Oroimena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 15,04 KB

Zer da memoria?


iraganeko gertaeren inguruko informazioa gordetzea eta berreskuratzea ahalbidetzen digun gaitasuna da. Duela gutxira arte, memoria biltegi baten antzera ikusten zen, non etorkizunean beharrezkoak izan daitezkeen gauzak gordetzen diren. Metafora hori, ordea, okerra izan ez arren, ez da nahikoa memoria zer den ulertzeko.

Bransford ondorioztatu zuen pertsonek istorioak entzun edo irakurtzean esanahiak eraikitzen dituztela eta horren arabera gogoratu benetan irakurri edo entzun zutena beharrean. Beraz, memoriak ez du soilik informazioa gordetzen eta berreskuratzen, baizik eta informazio hori eraikitzen. (ulertu duzun moduan kontatu, esanahiak eraikitzen dituzuz, errealitate baten gainean).

Oroitzapenak aldatu egiten dira, prozesuak:

Aukeraketa:

ezin dugu gertatutako guztia gogoratu, oinarrizkoarekin geratzen gara.

Interpretazioa:

ez dugu gertatu zena gogoratzen, baizik eta gertatu zela uste duguna.

Integrazioa:

ikasten ditugun gauza berriak aurrekoarekin lotzea. Beti ezagutza batzuk aurretik daukaguz.

1.Asoziazionismoa


Memoria errealitatearen kopia hutsa da eta gertakizun ezberdinak bertan grabatuta gelditzen dira asoziazioaren legeen arabera. Lotura horiek osatzeko funtsezko baldintza hurrentasuna da (bi gertakizun asoziatu denbora berean) ADB: aulki eta mahaia, elkarrekin lotzen baititugu denboran zehar batera esperimentatzen ditugulako. Asoziazio baten faktore garrantzitsuena honen indarra da. Zenbat eta maiztasun handiagoarekin agertu batera, sendoagoa izango da elementuen arteko asoziazioaren indarra.

Teoria honen arabera, beraz, oroimena elementuen arteko asoziazio edo loturaren bitartez osatzen da; denboran zehar errepikatuz indartzen den asoziazioaren bitartez.

Ebbinghaus


Esanahirik gabeko silaben bitartez  memoriaren inguruko ikerketak garatu zituen eta ondorioztatu zuen zenbat eta gehiagotan errepikatu silaben zerrenda, errepikapen gutxiago beharko zirela hurrengo egunean zerrenda osoa esateko. Hau da, ondorioztatu zuen saiakera eta errepikapen kontzienteak oroimenean eragina dutela. 


2. Psikologia arrazionalista

memoria ez da errealitatearen kopia hutsa; honen arabera gizakiak eraikitzen du bere oroimena. Bartlett Ebbinghausen lana kritikatu zuen.
Bartletten arabera zentzurik edo esanahirik gabeko materiala aztertzeak errepikapenezko mekanismoen funtzionamendua baino ez du azaltzen, oroimenaren ezaugarri funtsezko bat kontuan izan gabe: esanahia. Berak zentzua eta esanahia zuen materiala erabili zuen bere esperimentuetan. Subjektuek marrazkiak nahiz istorioak gogoratu behar zituzten. Istorioek subjektuaren itxaropenekiko koherenteak izateko joera zuten, xehetasun batzuk alde batera uzten ziren, beste batzuk gehitu, hau da, subjektuak rol aktoboa zuen oroitzapenak osatzean. Beraz, Bartlettek ondorioztatu zuen oroimena aurretik ezagutzen denaren eta kanpotik datorren informazioaren arteko interakzioaren menpe dagola. 

3. Psikologia kognitiboa

Oroimena ez da soilik iraganean atzemandakoak erreproduzitzera mugatzen, baizik eta oroitzapen propioak eraikitzera irits daiteke. Gizakiak informazioa bere aldez aurretiko ezagutzen (eskema pertsonalak) arabera interpretatzen duela dio, eta horrela bere oroitzapenak sortzen dituela. Norberaren eskemen bitartez, oroitzapenaren hainbat aspektu aukeratuz eta beste batzuk ahazten dituguz. Beraz, esan daiteke oroitzapenak bizitakoak baino gehiago eta gutxiago daukala: gehiago, interpretazio lan bat dutelako atzean; gutxiago, gertakari garrantzitsuak aukeratu eta interesatzen ez zaiguna ezabatu egiten dugulako. 

Oroimenaren funtsezko prozesuak

Oroimenak oinarrizko hiru funtzio ditu: informazio berria jasotzea, zentzua izan dezan antolatzea eta beharrezkoa denean berreskuratzea. Oroimenari buruz hitz egiten dugunean, honako hiru prozesu hauei buruz ari gara: /Kodetzea. Infor. Jaso eta gordetzea esan nahi du, adib. Testu baten ideia nagusiak jasotzea. MOTAK:Kode bisualak (irudiak), akustikoak (soinuak), hitzezkoak (hitzak ) edosemantikoak (esanahiak) /Biltegiratzea. Infor. Behar izan arte gordetzen du. Infor. Kontzeptu, eskema eta egituratutako ezagutza-unitateetan antolatzen da. /Berreskurapena. Beharrezkoa denean oroitzapenak berreskuratzean datza. Ezin direnean biltegiratutako datuak berreskuratu.


4. Oroimenaren egitura eta funtzionamendua

Richard Atkinson eta Richard Shiffrinek oroimena azaltzeko biltegi anitzen teoria garatu zuten.

- Oroimen sentsoriala. Sentsazioak erregistratzen ditu estimuluen ezaugarri fisikoak ezagutzea ahalbidetzen du.

- Iraupen laburreko oroimena. Orainaldian behar dugun infor, gordetzen du.

- Iraupen luzeko oroimena. Munduari buruz ditugun ezagutzak gordetzen ditu, aurrerago erabili ahal izateko. Gure datu-base iraunkorra da.

Atkinson eta Shiffrinen arabera, biltegi bakoitzak ezaugarri ezberdinak. Biltegiragzeko gaitasuna, Informazioa gordetzeko denbora  eta baita egiten duen prozesaketa motari dagokionez. Hauek atal fisiko desberdinak dituzte eta oroitzeko modu desberdinak.

4.1. Oroimen sentsoriala

Sentsazioak erregistratzen ditu.(irudiak, soinuak) .Laburrena da, segundo bat edo. Adib. Kalean norbait ikusi ezezaguna dena, ikusi eta gero bere aurpegiaz ahazten zara.

Zentzumenen oroimenak estimuluen ezaugarri fisikoak aztertu eta sentsazioak erregistratzen ditu. Estimuluen ezaugarri fisikoak, euren forma...

4.2. Iraupen laburreko oroimena

Iraupen laburreko oroimenaren funtzioa informazioa antolatzea eta aztertzea (aurpegiak ezagutu, izenak oroitu) eta gure esperientziak interpretatzea da. Inf. Antolatu eta aztertu eta bapatean erabili. Inf. Etorkizun hurbilerako erabili.

Adib:


DNI zenbakia gogoratu.

- Informazioa modu bisual eta akustiko batean kodetzen da iraupen laburreko oroimenean eta, hein txikiagoan, ikur semantiko moduan.

- Biltegiratze-gaitasun mugatua du. Esperientzia berriek iraupen laburreko oroimenean dauden oroitzapenak aldatu ditzakete.

- Iraupen laburra du, 18 eta 20 segundo bitartekoa. Informazioa modu logikoan interpretatzen


4.3. Iraupen luzeko oroimena

Mota ezberdinak ditu: mundu fisikoa, gizartearen eta kulturaren errealitatea, gure oroitzapen autobiografikoak, hizkuntza eta kontzeptuen esanahiak. Bertan, informazioa ondo antolatuta dago eta, beharrezkoa denean, informaziorako sarbidea errazten du. Iraupen luzekora heltzeko, iraupen laburretik pasatu behar da.
Informazioa semantikoa da, materiala hitzezkoa denean, eta bisuala. Kode semantikoei esker, biltegiratutako ezagutza ugariren artean harreman esanahidunak sortu daitezke.
Gaitasun mugagabea dauka, ez dira ezagutzen bertan biltegiratu daitekeen informazioaren mugak, baina ez du berreskurapena bermatzen Informazioaren antolaketa oso garrantzitsua da gero berreskuratu ahal izateko.
Iraupenari dagokionez, edukiak minutu batzuetan, urte batzuetan edo norbanakoaren bizitza osoan zehar mantentzen dira han.

Iraupen luzeko eta iraupen laburreko oroimenen arteko harremana bi noranzkokoa da. Iraupen laburrekora iristen den informazioaren parte bat galdu egiten da, baina beste bat iraupen luzekora iristen da; bertan, antolatu eta biltegiratu egingo da. Biltegiratutako informazioa berreskuratzeko, berriz ere iraupen laburreko oroimenera transferitzea beharrezkoa da. 

5. Iraupen luzeko oroimen ezberdinak

Oroimen deklaratiboa eta prozedurako oroimena:


Larry Squire neuropsikologoaren bi mota

- Deklaratiboa (zer). Kontzeptuak, gertakariak edo datuak biltegiratzen ditu, honi esker ekar ditzakegu gogora iraganeko esperientziak eta gure bizitzako gertakizunak (senitarteko bat gogoratzeko). Modu kontzientean jaso.

- Prozedurazkoa (nola). Gaitasun edo trebetasun oroimena da, “gauzak nola egiten diren” dakiena. Ezagutza hau esperientziaren bidez eskuratzen da (bizikletan ibiltzea, adibidez), inkontzientea da eta esfortzu handirik gabe ikasten da.

- Bizikletaz joatea, hizkuntza erabiltzea eta abar beste era batera gordetzen diren trebetasunak dira, ez baitira datuak edo gertakariak, baizik eta egiteko moduak. Memoria horri prozedura-memoria edo memoria inplizitua deitzen zaio. 


Oroimen episodikoa eta semantikoa


Endel Tulving bi oroimen deklaratibo:

Oroimen episodikoa

Oroimen “autobiografikoa” da, denbora eta leku batean kokatutako datak edo gertakari konkretuak biltegiratzen ditu. Oroitzen dituzu zure eskolako irakasleak? Non izan zinen oporretan udan?

Oroimen semantikoa

Hizkuntzaren, esanahien eta munduaren ezagutza biltegiratzen du, ikaskuntzaren inguruabarrak kontuan izan gabe. Kontzeptu abstraktuek osatzen dute batik bat. Adib. Hitz baten esanahia.

Informazioa biltegiratu eta berreskuratzeko moduak ere ezberdinak dira bi memoria mota horietan. Oroimen epsiodikoak subjektuaren bizipenak edo gertakariak ordena tenporal batean gordetzen ditu. Oroimen semantikoak, berriz, informazioa hizkuntzaren arabera antolatu eta gordetzen du; modu logiko baten arabera biltegiratuz.

Oroimen esplizitua eta oroimen inplizitua


Duela gutxira arte, oroimena eta kontzientzia gauza bera zirela uste zen. Gaur egun badakigu Oroimena esplizitua edo inplizitua izan daitekela.

Esplizitua

Zerbait modu intentzionalean gogoratu nahi dugunean martxan jartzen duguna da. Gertakariei, lekuei edota pertsonei buruzko ikaskuntzak dira, ezagutza kontzientea eskatzen duena.Adib. Medikuarenera joan behar dugula gogoratzeko.

Inplizitua

Gauzak konturatu gabe eta behin ikasita esfortzu handiegirik gabe gogoratzea ahalbidetzen digu. Bizikletan ibiltzea, eskiatzea.

Informazioaren berreskurapena

Oroitzapenak ez dira informazioen  kopia zehatzak. Berreskuratzen dugun inf. Berriz lantzen dugu, horregaitik ez dira kopia zehatzak. Infor. Hobeto oroitzen dugu esanguratsua denean eta ondo antolatuta dagoenean.1. EMOZIOAK Hobeki oroitzen ditugu emozioei dagokienez esanguratsuak izandako gertakariekin lotutako gauzak;Adib.Maite dugun pertsona baten heriotza. 2. LEKUA.Oroimena testuinguruaren araberakoa da. Egoerak zenbat eta antzakotasun handiagoak izan hobeto 3. BARRUALDEA. Oroimenak ez ditu berdin prozesatzen estimulu guztiak, hobeki gordetzen ditu gauza interesgarriak,  berriak eta zirraragarriak. Aldarte batean bizitakoa hobeki oroituko da aldarte hori berrezartzen denean. 4.”Oroimeneko zuloak" Batzuetan, presazko ondorioak ateratzen ditugu eta gertatu ez diren gauzak baieztatzen ditugu, gure oroimena salbatzeko ahaleginean. 



Ahanztura

Gertakariak edo ezagutzak oroitzeko ezintasuna. Informazioaren asetasunagatik edo berreskurapen-akatsengatik gertatzen da, nahiz eta dena oroitzea ezer ez oroitzea bezain larria litzatekeen. Psikoanalisten auburuz, ahanztura babeserako mekanismo psikologiko bat da: gogamena esperientzia mingarriengandik babesten da horiek modu aktiboan kontzientziatik kanporatuz eta gauza desatseginak edo historia emozional negatiboak ahaztuz.

Jorge Luis Borges, George Orwellek

Ahanzuraren arrazoiak: 1. Garunaren lesio edo endekapena. Ahanztura pertsona batek garuneko lesio bat daukalako edo alterazio neurologikoen ondorioz. Adib. Alzheimerren gaixotasuna 2. Errepresioa (ahanztura motibatua). Informazioa mingarria ahaztu. Sigmund Freuden ustez, oroitzapen tristeak edo desatseginak ahaztea defentsa-mekanismo inkontziente bat da. 3.Interferentzia. Pertsona batek bizitako esperientzien arteko lehiagatik gertatzen da. Bi interferentzia mota ezberdindu daitezke: aurreranzko interferentzia, zeinaren bidez ikasitako informazioak ondorengo ikaskuntza zailtzen duen (adibidez, zuzenbidea ikasi duen ikasle batek legedi berrira egokitu behar duenean), eta atzeranzko interferentzia, ikaskuntza berri batek iraganeko informazioa oroitzea eragozten duenean. 4. Testuinguru desegokia. Zaila da informazioa berreskuratzea beste ingurune batean ikasia izan denean. 

8. Oroimenaren alterazioak

Oroimenaren alterazioak iraupen luzeko oroimen-prozesuetan (kodetzea, biltegiratzea eta berreskuratzea) zehazten dira eta amnesia gisa kalifikatzen dira. Ahanzturaren kausak normalean arreta-urritasunarekin (larritasunaren edo arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmenduaren ondorioz), kodetze-ezarekin (materialaren kodetze desegokia), biltegiratze-defizitarekin (narriadurren edo interferentziaren ondorioz) edo berreskurapen-akatsekin (interferentzien ondorioz) lotu ohi dira. Oroimenaren alterazio mota asko daude. Nahasmendu batzuk arinak dira, adibidez prosopagnosia (aurpegiak oroitzeko ezintasuna) eta déjà vu  fenomenoa (zerbait aurretiaz bizi izan duzun sentsazioa). Haatik, beste batzuk akats larriak eta iraunkorrak dira; besteak beste, amnesiak, hipermnesiak eta paramnesiak.


Amnesia oroimena neurri batean galtzea da, arazo neurologiko bat dela eta (erorketa istripu bat) edo kausa psikologikoen ondorioz. Amnesia mota hauek ezberdindu ditzakegu:

Aurreranzko amnesia edo finkapenezkoa

Informazio berria eskuratzeko eta gertakariak oroitzeko ezgaitasuna da, garuneko lesio baten edo endekapenezko gaixotasun baten ondorioz, adibidez, Alzheimerra dela eta. Aurreranzko amnesia duen pertsona batek gauzak non utzi dituen edo norekin hitz egin berri duen ahazten du.

- Atzeranzko amnesia

Iragana oroitzeko ezintasuna da, garuneko lesioaren aurretik gertatutakoa oroitzeko ezintasuna. Kortex tenporalean edo lobulu tenporaletan izandako kalteengatik. Pazienteak ez du oroitzen bere lehengo bizitza, baina gaitasun berriak ikasi ditzake. 

- Disoziaziozko amnesia

Bortxaketen, torturen edo sexu-abusuen biktimek denbora luzez disoziaziozko amnesia bat izan dezakete traumarekiko, horrek esperientzia traumatikoa oroitzea saihesten die.

-Dementzia senila

Funtzio intelektualen pixkanakako gainbehera da, eta lehenengo sintomak oroimen-arazoak izaten dira, garunaren nahasmendu baten ondorioz. Adib. Aitona-amonak.

- Amnesia funtzionalak

Pertsona baten bizimoduak haren oroimenari eragin diezaioke: estresak, larritasunak eta emozio negatiboek eragin nabarmena dute oroimenaren prozesuetan. Adibidez, zenbait ikasle zurian, pentsatu ezinik, geratzen dira azterketa batzuetan.

Hipermnesia


Gertakariak gordetzeko eta gogora ekartzeko gaitasun oso handia izatea da, pertsona arruntek baino askoz handiagoa. 

Paramnesia


Oroipen faltsuak sortzea da, gertatu ez den zerbait gogoratzea. Paramnesia duen pertsona batek oroitzapen faltsuak egiazkotzat ditu eta bizi ez dituen gauzak bizi izan dituela uste du. 

Entradas relacionadas: