Oroimena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 17,29 KB

1.1 ZENTZUMENEZKO OROIMENA

Inpresiook zentzumenezko oroimenaren biltzen dira eta psikologoek izen bat eman diete: zenzumenezko oroitzapenak. Oso gutxi irauten duten inpresioak dira, segundo-hamarren gutxiren buruan desagertzen baitira. Zentzumenezko oroimenak, inpresio edo estimulu horren iraupena luzatu egiten du, estimulu hori fisikoki dagoeneko desagertu den arren. Jarraitasun- inpresio hori zentzumenezko oroimenak eragiten du, irudi bakoitzaren informazioa hurrengoa azaldu arte gordetzen baitu. Bi biltegi nagusi bereizten dira: ikonoen oroimena eta oihartzunen oroimena. Lehenengoak ikusmenaren bitartez jasotako informazioa biltzen du eta bigarrenak entzumenaren bitartez jasotakoa. G. Sperling-ek ikonoen oroimena aztertu zuen eta honako ondorio hauek atera zituen: -Ikono bat ikusmenaren bitartez jasotako irudi baten kopia zehatza da, beraz, informazio pila bat dauka bere baitan. -Ikonoen oroimenak oso gutxi irauten du, segundo laurdena.-Oso arin ahultzen da eta iraupen laburreko oroimenera igorri aurretik galtzen da. (gorde nahi badugu iraupen laburreko oroimenera pasatu behar da. Moray-k, Bater-ek eta Barnett-ek aztertu zuen eta 3 horiek ateratako emaitzak Sperling-ek atera zituenen antzekoak izan ziren: -Oihartzun bat entzumenaren bitzartez jasotako soinu baten kopia zehatza da. -Oihartzun baten iraupena ikono batena baino luzeagoa da, 2 segundukoa, gutxi gorabehera.-Oihartzunaren oroimena ere arin ahultzen da. (gorde nahi badugu pasatu beha da iraupen laburreko oroimetik)


1.2 IRAUPEN LABURREKO OROIMENA

Kontzientziaren erdigunea da, berton biltzen baita, denbora-tarte jakin batean, gogameneko edozein pentsamendu, informazio edo esperientzia. Iraupen laburreko oroimenak 15, 20 edo gehienez, 30 segunduko iraupena du. Denbora-tarte horren buruan informazioa iraupen handiko oroimenean biltzen ez bada, galdu egiten da. Iraupen handiko oroimenaren lanari begira, oso garrantzitsua da iraupen handiko oroimenera iritsi iraupen laburreko oroimenetik ez bada. Kontrako bidean, iraupen handiko oroimenetik berreskuratzen dugun edozein informaziok iraupen laburreko oroimenetik pasa behar du erantzun gisa erabili ahal izateko. 


1.3 IRAUPEN HANDIKO OROIMENA

Bizitza osoan zehar gureganatzen ditugun informazio guztien biltegia da. Mugagabea da edukieraren eta iraupenaren aldetik eta ondorioz, oroimen-egiturarik aberatsena eta konplexuena da, baina, ikertzen zailena. Hor gordetakoak luzaroan irauten du, betiko gordeta geldi litekeela ez esateagatik. Baina iraupen laburreko eta iraupen handiko oroimenen arteko aldea, iraupenaz gain, proposatzeko erak ere markatzen du. Iraupen laburrekoa gauzen ezaugarri fisikoetan oinarritzen den bitartean, iraupen handikoa gauzen esanahietan oinarritzen da. Honi buruzko sailkapen bat baino gehiago dago baina ezagunena E.Tulving proposatu zuen. 3 azpisistema bereiztu zituen: -Gertaeren oroimena: Iraganeko esperientziak gogoratzen ditugu; oroimen autobiografikoa da. -Oroimen semantikoa: Pertsona bakoitzaren munduaren ikuspegia gordetzen da; munduari buruz bakoitzak duen ezagutza. -Prozeduren oroimena: Gauzak nola egiten diren gogoratzen dugu, hortxe gordetzen da, beraz, trebetasunen ezagutza. 


2. INFORMAZIOAREN KODIFIKAZIOA

Iraupen laburreko oroimenak berezko gaitasuna du darabilen informazioa antolatzeko eta zenbat eta gehiago antolatu, orduan eta hobeto menperatuko dugu informazio hori. Iraupen laburreko oroimena hobetzeko edo indartzeko, teknika mnemoteknikoak erabili ditzakegu. 2.1 PROZESATZE-MAILEN TEORIA 

Ikertzaile ( F.Craik-ek eta R.Lockhart) horientzako oroimen bakar bat dago eta gauzak prozesatze-mailen arabera gogoratzen ditugu. Informazioa zenbat eta hobeto kodifikatu, orduan eta handiagoa izango da gogoratzeko aukera. Teoria horrek oroimena prozesu aktiboa dela dio eta ez informazio biltegi pasiboa. 

Azaleko prozesatze-mailak zentzumenen bidez jasotako ezaugarriak biltzen ditu. Tarteko gauzen eredu bereizgarriren bat jasotzen denean gertatzen da. Elkarketa bat gertatzen denean, hautemandakoari esanahia ematen diogunean, sakoneko mailan prozesatzen da informazioa eta azken hori izango da oroimenean indartsuen finkatuko den edukia.  2.2 MNEMOTEKNIA (mnemo= oroimena/ teknia= teknika) Mnemotekniaren arauak informazioa hobeto gogoratzeko erabil ditzakegun teknikak dira. Ezagunenak: 

Tokien metodoa: Ondo gogoratzen dugun bide bat hartu eta ikasi behar dugun gaiaren ideia garrantzitsuenak bide horren toki zehatzekin elkartu behar ditugu. Hitz-gakoen metodoa: Hitz-zerrenda bat ikasi behar da. 10 hitz lehenago eta gero gehiago, ahal diren guztiak eta ikasi nahi duguna hitz horiekin lortu behar da. Istorioaren metodoa: Praktikan jartzeko, istorio bat asmatu behar dugu gogoratu nahi dugunaren inguruan. 


3. INFORMAZIOA BERRESKURATZEA

Informazioa esanguratsua bada eta ondo antolatuta badago, hobeto gogoratuko dugu. Baina beste faktore batzuek ere eragina dute informazioa berreskuratzeko orduan. 3.1 GOGORATZEN ERAGINA DUTEN FAKTOREAK-Hobeto gogoratzen ohi ditugu ikasitako lehen eta azken gauzak Hitz zerrenda bat ikasterakoan, hobeto gogoratuko ditugu zerrendako lehen eta azken hitzak eta, erdikoak, ahaztu. Gertakizun horiei lehentasunaren eta berritasunaren legeak deitzen zaie. Lehenengo gordetzen ditugun hitzak edo izenak iraupen handiko oroimenean gordetzen direla eta azkenik ikasi ditugunek, gogoratzeko orduan, iraupen laburreko oroimenean dirautela. -Hobeto gogoratzen ditugu gauza arraroak

Zerrendan hitz arraro edo bitxiren bat egon izan balitz, gehiengoak gogoratu egingo luke, zerrendaren erdiko hitzen artean egon arren. Efektu hori Von Restorff aurkitu zuen eta bere izena du. -Hobeto gogoratzen ditugu emozionalki esanguratsuak diren egoerekin zerikusia duten gertaerak. Hobeto gogoratzen ditugu harridura handiz edo beldurrez edo maitasunez bizi izan ditugun gertaerak, egoerak edo tokiak. Adibidez, istripu larri bat izango bagenu, bizitza osoan zehar gogoratuko genuke eta asko maite izan dugun pertsona baten heriotza ere beti gogoratuko dugu.


4. AHAZTEA

Ahazteaz hitz egiten dugunean, iraupen handiko oroimenean gertatzen den informazioaren galera daukagu gogoan. Galera hori eragiten duen faktore indartsuenetako bat interferentzia da. 2 interferentzia-mota daude: Interferentzia erretroaktiboa: aurretik biltegian gordetzeko informazioa berreskuratzea oztopatzen duena. 

Interferentzia proaktiboa: aurretik biltegian gordetzeko informazioak informazio berria biltzea eragozten duena



5. OROIMENAREN AHAZTEAK (2 eratakoak kuantitatiboak eta kualitatiboak) 5.1 OROIMENAREN NAHASTE KUANTITATIBOAK 5.1.1 AMNESIA Oroitzapenaren galera osoa nahiz partziala adierazten dugu. Amnesiaren jatorriak 2 eratakoak izan daitezke: -Entzefaloaren lesioak edo garun-nahasteak: istripu baten ostean, buruan jasotako kolpe baten ondorioz oroitzapena galtzen denean. -Emozio-nahasketak: senideren bat hil ondorengo inpresioak eraginda oroitzapena galtzen denean. 

Amnesiaren arloan beste 2 nahaste-multzo daude.-Amnesia globala: Oroitzapena osorik edo neurri handi batean galtzean datzan amnesia.
2 motatakoak:
-Aurreranzko amnesia: Estimuluak finkantzeko ezintasuna da eta, sarritan, zaharrei gertatzen zaie, gaztaroko gauzak bai orain dela gutxi gertatutakoa ez. - Atzeranzko amnesia: Aspaldi finkatu eta gordetako bizitzako gertakizunen oroitzapena gaurkotzeko ezintasuna da, nahiz eta lehen gogoratzeko gauza izan. -Amnesia partziala: Oroitzapenaren atal edo une baten galera da. 2 motatako amnesia partzialak: -Hutsune-amnesia: Kontzientzia galtzen den momentutik esnatu arte ezin da ezer gorde. Behin behineko hutsune-amnesia gertatzen da. Ad. Istripu bat izan ondoren, ezin izaten da gogoratu istripua bera nola gertatu den.-Amnesia selektiboa: Afektiboki eragin handia duten egoerak gogora ekartzeko ezintasuna da. Ad. Bortxaketa baten ondoren ezer ez gogoratzea


5.1.2 HIPERMNESIA Oroimenaren hiperaktibitatea da. Egoerak gogora ekartzeko erraztasuna edo trebetasuna baizik. 2 motatakoak:-Existentziaren ikuspegi panoramikoa: Nork bere bizitza argitasun eta zehaztasun osoz gogora ekartzean datza. Hipnosipean eta bizitza arrisku handian dagoenean gertatzen da. Hilzorian zaudenean segundo batez ikusten duzu zure bizitza. 

   -Hipermnesia harrigarria: Hainbat datu buruz ikasteko ahalmena da. Adimen handiko pertsonei gertatu ohi zaie, baina atzeratu arin batzuek ere gaitasun hori daukate. Fenomeno hau aztertzen dutenek diote: trebetasun hori azaltzen duten 3 faktore elkartzen direla garrantzi gutxiko gauzetan arreta berezia jartzea, zenbait arau mnemoekniko erabiltzea eta, entrenatzea. 


5.2 OROIMENAREN NAHASTE KUALITATIBOA (paramnesia)

Lehenaldiaren eta orainaldiaren arteko oreka eta ordena kronologikoa eta lehenaldi erreala eta irudimenezkoaren arteko bereizketa oroimenaren bitartez zehazten ditugu. Horietako batean huts egiten dugunean, paramnesia daukagula edo gertatu zaigula esan genezake. Ezagunenak déjà vu”(dagoeneko ikusitakoa) eta jamais vu”(sekula ikusi gabekoa) izeneko sentsazioak.

Entradas relacionadas: