greba hasi zuten, 1.M.G. Eragindako prezioen gorakada eta soldaten mantentzea zela eta. CNT, UGT eta Alderdi Sozialistak bat egin zuen grebarekin eta estatu osora zabaldu zen.Gobernuaren oposizioa ordea sakabanatuta geratu zen eskuineko alderdiak ez zutelako bat egin deiarekin, ezta nekazariek. Gobernuak armada bidali zuen greba zapaltzera eta hainbat hildako eragin zituen. Honek greba ito zuen. Greba zonalde industrializatuenetan eman zen (Bilbon eman zen bereziki).


1-Erreforma liberalak burutu ziren:

-Elkarteen legea (1887): Sindikatuak onartu eta alderdi berriak sortzeko ateak ireki zituen. -Zinpeko legea (1888): Prentsa askatasuna ezarri zuen.

-Sufragio unibertsalaren legea (1890): Adinez nagusi ziren edozein gizonek edukiko zuen bozkatzeko aukera.

-Armadaren erreforma: Oso zahartua zegoen eta ofizial kopuru handiarekin.                      -Hazkunde ekonomikorako eta trenbideen hedapenerako hainbat lege.


Zer eragin kolonietako gerrak espainian?

Pesimismoa eta gutxiagotasunezko sentimendua eragin zuen espainiar gizartean, identitate nazionalaren galera erakarrriz. Bestalde, berrezarkuntzaren txandakatze sistema eta militarrenganako haserrea eragin zuen, huek hartu baitzituzten gertatutakoaren erruduntzat, ez baitziren izan egoerari aurre egiteko gai. Bi mugimendu sortu ziren:

-Erregenerazionismoa: Joaquin Costa izan zen sustatzaile nagusia. Mugimendu honek kritika gogorra egin zion berrezarkuntzari eta sistema liberal berritu bat proposatu zuten, jauntxokeria, analfabetismoa, gutxiengo batek zuzenduriko gobernua eta latifundismoak deuseztatuz.

-

98ko belaunaldia

XX. Mende hasieran erregenerazionismoaren ideiak literaturara eraman zituzten idazle multzoa izan ziren (Miguel de Unamuno, Azorín, Pío Baroja, etab.). Espainia iluna irudikatzen zuten, modernismo sozial, politiko, ekonomiko eta kulturalaren beharra agerian utziz.


Entradas relacionadas: