Zergatik panpox pertsonaiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,27 KB

AU

Donostiako Egia auzoan ,1947an jaiotako Arantxa Urretabizkaiaren literatura 60 eta 70 hamarkadetako berpizkundearekin batera garatu dela esan daiteke. Hamahiru urte zituela idazkari ofizioa ikasten hasi eta hamaseirekin bulego batean lanean ari zela erizaintza ikasketak egin zituen. Ostean, eta beti ere lanean zebilela ikasten ari zela, Historian lizentziatu zen. 1977an kazetaritzaren munduan murgildu zen, eta huraxe du lanbide ordutik: Egin egunkarian, Deian, Diario Vascon eta ETBn jardun du, besteak beste. 2001ean Rikardo Arregi saria lortu zuen. Euskaltzaindiko kide da .

Urretabizkaia Lur taldearen eskutik barneratu zen euskal letretan. Sorkuntza lanetan poesiaren bidetik hasi zen Urretabizkaia, intimismoaren tonua goratu zitzaiolarik. Hain zuzen ere, 1972an "San Pedro bezperaren ondoak" poema luzean adoleszentziaren amaierari buruzkoak azaleratu zituen. Poema luze hartan Lur taldean zerabilten hizkuntza moldea nabari zaio. 

Urretabizkaiaren arrakasta ez zen bere horretan geratu: saria lortu zuen 1981an "Baina ez egunero" ipuinarekin, eta 1982an Kritika saria Maitasunaren magalean poesia liburuarekin.

1981ean Segoviako ihesa filmean aktore gisa azaltzen da. 1983an, Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik kaleratu zuen. Bertan hiru amodio-istorio triste bildu zituen. Urte berean, Albaniako konkista filmean ibili zen gidoilari. Hiru urte beranduago, Zergatik panpox?
 obraren egokitzapena prestatu zuten zinemarako, eta 1987an berriz egin zuen gidoigile Lauaxeta filmean. Urretabizkaiak zenbait elkarrizketetan aitortu duenez, dena den, ez omen zuen zinemaren esperientzia nahi beste gozatu.

1987 Saturno eman zuen argitara Urretabizkaiak.

1992an Aurten aldatuko da nire bizitza gazte-literaturako lana etorri zen. Sei urte geroago, berriz, Koaderno gorria (1998).

Genero autobiografikoan sartzen den lana da Koaderno gorria.

Literatur sorkuntzan ibiltzeaz gainera, hainbat literatura lehiaketako epaile izan da, hala nola, Euskadi Sarian. Donostiako zinemaldian Zuzendari Berrien Saria hautatzeko epaile ere izandakoa da.

Entradas relacionadas: