Ozeano hondoaren hedapena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 11,48 KB

7.Plaka tektonikoen teoria

  • Plaken Tektonikaren teoriak prozesu edo gertaera geologiko gehienak (lurrikarak, mendikateen eraketa, sumendien jarduera, hondo ozeanikoaren hedapena eta abar) azaltzen ditu.

  • Tuzo Wilson geologoak proposatu zuen. Plaken tektonikaren teoriak proposatzen duena honela laburbildu daiteke:

  • Litosfera geruza zurruna da, eta plaka edo zati handietan banatuta dago.


  • Plaka hauek mugitu egiten dira mantuko konbekzio korronteek eraginda.


  • Plaken mugimenduen ondorioz, plaken ertz edo mugak geologikoki aktiboak dira, eta bertan gertatzen dira barne-prozesu geologiko gehienak: magmatismoa, sismikotasuna, mendikateen eraketa, harrien deformazioak, etab.


  • Litosfera ozeanikoa dortsal ozeanikoetan sortzen da eta subdukzio eremuetan hondoratu eta deuseztatu egiten da. 

7. Plaka tektonikoen teoria. Wilsonen teoría

  • Plaka tektonikoaren teoria Tuzo Wilson-ek garatu zuen, itsas hondoaren zabalkuntza (Hess eta Dietz) eta kontinenneteen jitoaren teoria (Wegener) elkartzean.

  • Teoria honek kontinenteen mugimendua azaltzeaz gain, honako gauza hauek azaltzen ditu:mendikateen eraketa (orogenoak), irla bolkanikoak egotea, sumendi eta lurrikarak izatea, hobi ozeanikoen eraketa eta arroken zikloa.


  • Plaka honek zera dio:


“kontinenteen haustura eta berriz elkartzean prozesu ziklikoa da”.


    • Ideia honen arabera bi fase ematen dira:


      • ZABALTZE FASEA.
        Plaka litosferiko kontinentala hautsi eta 2 zatitan edo gehiagotan banatu, horrek kontinente berrien arteko ozeano arroa zabaltzea eragiten du.


      • ELKARTZE EDO HURBILTZE FASEA. Kontinenete horiek hurbildu eta talka egiten dute, eta, berriro ere, elkartu eta kontinente bakarra osatzen dute.


Entradas relacionadas: