Ongizatearen Psikologia eta Gizarte Harremanak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,08 KB

Ongizatearen dimentsioak

Ongizate hedonikoa

  • Osagai afektiboa: Bradburnen Afektuen Balantza Eskala (PNA) - afektu positiboak eta negatiboak neurtzeko.
  • Osagai kognitiboa: Bizitzarekiko asebetasuna - Bizitzarako Asebetasun Eskala (DIENER).

Ongizate eudaimonikoa

  • Ongizate psikologikoa (RYFF): Norbere burua onartzea, harreman positiboak, autonomia, ingurunea menderatzea eta hazkunde pertsonala.
  • Ongizate soziala (KEYES): Gizarte-txertaketa, gizarte-onarpena, gizarte-ekarpena, gizarte-eguneratzea eta gizarte-koherentzia.

Psikologia sozialaren oinarriak

Pentsamendu soziala

Gure errealitate soziala eraikitzen dugu. Gure intuizioak bi sistematan banatzen dira:

  • Sistema intuitiboa: Azkarra, pentsatu gabea (lehen inpresioak, apustuak).
  • Sistema nahitakoa: Hausnartua eta denbora eskatzen duena.

Jarrerek portaerak moldatzen dituzte eta alderantziz; barne-indarrek (nortasun-ezaugarriak) ere eragin handia dute.

Eragin eta harreman sozialak

Gizarte-eraginek portaera moldatzen dute, batzuetan gure jarreren aurka jokatzera bultzatuz. Portaera soziala, aldi berean, portaera biologikoa da. Psikologia soziala eguneroko bizitzan aplikagarria da, sare sozialetan esaterako.

Aurreiritziak murrizteko estrategiak

  • Estatus baliokideko harreman kooperatiboak bilatzea.
  • Diskriminaziorik eza sustatzea.
  • Erakundeetako aurreiritzien euskarriak ezabatzea.
  • Exo-taldeko kideak pertsonalizatzea.
  • Nahigabeko aurreiritzien kontzientzia erabiltzea ohiturak hausteko motibazio gisa.

Salutogenesia: Osasunaren ikuspegi integrala

Salutogenesia ongizate fisiko, mental eta sozial handieneko egoera da. Pertsona bakoitzak bere gaitasunak garatzeko aukera izan behar du, askatasun osoz. Ikuspegi honek osasunaren ikuspegi integrala azpimarratzen du, medikuntza konbentzionala eta terapia osagarriak uztartuz.

Entradas relacionadas: