Ozonoa, Berotegi Efektua eta Uraren Kutsadura

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,07 KB

OZONOA

Ozonoa hiru atomo oxigenoz osatutako molekula da; gizakiarentzat kaltegarria da, arnasten badu; baina atmosferako goiko geruzetan mesedegarria, planetako bizidunentzat.

Ozono-geruza estratosferan dago eta atmosferan ohi baino ozono-kontzentrazio (O3) handiagoa du.

BEROTEGI EFEKTUA

Atmosferan modu naturalean gertatzen da berotegi-efektua, eta ezinbestekoa da Lurrean bizitza garatzeko. Atmosferan dauden ur-lurruna, karbono dioxidoa (CO2) eta metanoa (CH4) dira, besteak beste, efektu hori gauzatzen duten gas ugarienak.

URAREN KUTSADURA

Naturan den urari ezaugarri kimiko eta fisikoak aldatzean, kutsatu egiten da. Ura kutsatzeko era asko dagoen arren, kutsadura-iturri handienak hurrengo hiru multzo hauetan bana daitezke: hirietan sortutako kutsadura, nekazaritzari eta abeltzaintzari dagokiona eta industriari lotua


Hiriak gero eta handiago egiten ari dira eta, populazioa handitu ahala, biderkatu egiten da hondakinen arazoa ere


Elikagaien eskaria handitu dela-eta, nekazaritzaren produktibitatea ere handitu egin behar izan da.


Hainbat gai eta tresnaren egungo eskaera asetzeko, gero eta lehengai, energia eta produktu landu gehiago behar dira.


ATMOSFERA

DEFINIZIOA

Atmosfera da Lurra inguratzen duen gas-geruza: lurrazalean kokatzen garen izakiok inguratzen gaituen gas-itsaso baten modukoa da. Atmosferari esker, Lurra berezia da eguzki-sistemako gainerako planeten artean: oxigeno (O2)


TROPOSFERA

Lurrazalarekin kontaktuan dagoen geruza da eta, batez beste, 12 km-ko altuerara iristen da.

ESTRATOSFERA

Atmosferaren bigarren geruza da eta 12. km-tik 50. km-ra hedatzen da; estratosferan dago izpi ultramoreak iragazten dituen ozono-geruza.

MESOSFERA

50. km-tik 80 km arteko altuerara iristen den geruza da; espaziotik datozen meteoritoak geruza horretan desegiten dira eta izar iheskorrak sortzen.

Termosfera edo ionosfera

80. km-tik 500. km-ra hedatzen den geruza da. Termosferan Eguzkitik datozen gamma eta X izpiek ioi bihurtzen dituzte atmosferako atomoak.

Metasfera edo exosfera

Atmosferako azken geruza da, 500. km-tik gora hedatzen da eta bertako gasen konposizioa oso bestelakoa da troposferakoaren aldean: osagai nagusia atomo arinak dira; nagusiki, hidrogenoa.

Entradas relacionadas: