Ozeanoen Geruzak eta Itsas Korronteen Dinamika
Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,62 KB
Ozeanoaren geruzak eta tenperatura
- Azaleko geruza: Eguzkiaren energiak zuzenean berotzen duen gainazala da. Geruza hori 200-500 metro lodi da. Latitudearen arabera, tenperatura 12 eta 32 ºC bitartekoa da; gainera, konstantea izan ohi da geruza osoan.
- Termoklina: Ur-geruza honetan, sakonerarekin tenperatura berehala aldatzen da. Mugak oso aldakorrak dira latitudearen eta urtaroaren arabera, eta 1.000 metroko lodiera izatera irits daiteke.
- Sakoneko ura: Tenperaturak astiro jaisten jarraitzen du. Latitude artiko eta antartikoetan azaleko tenperatura 0 ºC-tik hurbil dagoenez, sakonerarekin gutxi aldatzen da; horregatik, ez da geruza bereizten.
Dentsitatea eta uraren mugimendua
Ur puruak baino dentsitate pixka bat handiagoa du; gazitasunaren eta tenperaturaren araberakoa da. Zenbat eta hotzagoa izan, orduan eta dentsoagoa izango da; aldiz, beroagoa bada, dentsitatea baxuagoa izango da. Dentsitate-aldaketek korronteak eratzen dituzte eta, horiei esker, ur beroa zonalde batetik bestera garraiatzen da.
Ozeanoen dinamika: Itsas korronteak
Itsas korronteak ur-mugimendu etengabeak dira. Eragile nagusiak hiru dira: uraren dentsitate-aldeak, haizeak eta Coriolis efektua. Honetaz gain, itsas korronteak bi eratakoak izan daitezke:
Azaleko itsas korronteak
Ur-azalean, uraren mugimendua haizeek markatzen dute. Alisioek ekialdetik mendebaldera jotzen dute, eta latitude ertaineko mendebaldeko haizeek, berriz, mendebaldetik ekialdera. Hala ere, kontinenteen oztopoek eta Lurraren biraketaren ondoriozko Coriolis efektuak ur-zurrunbiloak eragiten dituzte. Zurrunbilo horiek erlojuaren orratzen noranzkoan biratzen dute ipar hemisferioan, eta kontrako noranzkoan hego hemisferioan.
Latitude baxuko alisioek mendebalderantz abiatzen diren korronte ekuatorialak eragiten dituzte eta, aldi berean, hodeiak eta prezipitazioak mendebalderantz eramaten dituzte; horren ondorioz, hodeiek utzitako aldeetan idortasuna sortzen da. Korronte horiek mendebaldeko kostaldera heltzen direnean, desbideratu egiten dira eta, latitude ertaineko mendebaldeko haizeek bultzatuta, ekialdera abiatzen dira, mendebaldeko jitoa sortuz. Golkoko korrontea (Gulf Stream) da jito mota horren adibide bat. Ekialdeko kostaldera heltzen direnean, berriz, banatu egiten dira: poloetara alde batetik eta ekuatore aldera bestetik.
Azter dezagun Ipar Atlantikoan gertatzen den Gulf Stream delakoa. Korronte horrek ur-masa bero handia darama Mexikoko golkotik ipar...