Pariseko bakea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,78 KB

ONDORIOAK

Demografikoak


:gerran , hamar milioi Soldadu inguru hil ziren borroketan. Horiei biktima zibilak gehitu behar Zaizkie. Bestalde, jaiotza tasak atzera egin zuen. Ondorioz, atzerakada Demografikoa Europan.

Ekonomikoak:


Europako ondare Industrialaren %40 suntsituta geratu zen, laborantzaren %30, eta azpiegituraren Parte handi bat.

 Horrez gain, Estatu Batuekin zorretan geratu Zen. Gerraostean, Europako herrialdeek berreraikuntzan egin zituzten ahaleginik Handienak. Aldi berean, Estatu Batuak munduko lehen potentzia ekonomikoan Bihurtu zen.

Politikoak:


Inperio handiak desagertu ziren eta Zatikatu zirelarik, independentzia eskuratu zuten zenbait estatu berrik: Austriak, Txekoslovakiak, Hungariak, Poloniak, Jugoslaviak, Finlandiak, Estoniak, Lituaniak eta Letoniak.

Bestalde, Demokrazia parlamentarioa ( sozial-demokraziak) hasi zen sistema politiko gisa Zabaltzen, zabaldu ziren giza eskubideak eta botoa emateko eskubideak.

Emakumean izandako ondorioak:


gerrak eskatzen zuen Ahaleginean laguntzeko, emakumeak armamentu- lantegietan, ospitaletan, Garraioetan eta abarretan lan egiten hasi ziren.

Gatazka Amaitu zenean, emakumeak ziren Alemaniako eta Erresuma Batuko industriako Eskulanaren %35. Gizonen gaitasun berberak zituztela konturatu ziren emakumeak, Baina ez gizonen eskubideak. Mugimendu sufragistek, ildo horretatik, Emakumeentzako boto eskubidea eskatu eta lortu zuten.

ARRAZOIAK

ØArrazoi ekonomikoak
: Bigarren industria iraultzatik sortutako kapitalismo Berria faktore erabakigarria izan zen. Nazio askok muga zergak jarri zituzten, Eta lehengaiak eta merkatuak bereganatzen lehiatu ziren, Erresuma Batuak Bereziki, hura baitzen munduko lehen potentzia ekonomikoa, eta bestalde, Alemania ere, Erresuma Batuaren lehiakide nagusia.

ØKolonialismoa
: hedapen kolonialak liskarrak eragin zituen potentzia Kolonizatzaileen artean.

ØNazionalismoa.
Nazio bakoitzak bere balioak eta identitatea goresten Ahalegindu zuen, eta horrek mesfidantza sortu zuen herrialdeen artean. Era Berean, Europako nazio batzuen independentzia nahiak ere eragin zuen Nazionalismoen goraldian, inperio tradizional zaharren mendetik askatzeko gogoa Baitzuten. Esate baterako, Balkanetako eskualdean, mendetan otomandar Inperioaren menpe egon ondoren, nazioarteko tentsioak sortu ziren

ØAliantza militarrak eta militarismoa.
Potentziek aliantza-sistema Konplexu bati ekin zioten, gerta zitezkeen gatazketarako prestatzeko. Potentzia Handien arteko ezinegonak, berriz, armamentu-norgehiagoka ere sortu zuen. Estatuek diru kantitate handiak gastatu zituzten armak ekoizten, gerra Itsasontziak eraikitzen eta beren tropak entrenatzen. XX. Mendearen hasieran Denak zeuden prest gerrarako, eta edozein gorabeherak pitz zezakeen gatazka.

ØAustriako Frantzisko Fernando Artxidukearen hilketa izan zen Europa sutu zuen txinparta, baina gerraren Kausak hamarkadatan garatu ziren.

BAKE KONFERENTZIAK

Wilsonen Hamalau Puntuak


. Thomas W. Wilson Estatu Batuetako Presidenteak Kongresuaren barruan aurkeztu zituen. Puntu hauek bakea zuzena eta Iraunkorra eraikitzea  helburua zuten. Proposamen Nagusiak hauek ziren:

-Desarmatzea Eta diplomazia sekretua desagertzea.

-Nabigazio Eta merkataritza askatasuna

-Kolonialismoaren Amaiera

-Nazionalitateen Printzipioa eta herriek independentzia eskubidea dutela aitortzea.

-Nazioen Erakundea sortzea. Etorkizuneko gerrak saihesteko .

Parisko Itunak


. Bakea Parisko itunetan sinatu zen. Parisko itunak Estatu Batuak ( Wilson presidentea), Frantziak (Clemenceau presidentea) Erresuma Batuak ( lloyd George lehen ministroa)bideratu zituzten. Gerran garaituak ez Zituzten gonbidatu bake elkarrizketetara.


Versallesko Ituna


. Alemaniarekin izenpetu zen. Alemaniari gerraren Erruduna zela leporatuta , hainbat neurri haren kontra erabaki ziren:

-Alemaniak Frantziari eman behar zizkion Alsazia eta Lorrena.

-Poloniari Irteera bat eman behar zion Baltikora ( “Dantzig korridorea”)

-Gerrako Ordain handiak

-Bere Koloniak ematea Frantziari eta Erresuma Batuari.

-Ruhr Inguruaren desmilitarizazioa

-Armada 100.000 gizonera bakarrik mugatzea

-Soldadutza Abolitzea

-Abiazio, Artilleria-astuna eta gerrako ontzia deuseztatzea

Entradas relacionadas: