Ordezkaritza Sindikala eta Hauteskunde Prozesuak Enpresan
Enviado por Chuletator online y clasificado en Francés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,3 KB
Ordezkaritza motak enpresan
Enpresa barruan bi ordezkaritza mota daude: ordezkaritza bateratua eta ordezkaritza sindikala. Ordezkaritza bateratua langile guztien interes kolektiboak defendatzeko sortzen da; aldiz, ordezkaritza sindikala sindikatu batera afiliatutako langileen interesak defendatzeko da.
Atal sindikala: definizioa eta eskubideak
Atal sindikala lantoki edo enpresa batean sindikatu bati afiliatutako langileek sor dezaketen antolakuntza da. Atala sortzeko erabakia langile afiliatuek hartzen dute, eta ez sindikatuak. Askatasun Sindikalaren Lege Organikoak (ASLO) hainbat eskubide ematen dizkie jarduera sindikala garatzeko:
- Bilera egiteko eskubidea, enpresaburuari aurrez jakinarazita.
- Sindikatuaren informazioa jasotzeko eta zabaltzeko eskubidea.
- Atal sindikala sortzeko eskubidea, lanorduz kanpo eta enpresaren jarduera kaltetu gabe.
Delegatu sindikala
Delegatu sindikala atal sindikalaren ordezkaria da. Atal sindikaleko afiliatuek aukeratzen dute, eta 250 langile edo gehiagoko enpresetan egon daiteke. Delegatuen kopurua sindikatuak hauteskundeetan lortutako emaitzen araberakoa da:
- %10etik %25era: 1 delegatu
- 751–2000 langile: 2 delegatu
- 2001–5000 langile: 3 delegatu
- 5001 langiletik gora: 4 delegatu
Delegatu sindikalek eskubide hauek dituzte: enpresa-komiteko kideek jasotzen duten informazio bera jasotzea, enpresa-komiteko bileretan parte hartzea (hitzarekin baina botorik gabe), eta enpresaburuak afiliatutako langileei eragiten dien erabaki bat hartu aurretik delegatu sindikala entzutea.
Hauteskunde sindikalak eta hauteskunde mahaia
Hauteskundeak deitzeko, ordezkaritza organoan gutxienez %10eko ordezkaritza duten sindikatuek, langileen asanbladak edo ordezkaritza organoek egin dezakete. Hauteskunde mahaia hiru langilek osatzen dute:
- Mahaiburua: antzinatasun handiena duen langilea.
- Mahaikidea: adinez nagusiena.
- Idazkaria: adinez gazteena.
Hauteskunde mahaiaren funtzioak
Mahaiaren eginkizun nagusiak hauek dira:
- Boto emaileen errolda egitea: Enpresariak datuak eman behar ditu (izen-abizenak, sexua, jaiotze data, antzinatasuna).
- Errolda argitaratzea eta erreklamazioak ebaztea.
- Hautagaitzak kudeatzea: Hautagaiek 18 urte eta gutxienez 6 hilabeteko antzinatasuna izan behar dute.
- Hauteskunde egutegia eta prozesua kontrolatzea.
- Bozketa antolatzea: Botoa librea, sekretua, pertsonala eta zuzena dela bermatuz.
- Botoak zenbatzea eta emaitzen akta egitea: Mahaikideek, ikuskatzaileek eta enpresaburuaren ordezkariek sinatuko dute.
- Lan Administrazioari emaitzak bidaltzea eta erregistratzea.
Hauteskunde mahaiaren eginkizuna hauteskunde prozesu osoa modu egokian, gardentasunez eta legea errespetatuz egitea da.