Operazio zehatzak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,9 KB

1. 6-12 urtera arteko haurren psikologia ebolutibo eta eboluzio-garapenaren oinarrizko ezaugarriak

1.1 Ikuspegi orokorra:

- Garapen prozesua: jaio eta hil arte izaten dugun aldaketa biologiko eta psikologikoak dira.

- Aprendizaia: gure ingurunean ematen diren elementuen barneraketa da. Dakigunari zerbait berria gehitzea.

- Heltzea: Hazkuntzarekin lotura zuzena du, pertsonen eboluzioaren aspektu biologiko eta fisikoekin.

1.2 Ikaslearen garapen ebolutiboaren ezaugarriak:

- Etapan zehar haurra autonomia irabaziz doa (bereziki lengoaian)

- Ikasleen artean ematen diren harremanak aprendizaian garrantzia dute:

            - beraien bidez ikuspuntu ezberdinak konpartitzen direlako.

            - honek eragiten du adostasunera iristea

            - guztiak garrantzia handia APRENDIZAI prozesuan.

1.3 Garapenean eragiten duten faktoreak:

- Kanpoko eragileak: elikadura, gizartean dauden ohiturak, familia, gaitasun bat behin eta berriro lantzeak zehaztasuna lortzen du, imitazio bitarteko ikaskuntza.

- Barneko eragileak: karga hereditarioak, sistema nerbiosoaren heltzeak eta jaiotzetiko gaitasunek eragiten dute.

- Motibazioa

2. 6/12 urte bitarteko haurren alderdi kognitiboak, motoreak, afektiboak eta sozialak

2.1 Alderdi kognitiboak:

- LHko etapan lorpen handiak ematen dira.

Eremu kognitiboa

-
operazio konkretuen garaian garatzen da.

- Operazioa: objektu bat hartu, bilatu, antolatu eta sailaktzeko ekintza.

- Konkretua: objektuak aurez aurre aurkitu behar dira.

- Abstrakziorako gaitasuna handituz doa.

- Piaget: operazio konkretuen garaia zehazten du. Bi taldetan banatuak: operazio logikoak eta infrologikoak

Operazio logikoak: Objektuen aniztasuna hartzen du kontutan. 3 fase

1. Kontserbazioa: bi objektu berdin eman, bat desegin eta galdetu ea kuantitatiboki biak berdinak diren

2. Sailkapena: Berdinen eta desberdinen arabera taldekatzea

3. Seriazioak: Ordenak4

Operazio infralogikoak: objektuen osaketa hartzen da kontutan. 3 Fase

1. Neurketa: dorre bat eraiki beste baten altuerakoa

2. Espazioa

3. Denbora eta abiadura

- Azterketa zikloka:

1.Go zikloan: pentsamendu intuitiboa eta zehatza (zaila da zerbait ikustea aurrean ez badago)

2.Go zikloan: Sintesi eta analisi ariketak

3.Go zikloan: Operazio logiko-zehatzak finkatzen dira

2.2 Alderdi motoreak:

- Aldaketa esanguratsurik ez da ematen etapa honetan. Aldaketak bakarrik mugimenduan gertatzen dira.

-
Motrizitate lodia erabat garatua, fina oraindik ez.

- Segmentazioa (gorputzeko atalak koordinatzeko gaitasuna) eta koordinazioa: 7/8 urte izan arte ez da garatzen.

- Gaitasun eta trebezi jarduerak, besteekin izan beharreko harremanetan lagungarriak izaten dira.

- Azterketa zikloka:

1.Go zikloa: gorputz eskemaren ezagutza eta gorputz segmentuen arteko independentzia. Lateralitatea berretsi. Denbora eta espazioa bere gorputzaren arabera antolatzen ditu.

2.Go zikloa: Gorputzeko zati ezberdinen arteko garapen pertsonala. 9 urterekin mugimendu zehatzagoak. Motrizitatean aurrerapenak.

3.Go zikloa: garapen motorea sendotu egiten da nerabezarorako prest

2.3 Alderdi afektiboak eta sozialak:

- 6/12 urte bitartean ikur nabarienak: gurasoak, irakaslea, anai-arrebak, adiskideak izaten dira.

- 10 urterekin haurra errealitatez jabatzen hasiko da. Horregatik babesa eta segurtasuna transmititu beharko zaio.

- Harreman sozialak:

- Bizitzako lehen urteetan harremanak gertukoekin, gero zirkulua zabaldu egiten da.

- Haurren garapen soziala: eskolak eta familiak bat egin behar dute baloreak indartuz eta balore beria sortuz.

- Azterketa zikloka:

            1go zikloa: berezikeria eta desoreka emozionala nagusi. Hala ere, bestearen lekuan jartzen hasten da.

2.Go zikloa: Lankidetza eta parte hartzearekiko interesa. Besteen ikuspuntua onartu. Autonomia gehiago

3. Go zikloa: nerabezaroaren ohikoak diren sentimenduak ageri dira. Talde mistoak

2.4 Alderdi morala:

- Oinarri moral propioak eraikitzen dituzte.

- Gizarteko arau eta baloreak ulertzen hasten dira.

- LHko etapan, ikaskideekiko errespetua eta justicia erakusten dute.

3. Hezkuntza eta irakatsi eta ikasteko prozesuaren garapenean duten eragina

3.1 Alderdi kognitiboak: Pentsamenduaren ezaugarriak ezagutzeko honako alderdiak baloratuko dira:

- Garapen maila ikusteko, hasierako ebaluazioa.

- Irakasleak ikasleak behartzera behartuko ditu.

- Ikasleak huts eginez gero, ereduak eman zuzendu ahal izateko.

- Bere burua ezagutzen eta ikasten erakutsi behar zaio.

- Piageten usteak aintzat hartu.

- Vigotskyren ustea “aprendizaia garapenaren motorea da” aintzat hartu.

- Etapako psikpedagogia ezagutu.

3.2 Alderdi motoreak:

- LHko etapana baldintza konkretu batzuk betetzen ez dituzten ikasleei, laguntza eskeini.

- Trebetasun motoreetan zailtasunak dituztenei, laguntza eskeini behar zaie eta bazterketa ekidin egin behar da.

3.3 Alderdi afektibo eta sozialak:

- Irakaslearen izakera: eragin zuzena ikasleariaren garapen afektiboan (integrazioa eta konfindatza bultzatu)

- LHn ebaluazioa: eskola eta familia elkarlanean. Ebaluazioa geldiune bat bezala ulertu behar da ikasleen egoera zein den ikusteko eta baita ikasleen jarrerak nolakoak diren ikusteko eta hortik ondoriak ateratzeko.

4. Azken gogoetak

- Piaget:

            - Garai horretako ezaugarrien deskribapen orokorra egiten du.

            - Eduki konkretuei arretarik ez die jartzen.

            - Ezagutza norberak banaka garatzen duen zerbait da.

- Vigotsky: ezagutza abiapuntu soziala da.

Entradas relacionadas: