Parlamentarien biltzarra

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,81 KB

6.3. Krisi sozialak eta politikoak

  1. Bartzelonako Aste Tragikoa

1909an izan zen indarkeria ekintzen jatorrian arrazoi hauek zeuden:

  • Marokoko koloniako gerraren kontrako protesta. Maurak Espainiaren esku egondako Marokoko lurrak hartu nahi izan zituen baina Kataluniako erreserbistek uko egin zioten gerrara joateari: gerra hark heriotza ekar ziezaiokeen soldadu askori eta.

  • Elizaren kontrako fanatismoa. Langile masek eta ezkerreko burgesek gero eta atxikimendu txikiagoa zioten kristautasunari; horregatik, sarraskitu eta erre zituzten hainbat eliza eta komentu.

Indarkeriazko gertaera sozial gogorrenak Bartzelonan gertatu ziren. Manifestazio asko egin ziren, eta greba orokorrera deitu zuten. Bat-bateko matxinada bortitza sortu zen Bartzelonako kaleetan. Mauraren gobernu kontserbadorearen errepresioaren ondorioz, hainbat pertsona hil eta atxilotu zuten. Mauraren jokabidearen kontra jarri zen. Dimisioa aurkeztu behar izan zuen.
Alderdi Liberala jarri zen berriro agintean.

  1. 1917ko krisia

Hiru protesta desberdin izan ziren krisi honen eragileak.

  • Datorren gobernua Defentsako Batzorde Militarrak desegiten saiatu zen arren, militarren protestak zirela eta, azkenik onartu egin behar izan zituen.

  • Parlamentarien Biltzarra Bartzelonan elkartu zen uztailean, Konstituzioaren erreforma bultzatzeko eta txandakatze sistema suntsitzeko.

  • 1917an, greba orokorra egiteko deia zabaldu zuten sozialistek, CNTk eta UGTk herrialde guztian.

  1. Sistemaren suntsipen prozesua

1917az geroztik, sistema konstituzionala gainbehera etorri zen.

1923 arte, egoera orokorrean nahasmen soziala nabarmendu zen nagusiki. Industriako proletarioen kopurua izugarri handitu zen, biztanleria hirietan pilatu zen, eta prezioak asko igo ziren; ondorioz, jasanezin bihurtu zen egoera berez larria. 1921ean, Datoren gobernuak zorroztu egin zuen errepresioa, eta anarkistek hil egin zuten, baina urte hartan bertan Espainiako Alderdi Komunista sortu zen.

  1. Marokoko hondamendia: Annual

Algecirasko Itunaren eta 1912an Frantziarekin hitzartutakoaren arabera, Marokoko iparraldearen gaineko babesletza hasi zen 1912an. Baina eskualde hura ezin izan zuten espainiarrek menderatu 1927ra arte, eta, bitarte hartan, babesletza hari eusteak galera handiak ekarri zizkion Espainiari, bai dirutan bai jendetan; adibidez, Annualgo espainiar militarren porrota, 1921ean.


Entradas relacionadas: