Ozono geruza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,87 KB

Atmosferaren ezaugarri fisikoek eta kimikoek ahalbidetzen


dute Lurra bizitzarentzako egokia izatea. Besteak beste,


hauek lirateke izaki bizidunentzat ezinbesteko prozesuak:


1. Babesa irradiazioen aurrean. Atmosferaren goiko


geruzek eta ozono-geruzak bizidunentzat kaltegarriak


diren eguzki-erradiazioak, X izpiak, gamma eta


ultramoreak, xurgatzen dituzte. Atmosferak, neurri batean,


meteoritoen talketatik babesten du.


2. Tenperatura erregulatzen du. Berotegi-efektu


naturalak planetaren tenperatura erregulatzen du, ura


egoera likidoan mantenduz eta, era berean, bizia


ahalbidetuz. Bestalde, airearen zirkulazioak ekuatorean eta


poloen arteko tenperaturaren desberdintasunak orekatzen


ditu.


3. Mantenugaien iturria. Bizidun askok airetik hartzen


dituzte bizitzeko behar dituzten substantziak: animaliek


eta landareek arnasteko behar duten oxigenoa, eta


landareek fotosintesia egiteko karbono dioxidoa.


Atmosfera, bere aldetik, hainbat geruzatan banatzen da:

•  Troposfera
: lurrazalarekin kontaktuan dagoen geruza da eta, batez beste, 12 km-ko altuerara iristen da. Geruza horretan daude bizidunak (biosfera) eta bertan erabakitzen da eguraldia.

•  Estratosfera
: atmosferaren bigarren geruza da eta 12. Km-tik 50. Km-ra hedatzen da; estratosferan dago izpi ultramoreak iragazten dituen ozono-geruza.

•  Mesosfera: 50. Km-tik 80 km arteko altuerara iristen den geruza da; espaziotik datozen meteoritoak geruza horretan desegiten dira eta izar iheskorrak sortzen.

•  Termosfera edo ionosfera
: 80. Km-tik 500. Km-ra hedatzen den geruza da. Termosferan Eguzkitik datozen gamma eta X izpiek ioi bihurtzen dituzte atmosferako atomoak. Irrati-uhinak geruza horretan islatzen dira eta komunikazio-sateliteak ere bertan mugitzen dira.

•  Metasfera edo exosfera
: Atmosferako azken geruza da, 500. Km-tik gora hedatzen da eta bertako gasen konposizioa oso bestelakoa da troposferakoaren aldean: osagai nagusia atomo arinak dira; nagusiki, hidrogenoa.

Prezipitazioa atmosferaren ur lurrun kopuruaren araberakoak dira. Hezetasuna handitzean ura kondentsatu egiten da eta hodeiak sortzen dira. Hodeietatik ura solido edo likido egoeran erortzen da.


Hidrosferatik zirkulatzen du urak, nagusiki eguzkiari eta grabitateari esker. Ziklo honetan eguzkiaren energiari esker, urak grabitatea gainditzea ahalbidetzen du. Ur likidoa berotzean lurrun modura atmosferatik igotzen da, eta hoztean ur tantetan kondentsatzen da.


Grabitateari esker, urak beheranzko norabidea hartzen du. Prezipitazioak itsasoan edo lur gainean eror daitezke. Lur gainean eroritako urak itsasoruntz mugitzen dira, ibai batean zehar edo lurpeko ur gisa. Egiten duen ibilbidean, erliebeari forma ematen dio higidura garraio eta sedimentazioa egiten baitu.


Klima eremu geografiko jakin bateko eta aldi jakin bateko

baldintza meteorologikoen multzoa da. Horregatik, oso

garrantzitsua da egoera klimatikoa eta egoera meteorologikoa ez nahastea. Adibidez, klima atlantikoaz

ari garela, eremu geografiko jakin bati buruz hitz egiten ari

gara. Egoera meteorologikoa, aldiz, egun jakin batean,

eremu atlantikoko leku zehatz batean gertatzen dena

da.Fenomeno ugarik eragin dezakete klima-aldaketa:


Entradas relacionadas: