Ongizate estatua zer da

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,41 KB

  1. Zer da teoria kontraktualista?

Estatuaren beharra aldezten duten teoria batzuei teoria kontraktualista deritze.

Gizarte

Hitzarmenaren teoriek gizartearen eta estatuaren jatorria esplikatzea eta halakoen zertarakoa justifikatzea dute helburu.
  1. Zer defendatzen du Stuart Mill-ek?

Mill-ek esaten zuen estatua gaitz bat dela aginduak eman eta zenbait ekintza debekatzen dituelako eta inork ezin dio mugak jarri. Baina beharrezkoa da, estatua egonda errezagoa delako elkarrekin bizitzea eta segurtasun handiagoa dugulako. Horregatik Mill-ek esan zuen estatuak gizarteren bizitzan soilik sartu behar dela baina ez besteen bizitza pribatuan.

  1. Azaldu estatu motak

  • Estatu autoritarioa:
    Boterea duenak inolako mugarik gabe erabiltzen du eta ez du bere jarduna hura kontrolatuko duen inoren menpean jarriko. Ez dago botere banaketa eta boterea erabiltzeko moduari buruzko desadostasunik ezin dira adierazi.

-Estatu absolutista: Gure eskubideak subirano bati ematen dizkiogu eta hark gero inolako mugarik gabe erabil dezake boterea bere agindupeko lurraldean.

-Estatu totalitarioa: Gizabanakoen eremu publikoa eta pribatua kontrolatzen ditu. Norberaren sinesmenak, hizkuntza, komunikabideak… den-dena zaintzen du estatuak, disidentziarik egon ez dadin. (Faxismoa eta Nazismoa)

.

Zuzenbidezko estatua

Legeen bidez erregulatuta dagoen estatua da eta botere politikoak berak bete egin behar ditu. Botere politikoa ezin da erabili arbitrarioki: lege-ornamenduak ezartzen dituen mugak zaindu behar ditu. Bere helburua gizabanakoaren eskubideak estatuak egin ditzakeen gehiegikerietatik babestea da. Bi ezaugarri nagusi ditu: Konstituzioa eta botere-banaketa.

. Zuzenbidezko estatu soziala: Estatua herritarrentzat bidezkoa eta gogobetekoa izateko zuzenbideari lotu behar zaio, gainera, sistemak sortzen dituen gabeziak eta berdintasun ezak konpondu behar ditu. Eskubide indibidualak babesten ditu berdintasun sozial bat egoteko. Beste eginkizun nagusi bat herritarren ongizate materiala eta segurtasun ekonomikoa sustatzea da. Estatua, gizarte demokratikoetan, ongizate estatua bihurtu da.

Entradas relacionadas: