Osasun-hezkuntza eta Garapena Haur Hezkuntzan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 7,23 KB

Osasun-hezkuntza: Oinarrizko kontzeptuak

Osasun kontzeptua (OME): Erabateko ongizatea da osasuna; ongizate fisiko, mental eta soziala, eta ez soilik infekzio edo gaixotasunik ez edukitzea.

3. artikulua: Haur Hezkuntzaren xedea

1. Haur guztien garapen osoa eta orekatua lortzen laguntzea da Haur Hezkuntzaren xedea, garapen horren dimentsio guztietan. Oinarrizko konpetentziak garatuz lortu nahi da hori, familiekin lankidetza estuan arituta.

2. Hau egin behar da Haur Hezkuntzaren xede hori erdiesteko:

  • a) Familiekin lankidetzan jardunda, haurraren garapen osoa landu behar da, haurraren ongizate psikikoari eta fisikoari, sozializazioari eta heziketari erreparatuta, haurraren eskubideak babestuz eta haren potentzialtasun guztiak garatuz.
  • b) Desberdintasunak prebenitu eta gainditzeko heziketa sustatu behar da, eta ahalegin berezia egin behar da egoera sozial eta pertsonal ahulak bizi dituzten haurrei arreta emateko eta ekitatea bilatzeko.
  • c) Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan elebitasun orekatua lortzeko baldintzak landu eta sustatu behar dira lan hezitzailearen hasieratik.
  • d) Hiru urtetik beherako haurrei arreta, zaintza eta heziketa emanez, zerbitzua eman behar zaie familiei, gurasoen lana eta familia-bizitza bateratzen laguntzeko. Kontuan hartu behar da, gainera, familiak askotarikoak izan daitezkeela.

Osasun-hezkuntzaren definizioa eta esparrua

Gizabanakoa informatzea, kontzientziatzea eta heztea da helburua, banako osasuna eta osasun kolektiboa defendatzeko eta sustatzeko beharrezkoak diren ezagutzak, ohiturak eta jarrerak eskura ditzan.

Jarduera biztanle guztiei zuzentzen zaie. Helburu nagusia: biztanleek osasun hobea lortzera bideratutako bizi-estiloak nahiago izatea, norberaren osasunerako eta inguruko pertsonen osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen egoerak saihesteko gai izatea. Osasun-hezkuntza oso eremu zabalari zuzentzen zaio eta jaiotzen garenetik zahartzarorainoko tartea hartzen du. Horretarako, hezkuntza-programak diseinatu dira; haur-eskolan hasten dira aplikatzen eta derrigorrezko hezkuntzako zein derrigorrezko ondoko curriculumean agertzen jarraitzen dute (unibertsitatean, helduen hezkuntzan, etab.).

Osasuna bizimodu gisa: Osasun-faktoreak

  • Giza biologia: Gorpuzkeran, nortasunean eta gaitasun intelektualean eragina du. Gizakiok ahalmen berezia dugu gure ingurura egokitzeko, baina inguruak ere mugatzen gaitu.
  • Artikuluan: Tresna horiek 0 eta 6 urte bitartean antolatzen dira. Horregatik, bere burua Haur Hezkuntzaren defendatzaile gisa aurkezten du Lopezek. Neurobiologoaren arabera, garunaren antolaketan haurraren inguruneak eta jasotzen dituen estimuluek itzelezko eragina dute.
  • Bizi-estiloak: Osasun fisikoa eta psikikoa, eta haiei lotutako bizi-kalitatea, ez datoz geneetan grabatuta. Oso garrantzitsua da gizon-emakumeok bizi-ohitura osasungarriak edukitzea, arrisku-jokaerak saihestea eta jendeari bere osasunaren gaineko kontrola gehitzen laguntzea.
  • Osasun-laguntzaren sistema: Elikadura, bizilekua eta lana dira osasunaren oinarrizko zutabeak.
  • Ingurumena: Ingurumen-kutsadurari eragiten dioten osagai guztiak hartzen ditu barne.

Sozializazioa eta osasun-hezkuntza haurtzaroan

Osasun-hezkuntzan sozializatzea jaio aurretik hasi eta norbanakoaren garapen-prozesu guztian gertatzen da. Beste pertsona batzuek parte hartzen dute haurraren garapenean. Ohitura pertsonalak eta elkarbizitzakoak eskuratzea bultzatu behar da bizitzako lehen urteetatik. Neska-mutilen artean eta haurren eta helduen artean giro osasungarri, estimulagarri eta aberatsa sustatu behar da.

Haurraren osasun-eragileak

Oso harreman estua dago osasun-ohiturak hartzearen eta haurraren garapen fisiko-psikiko, intelektual eta sozialaren bidezko ikaskuntzaren artean. Ezinbestekoa izango da osasun-eragileek esku hartzea (haurrak jarduten duen testuinguruetako pertsona eta erakunde guztiak dira osasun-eragile). Eragilerik garrantzitsuenak familia, eskola, osasun-sistemak eta komunikabideak dira.

Eragile nagusien deskribapena

  • Familia: Lehenengo bizi-taldea eta erreferentziazko taldea da. Gurasoek sartuko dute haurra hizkuntzaren munduan eta haiek erantzungo diete haurraren lehenengo eskariei.
  • Haur-eskola: Eskolak garrantzi handia hartu du. Haurrak gero eta lehenago hasten dira haur-eskolan. Lehen familiena bakarrik zen heziketaren zati bat, gaur egun, bi esparru horiek partekatzera pasatu da. Funtsezko lana du ohitura osasungarriak eskuratzeko: jaten ikasi, higiene-arauak, partekatzea... Gurasoei ere lagun diezaieke seme-alaben eboluzio-etapak ezagutzen.
  • Osasun-zerbitzuak: Osasun-sistema zen herritarren osasunarekin harreman zuzenena zuen estamentua. Sistema berrorientatu eta pertsonen oinarrizko arretara bideratu da; era berean, osasun-sustapena berezko zeregin gisa aurreikusi da.
  • Komunikabideak: Gure gizartean erreferente garrantzitsuak dira. Telebista eta zinema balio-transmititzaile bihurtu dira, nahiz eta beti osasungarriak ez izan. Estaldura handia dutenez, osasuna sustatzeko eta prebenitzeko kanal garrantzitsuenetako bat dira.

Hazkundea eta garapena

Ikastea: Erreferentzia egiten dio ingurunearekiko elkarrekintzari eta beste pertsona batzuekin erlazionatzen jakiteari. Ikasketa prozesu bat da, non esperientziek gure nerbio-sistema eta jokaera aldatzen duten.

Artikuluan: Bizirauteko tresna da. Emozioak garunean daude eta ez bihotzean. Emozioen garapena, beraz, garunaren garapena da. Garapenaren piramidearen oinarrian behar emozionalak daude. Ingurune fisiologiko on bat, zentzumenen garapena, garapen intelektuala eta garapen soziala behar ditugu.

Lehen urteek hazkundean duten garrantzia

Gizakia gai da bere gaitasunak erabiltzeko eta genetikoki edo istripuz galdu dituenak hobetzeko edo ordezkatzeko tresnak erabiltzeko (adibidez, Ainhoaren kasuan). Bizitzako lehenengo urteak funtsezkoak dira independentziaz jokatzeko estrategiak lortzeko. Gizaki guztiok aldi berberak igarotzen ditugu, baina bakoitzak bere erritmoa du ikasteko.

6 urtera arteko hazkunde eta garapen fisikoa

Lehenengo hilabeteetan asko haziko da haurra; lehenengo urtetik aurrera erritmoa egonkortu eta motelagoa izango da. Zelulak banatu egiten dira eta ez dira soilik ugaritzen, baizik eta handitu egiten dira.

Hazkundearen jarraipena: Parametroak eta tresnak

Haurra jaio ostean, beharrezkoa da tresna eta eskala batzuk erabiltzea anomaliak zuzentzeko edo arintzeko. Nork baloratzen du hazkundea?

  • Familia-eremua: Oso subjektiboa eta ez hain sistematikoa. Zuzeneko azterketa da teknikarik ohikoena.
  • Haur-eskolan: Informazio sistematikoa eta ekintza zehatzei buruzkoa biltzen da, askotariko teknikak erabiliz.
  • Osasun-eremuan: Informazio sistematikoa eta objektiboa da. Hasieran, pediatrak kontrolatzen du hazkundea.

Entradas relacionadas: