Ortega y Gasset eta Mugimendu Analitikoaren Oinarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,98 KB

Ortega y Gasset: Ideiak eta Sineskerak

Ortegaren ustez, gizaki baten bizitza ulertu nahi dugunean, bere ideiak zeintzuk diren jakin behar dugu. Ideiek, pertsonarenak zein garai historikoarenak izan, eragin handia dute pertsona baten existentzian. Baina "ideia" hitzak esanahi ezberdinak ditu barnean.

Ideien eta sineskeren arteko aldea

Alde batetik, edozeri buruz norberari bururatzen zaizkion pentsamenduak daude, edota beste batek bururatu eta geureganatzen ditugunak. Gizakia hor zegoen ideia bat edo beste bururatu aurretik; hau da, ideia bera existitu baino lehenago dagoen bizitzan sortzen da.

Gizaki guztien bizitza sineskera jakin batzuen gainean eraikitzen da. Sineskeretara ez gara iristen burutazioen ostean; heredatu egiten ditugu familiatik edo giza taldetik. Gure ondoan berez aurkitzen ditugun usteak dira, eta munduan kokatzeko koordenatuak ematen dizkigute. "Sinesteen baitan bizi gara, haiek gu gauzkate". Sinesteak dira gure argudioen oinarrian dauden aurresuposizioak eta gure ekintzak bideratzen dituztenak. Ideia honekin, Ortega intelektualismoaren aurka jartzen da.

Sinesteak beste sineste batzuen bidez bakarrik desagertu daitezke. Errealitatea gure sinesteekin identifikatzen dugu. Errealitatea zer den hainbat modutara azaldu du gizakiak garai ezberdinetan.

Zalantza eta ziurtasuna

Sinesteek eta zalantzek antza dute: bietan gaude, baina haien artean desberdintasun nabarmena dago. Zalantzan ziurtasun faltarekin gaude; sineskeran, aldiz, ziurtasunarekin.

Testuinguru filosofikoa: Mugimendu Analitikoa

Ingalaterrako mugimendu analitikoa XIX. mendearen amaierako neoliberalismoari erantzuteko sortu zen, eta tradizio enpiristaren elementuak bereganatu zituen. Korronte honen barnean zenbait adar bereiz daitezkeen arren, denak datoz bat: errealitatea ulertzeko ezinbestekoa da mintzaira komunaren analisia.

Mugimendu analitikoaren hiru etapak

  1. Atomismo logikoa: Bertrand Russell eta Wittgensteinek eratutakoa.
  2. Neopositibismoa: Vienako Zirkuloa eta lehen Wittgensteinen jarraitzaileak.
  3. Filosofia analitikoa: Bigarren Wittgensteinen jarraitzaileak.

Atomismo logikoa

Idealismoaren unibertsoaren monismoaren aurkako erreakzioa da. Atomismo logikoarentzat, mundua izaki banatu (isolatu) eta interdependenteetan banatzen da, unibertsoko gainerako objektuekin zerikusirik ez dutenak. Objektu bakoitza atomo bat bezalakoa da eta zuzenean ezagutu daiteke. Objektuak euren autonomiagatik hobeto definitzen dira, osotasun batekin duten erlazioagatik baino.

Unibertsoa ezagutzeko bide bakarra elementu sinpleetan zatitzea da, eta horiek ezagutzeko tresna LOGIKA da. Unibertsoa ez da osotasun bat, zatiak baizik. Atomismo logikoaren oinarrizko ideia zera da: munduak logika matematikoaren egitura duela.

Neopositibismoa edo Positibismo Logikoa

Beste izen batzuk: Enpirismo Logikoa edo Vienako Zirkuloaren filosofia. Izaera zientifikoa duen pentsamendua da, tinkoa eta ondo sistematizatua. Neopositibistentzat, filosofiaren helburua hizkuntzaren analisia izan behar da, baina zientziaren lengoaia erabiliz (logika), hizkuntza arrunta anbiguoa eta zehaztugabea baita.

Metafisika errefusatzen dute, haren proposizioak ezin direlako egiaztatu; beraz, ez da ezagutza zientifikoa. Filosofia ez da doktrina bat, jarduera bat baizik, ideiak, kontzeptuak eta metodoak argitzeko.

Bigarren Wittgenstein eta Filosofia Analitikoa

Bigarren Wittgensteinek, ordea, ikuspuntua aldatu zuen eta hizkuntza arruntak komunikatzeko duen baliagarritasuna azpimarratu zuen, hizkuntza logikoa gainditzen duena. Hori dela eta, Filosofia Analitikoaren jarraitzaileek formula hau erabiliko dute: "Ez galdetu zentzuagatik, galdetu erabileragatik".

Neopositibismoa, filosofia analitikoarekin eta marxismoarekin batera, gaur egungo hausnarketa filosofikoaren ardatza da.

Entradas relacionadas: