Oreka termikoa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,1 KB
MATERIALEN EZAUGARRIAK ETA PORTAERAK
Elastikotasuna Eta plastikotasuna:
Hooken legea eta young en moduloa.
Tentsioa jasaten duen material oro
Deformatu egiten da. Deformazio erlatiboa zuzenki proportzionala da esfortzu
Edo tentsio unitarioarekiko eta alderantziz proportzionala elastikotasun
Moduloarekiko. Zenbat eta elastikotasun handiagoa deformazio txikiagoa.
Hauskortasuna Eta hauskaiztasuna:
bi ezaugarrien menpe: -aldi plastiko
Laburra. Tentsio handiak jasan ditzake baina ez deformazioak. Bat batean
Hausten dira (adb.Beira). –konpresioa eta trakzioan portaera desberdina. Isotropia
Eta anistropiarekin lotua.
Isotropia Eta anisotropia:
isotropia. Trakzioan eta konpresioan
Portaera berdintsua. Anisotropia. Portaera desberdina, muga elastiko nahiz
Plastiko oso desberdinak (adb.Hormigoia)
Gogortasuna:
marratzeari erresistentzia: azaleko ezaugarria.
Mohnsen eskala bidez neurtzen da. Material gogorragoek bigunagoek marratu
Ditzakete, ez alderantziz.
Ezaugarri Termikoak:
tenperaturaren arabera materialen egoera,
Barne egitura, aldatu egiten da. Materialen ezaugarriak: -zabalkuntza
Termikoaren koefizientea (alfa): material homogeneotan, tenperatura eta bolumen
Aldaketa zuzenki proportzionalak dira eta zabalkuntza termikoaren moduloaren
Bidez erlazionatuak daude. –bero espezifikoa (c.P): material batean tenperatura
Gradu bat igotzeko igorri beharreko beroa edo kaloria kopurua. –eroankortasun termikoa:
Beroa garraiatzeko gaitasuna edo energia termikoa irabaz edo galtzeko abiadura.
–inertzia termikoa: masa batek tenperatura aldaketarekiko duen erresistentzia
Edo energia pilatzeko duen gaitasuna. –trasmitantzia (u): elementu jakin bat
Denbora unitate batean zeharkatzen duen bero kopurua, tenperatura diferentzia
Gradu batekoa denean.
Ezaugarri Reologikoak:
denbora zehar ematen diren fenomenoek
Elementuetan dituzten eraginak azaltzen dituzte ezaugarri reologikoek. Elementuen
Iraunkortasunean garrantzi handia dute.
ESFORTZUAK
Konpresioa:
bi indar axial kontrajarriak, barrurako noranzkoan.
Trakzioa
: bi indar axial kontrajarriak, kanporako noranzkoan.
Ebakidura: intentsitate antzeko bi esfortzu Norabide desberdinetan. Konpresio eta trakzioa indarrak sortzen dituzte.
Flexioa:
erresistentzia handiena duen aldea eta indarra perpendikularrak
Direnean ematen da. Kasu honetan ere, elementuak konpresioa eta trakzioa
Sortzen dute.
Flexio konposatua:
indarrak konpresio eta flexioa eragiten dizkio.
Gilbordura:
elementuen lerdena denean eta konpresio indarra jasaten duenean.
Bihurdura:
biraketa eragiten duten bi indar kontrajarri.
Eztenkapena:
esfortzu handiak azalera zabal batean puntu batean.
AKZIOAK EDO ERAGINAK
Akzio mekanikoak:
-iraunkorrak: eraikinaren bizitzan zehar beti emango direnak. Berezko zama
(mugitu ezin daitezkeen eraikuntza elementuen zama). Aurretentsatua. Lur zoruaren
Eragina. –aldakorrak: eraikinaren bizitzan zehar beti emango direnak baina
Aldakorrak direnak. Erabilera zama (ohiko erabilera eragina. Erabileraren arabera
Uniformeki banatutako kargak). Haizea (presioa eraikinean). Aldaketa termikoak
(dilatazioa eragin elementuen diseinuan ez badira kontuan hartzen). Elurra (estalkian
Pilatu daiteke). –ustekabekoak: oso egoera bitxian eman daitezkeenak. Lurrikarak
(zonaldeak arriskuaren arabera banatu). Suteak (suiltzaileak iristeko aukera). Talka
(eraikina jotzeko aukera).
Akzio reologikoak
: eraikinaren zahartzean ematen dira, elementu batzuk ezaugarriak
Galtzen dituzte. Egitura metalikoetan ez dira kontuan izan behar, bai ordea
Hormigoi edo adreiluzkoetan.
Akzio termikoak
: tenperatura aldaketetatik sortutakoak. Airearen tenperatura negatiboa
Bada, izoztearekin arazoak.
Tenperatura aldaketak badaude, dilatazio eta
Uzkurdurak. UVA izpiak, elementuen zahartzea…
Uraren akzio Edo eraginak
: jatorri desberdinak izan daitezke. –
Eraikin barruko hezetasuna (kondentsazioak). –euri urak (haizearen eraginez
Fatxadan filtrazioak, fatxada zikindu, materialen ezaugarriak aldatu
Hezetasunaren ondorioz). –lur azpiko urak (zolarriaren azpian presioa egin
Deformazioak sortuz).
Akzio kimikoak
: jatorriaren arabera eragile desberdinak. Oxidazioa, atmosferaren
Kutsadura, lurzoruaren kutsadura…
Akzio biologikoak
: jatorri desberdinak. –landareak (sustraiek tentsioak sortu, pisua). –onddoak
(fatxadak zikindu, materiala ahuldu). –xilofagoak (zurezko elementuetan kalte
Larriak).
Akzio elektrokimikoak
: materialen potentzial elektrostatikotik sortzen dira. Urarekin kontaktuan
Jartzean erreakzio bat sortzen da eta elektroiek mugimenduan jartzen dira. Eraikuntzan
Beste material baten bidez kontaktua ekidin.
MUGIMENDUAK
Elementuek portaera solidario bat daukate, hau Da, sistema tradizionalak material bat erabiltzen zuten, beraz, manolitikoak. Gaur Egun, sistemak material eta teknika anitzez osatuak daude, portaera Hetereogeneoak dituztenak. Ondorioz, mugimendu diferentzialak sortzen dira.
Jatorri Mekanikoa:
-indarraren noranzkoan. –indarraren noranzkoaren
Perpendikularrean. –mugimendu diferentzialak (ebazteko bi forma, mugitzen utzi,
Portaera solidariorik ez edo loturak zurrundu, portaera solidarioa). –lehentasun
Legea kargen trasmisioan (zurruntasun desberdina duten elementuz osatutako
Eraikuntza elementuetan, solidarioki lan egiten badute, karga trasmisioa ez da
Uniformeki ematen).
Jatorri Termikoa
: -deformazio termikoa (tenperatura aldaketak
Eragina). –tentsioa (elementu batek tenperatura aldaketagatik jasaten duen
Deformazioa bada luzeraren araberakoa, baina ez ordea tentsioa).
Hezetasunaren Eragina
: bi mugimendu mota: -obran jarri bitartean
Ematen direnak, itzulezinak. -Giroaren hezetasun aldaketaren ondorioz,
Atzeragarriak.