Ozono geruza murriztea

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,22 KB

55

1.Natura-baliabideak- *Natura-baliabidea onura bat lortzeko gizakiak naturatik hartzen duen guztia da

. ·Baliabide berriztagarriak

Kontsumitze diren erritmo berean sor daitezke, eta beraz, egoki kudeatzen badira agorrezinak izan daitezke.

·Baliabide berriztaezinak

Kontsumitzen diren baino askoz ere erritmo motelagoan sortzen dira, eta horrela, gehiegizko kontsumoak agortu egin ditzake. Baliabide mugatuak dira.

Mineralak, Energetikoak (berriztaezinak) / Hidrikoak, Lurzoruak, Basokoak, Nekazaritzakoak, Abeltzaintzakoak, Arrantzakoak (berriztagarriak) 2.Ekosistemen gaineko eraginak eta giza jarduerak-

Giza jardueren ondorioz ingurumenak jasaten duen edozein aldaketari nahiz gorabeherari ingurumen-inpaktu deritzo.

Eragiten duten ondorioaren arabera, bi mota bereizten dira:

·Eragin edo inpaktu onuragarriak

Hobekuntza bat eragiten dute ingurumenean.

·Eragin edo inpaktu kaltegarriak

Kaltea dakarkiote ingurumenari. Lurreko zer osagai edota azpisistematan eragiten duten, honela sailkatzen dira.

3.Atmosferaren gaineko eragin kaltegarriak- *Berotze globata-
Erregai fosilak erretzeak, hiri-hondakin solidoak errausteak, abeltzaintzak, ongarriak erabiltzeak, basoko suteek eta beste hainbat jarduerak etengabe isurtzen dituzte gasak, eta horien kantitatea gero eta handiagoa da atmosferan; berotegi-efektuaren fenomeno naturala areagotu egiten da. (metanoa, karbono dioxidoa, nitrogeno oxidoak eta ur-urruna dira.)


*Euri azidoa

Industria-jardueretan gas kantitate handiak isurtzen dituzte atmosferara, sufre eta nitrogeno oxidoak. Horiek, atmosferako urarekin nahastean, azido korrosiboak bihurtzen dira, hala nola azido sulfurikoa eta azido nitrikoa. -Azido horien kontzentrazio handia duen prezipitazioak euri azidoa eragiten du eta hau akuiferoetan eta lurzoruetan sartzen da. Aintzirak eta basoak kutsatzeaz gain, hirietan kareharrizko nahiz marmolezko eraikinak eta monumentuak kaltetzen dituen harriaren gaitza deritzona eragiten du.



*Ozono-geruzaren murriztea

Ozono-geruza estratosferan dago, eta eguzki- erradiazio ultramorearen iragazkia da (kaltegarria osasunerako). Atmosferara gas jakin batzuk isurtzeak, CFC, ozono-geruzaren berezko desegitea areagotzen du. Gas horiek kloro aktiboa isurtzen dute argiaren eraginez argiak ozonoaren arrean erreakzionatu eta desegin egiten du-. -Ozono-geruza mehetzeak berekin dakar erradiazio ultramorearen eragi na handitzea, eta horrekin, gaixotasunak ugaritu egiten dira, larruazaleko minbizia adibidez, eta kalteak eragiten zaizkie animalia nahiz landareei.


*Hiriko kutsadura

Zirkulazioak, berogailuek eta industriek substantzia kutsatzaileak sortzen dituzte eta substantzia horiek, halaber, smog deritzon behe-lainoa. ·Smog azidoa. Ikatzaren eta beste erregai batzuen errekuntzan sortutako keek eta oxidoek osatzen dute. Neguan gertatu ohi da, hiri hotz eta hezeetan. Arnasketako gaixotasunak eragiten ditu eta landareen hostoak kaltetzen ditu. ·Smog fotokimikoa. Eguzkiaren argiarekin ibilgailuen gasek isurtzen dituzten konposatuen erreakzioa da. Erreakzio horrek kutsatzaile oxidatzaileak sortzen ditu, ozono troposferikoa, adibidez. 

4.Hidrosferaren gaineko eragin kaltegaarriak- *Uraren kutsadura- ·Substantzia ez-organikoengatiko kutsadura


Metal astunengatik gertatu ohi da, merkurioa, beruna, kobrea nahiz kadmioa. ·Substantzia organikoengatiko kutsadura. Bakterioak ugaritzea dakarte, eta beraz, uretan disolbatutako oxigeno murriztea.
·Energia kutsatzaileak, isurtzen duten ur beroak, esate baterako, uretako oxigeno disolbatua murrizten du, eta horrek aldaketak eragiten ditu izaki bizidunen bizi-prozesuetan.

·Kutsatzaile biologikoak

Birusak, bakterioak eta protozooak dira. 

5.Lurzoruaren gaineko eragin kaltegarriak- *Desertifikazioa edo basamortua (lurzorua galtzea) / Higadura errazten dute eraginak: ·Baso-soiltzea: Gehiegizko zuhaitz-mozketak.


·Baso-sutea:

Suteen ondorioz lurzorua agerian geratzen denez. ·

Gehiegizko larratzea:

Artzaintza intentsiboak eta jarraituak. / Lurzoruaren kalitatea eta emankortasuna murrizten dituzten eraginak: ·Kutsadura:
Lurzorura hainbat substantzia botatzeagatik sortzen da. 


55



·Gehiegizko ustiapena:

Laborantza intentsiboak lurzoruko mantenugaiak agortzea eragiten du.

·Lurzoruaren galera dakartenak:

Azpiegiturak eraikitzek eta meategiek nahiz agregakin-ustiategiek. 

6.Biosferaren gaineko eragin kaltegarriak:-
Nekazaritzren, Industriaren eta hirien garapenak. -Klima-aldaketa, -Espezie exotikoak sartzeak, -Espezieen gehiegizko ustiapena.

7.Gainpopulazioaren ondorioak


/ Gainpopulazioaren ondorioak:·
Elikagai-eskaria handitzea, ·Baliabideak agortzea, ·Pobrezia eta baliabideengatiko gatazkak areagotzea, ·Ingurumen-eraginak ugaritzea, esate baterako, habitat naturaletako baso-soiltzea, desertifikazioa eta abar, ·Pertsonen bizi-kalitateak okerrera egitea, ·Hondakin kantitatea handitzearekin batera -organikoak, bereziki gaixotasunak ere areagotzea, ·Ur-eskasia.

·Berotze globala areagotzea, gero eta gas kutsatzaile gehiago isurtzeagatik.

9.Hondakinak. ·Osasun-hondakinak: Ospitaleetan eta laborategietan sortzen dira. ·

Industria-hondakinak:

(olioak, papera, kartoia, plastikoak…)

·Hondakin erradioaktiboak:

Zentral nuklearretan eta material erradioaktiboak erabiltzen dituzten instalazioetan sortzen dira.
·Hiri-hondakin solidoak (HHS):
(papera, honakin organikoa, plastikoa…)

·Nekazaritzako eta abeltzaintzako hondakinak:

plagizidak, animalien gorotzak, pestizidak. 

10.Hondakinen kudeaketa. *Urrezko hiru arauak: ·Murriztu: Hondakin gutxiago sortzea

·Berrerabili:

Erabilgarriak diren gauzak ez botatzea, behin baino gehiagotan erabiltzea.

·Birziklatu:

Honakinak produktu berriak egiteko erabiltzen da. 

Entradas relacionadas: