Ortegaren iritziz, gizaki

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,35 KB

ORTEGA: IDEIAK ETA SINESTEAK


Ortegaren iritziz, gizaki bat ulertu nahi badugu, haren ideiak aztertu behar ditugu.
Ideiak, gizakiak munduan nora jo behar duen jakiteko erabiltzen dituen koordenadak dira. Ideiez horniturik,gizakiak ekiten dio beharrizan guztiak konpontzeari.Baina “ideia” nozioak esanahi asko ditu, erabiltzen den testuinguruaren arabera. Ortegak bi ideia-

mota bereizten ditu: sineskera-ideiak edo sinesteak eta burutazioak edo burutapen-ideiak.Sinesteak gure ondoan berez aurkitzen ditugun usteak dira. Gure bizitzan eurekin kontatzen dugu nahiz eta askotan estalita egon edo kontziente ez izan. Ez dugu haietaz pentsatu beharrik, eguzkiak bihar argituko duela edo etxetik kanpo kalea dagoela, sineste horietako batzuk dira.Sinesteek gure familiarengandik edo gizartetik jaso ditugu, gu existitu aurretik ere bertan zeudelako.Normalean ez dira espreski formulatzen ez dugulako haien alde egoteko beharrik sentitzen, horren barneratuta ditugu. Haien “baitan” bizi gara. Sinesteak ez ditugu, eurek gaituzte (gauzkate) gu.Sinesteetan gaude.Gizabanakoa, bere sinesteen aurkakoak berarenak bezain sinesgarriak ere badaudela ohartzen denean, orduan galtzen die mirespena betiko sinesteei eta zalantzan murgiltzen da. Zalantzak eta sinesteak berdinak dira zentzu batean: bietan “gaude”. Zalantzan ziurtasun faltarekin eta sinestean ziurtasunarekin. Baina ezin garenez etangabeko zalantzan bizi, arrazoimenari eusten diogu. Horrela sortzen da Filosofia: gizakiak sinesteekiko uste ona galtzen duenean, hau da, arbasoenganako fedea,tradizio sineskerenganako konfidantza galtzen duenean eta ahalmen berri batez fidatzen denean,arrazoimenaz.

Burutazio-ideiei dagokienez, gizakiak eraikitzen dituen pentsakizunak dira. Horietaz eztabaidatuegiten du, haien barnean murgilduta sentitzen ez delako. Ideiak etengabe berreratu edo aldeztu behar ditugu, harik eta sineskera bihurtu arte. Sinesteak, ordea, ez ditugu aldeztu behar, gugan guztiz errotuta baititugu. Horregatik ez dugu balioesten sinesteekin bat egitea eta haien arabera jokatzea,haren baitan bizi garelako. Aldiz, ideiekin ados bizitzea balioesten dugu, ideietan bizi ez garelako eta ahalegin berezia egin behar dugulako.


Entradas relacionadas: