Oxigenoterapia: helburuak, moduak eta zaintza-argibideak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Química
Escrito el en
vasco con un tamaño de 10,67 KB
Oxigenoterapiaren helburuak
Helburu nagusiak:
- Hipoxemia tratatu eta ehunen sufrimendua saihestu.
- Arnasa hartzeko beharrezkoa den lana gutxitzea.
- Bihotzak egin behar duen lana gutxitzea.
Oxigeno-terapiaren bidez, gaixoak arnasten duen airearen oxigeno-kontzentrazioa igotzen da, beti %21 baino handiagoa izango delarik.
Oxigenoterapiari buruzko argibideak eta kontzeptuak
- Hipoxia: ehunetan dagoen oxigeno-kopuruaren gutxitzea.
- Hipoxemia: odolean dagoen oxigeno-mailaren jaitsiera.
- Hiperkapnia: odolean dagoen karbono dioxido kopuru handitua.
Oxigenoa emateko moduak
Oxigenoa emateko era nagusiak:
- Sudurreko zunda (oxigeno-zunda edo kateter nasoferingeoaren bidez).
- Kanulen edo sudurreko betaurrekoen bidez.
- Aurpegi-maskaren bidez.
- Trakeoktomiarako maskaren bidez.
- Oxigeno-denda eta aurpegiko denda (karpa) bidez.
- Inkubagailuen bidez.
- Haizegailuen bidez (ventilatzaileak).
Materialei eta segurtasunari buruzko kontu praktikoak
- Erretzea eta su-arriskuak: errekuntza-iturriak kendu. Olioak, alkohola edo substantzia sukoirik ez erabili. Ez erretzea.
- Oxigeno-fluxua eta kontzentrazioa egiaztatu.
- Tratamendua bertan behera utziko balitz, emari-neurgailuaren edo oxigeno-botilaren irteera itxi; materiala bildu eta erizain diplomatuei lagundu. Ondoren materiala garbitu eta dagokion lekuan kokatu.
- Hezegailuko ura bete; erabilera bakarrekoa bada, hezegailua aldatu, arnas-bideak ez lehortzeko.
- Oxigeno-denda erabiliz gero, barneko gas-ihesak saihestu.
- Oxigenoterapiako ekipoak infekzio-iturri izan daitezke; ekipoa aldatu eta garbitu behar denean horren arabera jokatu.
- Hodietan ukondorik ez egotea ziurtatu (hodiek kurbarik edo ukondorik ez izan behar dute).
Gaixoarekiko erizain laguntzailearen arretak
- Une oro gaixoari behatu; izerdia eta konforta egiaztatu.
- Pultsua eta tentsio arteriala maiz neurtu.
- Arnasa hartzeko zailtasunik ez duela egiaztatu. Arnasketaren erritmoa, maiztasuna eta sakontasuna zaindu.
- Oxigenoterapia inkubagailuaren bidez ematen bada, oxigeno-kontzentrazioa zaindu (oxigeno gehiegikeriak begietan eragin dezake). Kontzentrazioa egonkorra dela behatu.
- Erizain laguntzaileek gaixoa babestu eta lasaitu; tratamendua ongi onartzen duela egiaztatu.
- Gaixoak oxigenoa jarraian jasotzen duela behatu. Oxigeno-maskara edo sudurreko betaurrekoak kentzea saihestu; ondo egokituta egon behar dute.
- Gaixoa jarri jarrera egokian (Fowler posizioa).
- Aurpegian narritadurak ez sortzeko: gasak, lubrifikantea, ...
Irudiak
Gasometria arteriala: odolean dauden arnasketa-gasak neurtzeko.
Oxigeno zentrala: ospitaleetan dagoen oxigeno-hartunea.
Oxigeno bonbonak: etxeetan erabiltzen dira; O2 botila eramangarri deitzen zaie.
Oxigeno bonbona eramangarriak: etxeetan erabiltzen dira; botila eramangarriak dira.
Oxigeno zentralizatua, emari-neurgailua eta hezegailua: horman oxigenoaren hartune zentralizatua egon daiteke; horri emari-neurgailua eta hezegailua konektatzen zaizkio.
Oxigeno emateko ekipoa:
- Oxigeno bonbona: oxigenoa duen ontzia.
- Manorreduktorea: oxigeno-bonbona irekitzeko giltza.
- Manometroa edo presio-erreguladorea: bonbonaren barruko oxigenoaren presioa eta kantitatea neurtzen eta erakusten duena.
- Flujometroa, kaudalimetroa edo emari-neurgailua: minutuko zenbat litro oxigeno irteten den neurtzen du.
- Humidifikadorea edo hezegailua: pazientearengana heldu baino lehen oxigenoak ur esterilizatua duen ontzia zeharkatzen du, hezetasuna emanez arnas-bideak ez lehortzeko.
Xurgagailu zentrala eta oxigeno-iturria hezegailuarekin: horman bertan daude, gaixoaren ohearen ondoan (toma de vacio central y toma de oxigeno con humidificador).
Oxigeno sudurreko zunda (French): oxigenoa emateko modua.
Sudurreko betaurrekoak: oxigenoa emateko modua.
Aurpegi-maskara: oxigeno-kontzentrazioa aldatzeko erregulatzaile piezak erabiltzen dira; erregulatzailearen kolorea ematen duen kontzentrazioarekiko desberdina izan daiteke. Venturi- motako aurpegi-maskarengan, erregulatzailea biratuz kontzentrazioa aldatzen da; ez da beti pieza aldatzea beharrezkoa. Aurpegi-maskaren egokitzaileak oxigeno-kontzentrazioa aldatzeko erabiltzen dira. Aurpegi-maskara gordailuarekin oxigeno kontzentrazio handiak eman ahal izateko.
Aurpegirako denda: pediatria unitatean erabiltzen diren ikuspegiak eta karpak.
Trakeoktomiarako maskara: kontzentrazio graduak jartzeko aukera duen trakeoktomiarako maskara.
Oxigeno denda: ospitaletan oxigeno denda gutxi erabiltzen da; ohearen goiko zatiarentzako egokia izan ohi da.