Ortega y Gasset: Ideiak eta Sinesteak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética
Escrito el en
con un tamaño de 2,47 KB
3 Ideiak eta sinesteak
Ortega y Gassetek dio edozein gizaki ulertzeko haren ideiak aztertu behar direla. Izan ere, ideiak gizakiak munduan nora jo behar duen jakiteko baliatzen dituen koordenatuak dira. Baina "ideia" nozioak esanahi asko dituenez, Ortegak zehaztapen bat egingo du. Pentsalari madrildarrak bi ideia mota bereiziko ditu: sinesteak eta burutazioak (edo ideiak, zentzu harian).
Sinesteak: Bizi garen errealitatea
Sinesteak gure ondoan berez aurkitzen ditugun usteak dira; geure burua munduan kokatzeko automatikoki daukagun modua dira, eta inguruko errealitatearen egoeraren berri ematen digute. Ez dugu haien alde egiteko (horiei buruz eztabaidatzeko) ezta haietan pentsatzeko beharrik sentitzen, hain barneratuta baititugu. Izan ere, haien baitan bizi gara. Ortegak dio: "Sinesteek gu gauzkate".
Hots, sinesteak gu existitu aurretik bertan zeuden, eta jaiotzetik jaso ditugu. Era berean, sinesteak komunak dira gizatalde bateko kideentzat. Adibidez:
- Egunero eguzkia agertuko dela.
- Grabitazio-indarra jasaten ari garela uneoro.
- Atearen atzean zezen bat agertuko ez dela.
Zalantza eta Filosofiaren sorrera
Hala ere, gizakia bere sinesteez gainera beste sineste batzuk daudela ohartzen denean, bere sinesteen egiazkotasuna galtzen du (errealitate izateari uzten diote), eta gizakia zalantzan murgiltzen da. Izan ere, zalantza eta sinesteak era batean berdinak dira, bietan erabat gaudelako (ez erdizka, guztiz); bestetik, desberdinak dira: zalantzan gaudenean ez dugu ziurtasunik, baina sinestean ziurtasun osoz gaude.
Beraz, gizakia zalantzan dagoenean, egoera horretatik atera eta arrazoimenean oinarritutako sinesteak hartzen ditu; horrela sortu zen Filosofia (filosofo joniarrak).
Burutazio-ideiak: Kontzienteki eraikitako pentsamenduak
Burutazio-ideiak edo ideiak, bestalde, gizakiak nahita eta kontzienteki eraikitzen dituen pentsamenduak dira. Horiei buruz eztabaidatu daiteke, eta balioesten dugu horietan bat egitea, gizakia ez dagoelako horietan guztiz murgilduta (ez dago ziurtasun osoz). Ideiak etengabe eguneratzen edo berritzen ditugu, haienganako zalantzak etengabe agertzen direlako.
Batzuetan, ideiak sineste bihur ditzakegu gogoeta sakon baten ondorioz. Adibidez:
- Sistema ekonomiko egokiena aukeratzea.
- Margolan bati buruzko iritzia ematea.