Ospitaleko Gelako Altzariak eta Ekipamendua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 16,05 KB
Ospitaleko ohe artikulatuaOspitaleko oherik ohikoena da. Pazientea posizio ezberdinetan mugitzeko erabiltzen da; horizontalki eta bertikalki mugitu daiteke. | Lebitazio oheaErredura larriak dituzten gaixoentzat da. Aire-zurrustak gaixoa airean mantentzen du. | ||
Roto-Rest oheaPazientea geldirik eta zurrun egon behar duen gaitz neurologikoen tratamenduan erabiltzen da. Ohea poliki-poliki aurrera eta atzera kulunka daiteke, gelditasun-arriskuak saihestuz. | Ohe ortopedikoaApurdurak edo luxazioak dituzten pazienteekin erabiltzen da. Gorputz-adarra inmobilizatu eta lerrokatu egiten da. Trakzioa egiten da, puskatutako hezurra bere lekuan geratzeko. | ||
Ohe zirkoelektrikoaBizkarrezurreko lesioak, politraumatizatuak eta erredura larriak dituzten pazienteentzako da. Pazientearen gorputzak koltxoian egiten duen presioa arindu egiten da. | OhatilaMugitu ezin diren pazienteak garraiatzeko eta esplorazioak egiteko erabiltzen da. | ||
Eskaren aurkako koltxoiaPresioagatiko ultzerak edo eskarak prebenitzeko edo tratatzeko erabiltzen dira (orkatiletan, sakroan, sorbaldetan eta ukondoetan). | Latexeko koltxoiaOspitaleetan gehien erabiltzen diren koltxoi motak dira. | ||
Segurtasun-barandakOhearen ondoan jartzen dira, aztoratuta dauden gaixoak eta umeak eror ez daitezen. Pazienteak mugitzeko eta arropa aldatzeko ere erabiltzen dira. | Walmanen triangeluaOhe gainean zintzilikatutako metalezko pieza da. Pazienteei jarrera aldatzen edo altxatzen laguntzeko erabiltzen da. | ||
Gau-mahaitxoaMahaitxo laguntzailearen funtzioa egin dezake eta gauzak gordetzeko lekua dauka. | Mahaitxo laguntzaileaErretilu eta gurpilak dituzten mahai txikiak dira. Pazienteek jateko edo irakurtzeko erabiltzen dituzte. | ||
Paziente-besaulkiaPaziente independenteentzat edo laguntzaileentzat da. Erreklinagarria da. | AulkiaItxaroteko eta deskantsatzeko balio du. | ||
BionboaPazienteen arteko espazioa banatzeko eta intimitatea sustatzeko balio du. | Sueroaren eustailuaPazientearen ondoan jartzen dira, sueroak zintzilikatzeko. | ||
Gernu-ontzia (Kuña)Emakumeek hondakinak kanporatzeko eta pertsona guztiek behar fisiologikoak egiteko erabiltzen dute. | Gernu-ontzia (Bacinilla)Gizonezkoek hondakinak kanporatzeko erabiltzen duten ontzia da. | ||
ArmairuaPazientearen arropa eta gauzak gordetzeko erabiltzen da. | PalanganaPazientearen garbiketa egiteko erabiltzen da. | ||
Argiztapen elektrikoaOheburuko argi zuzena da ohikoena. Gelako sabaian argi nagusia dago eta gauez orientazio-argi lagungarria pizten da. | TxirrinaEskuko etengailu bat da; pazienteak larrialdietan edo laguntza eskatzeko erabiltzen du. | ||
Oxigeno eta huts hartuneakOxigeno-hartunea biriketarako da; huts-hartunea, berriz, pazientearen listua xurgatzeko. | LehioakGela aireztatzeko eta argiztatzeko balio dute. | ||
KomunaMugikortasun-arazoak dituzten pertsonentzako egokitutako komuna. | Dutxarako gurpildun aulkiaMugikortasun-arazoak dituzten pertsonak dutxatzeko erabiltzen da. | ||
Zakar-ontziaHondakinak botatzeko balio du. | Metalezko arkuaOheko arroparen pisuari eusten dio, gaixoaren azalak arropa uki ez dezan. Kotoiez babestuta dago. |