Ongiaren kontzeptua

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,79 KB

4.  

Ideien teoria

Platonen filosofiaren ardatza da. Teoria honen bidez Platonek bi mundu desberdinen existentzia frogatzen du; mundu fisikoa eta ideien mundua. Mundu fisikoari dagokionez haitzuloaren alegoriako kobazulo barnea dela esan genezake eta Platonek dioenez bertan irudi eta objektuak daude eta hauek ez-perfektuak aldakorrak eta ugariak dira. Bestalde ideien mundua kobazulotik kanpo dagoena da bertan ideiak daude eta hauek perfektuak aldaezinak betierekoak eta bakarrak dira. Ideiak edo esentziak betikoak dira bakarrak eta aldaezinak. Hierarkia bat dago. Garrantzitsuena da Ongiaren ideia.
Honen azpian matematikazko kontzeptuak eta zientziazkoak. Eta azkenik gauzaki zakar bakoitzak duen formak. Ideien mundua oso garrantzitsua da izan ere arrazoiaren erabileraz bakarrik lor daiteke. Benetako ezagutza aldaezinezko eremuan egokitu behar da inola ere ez mundu fisikoan. Eta mundu fisikoan dauden objektuen abiapuntua da. Mundu fisikoko gauza orok ideien mundu barnean hartzen du parte edo ideiaren kopia dira. Arima gorputzarekin bat egin aurretik haraindiko munduan bizi zen non ideiak ezagutu baitzituen. Ezagutzaren nondik norakoa oroitzean datza. Benetako ezagutza aldaezinezko eremuan egokitu behar da inola ere ez mundu fisikoan. Horretaz gain esan beharra dago ideiak ez direla inoiz desagertzen eta dialektika dela beraien azterketaz eta ezagutzaz arduratzen dena.
Honekin batera Platonek ezagutzan ere bereizketa bat egiten du; sasi ezagutza mundu fisikoari dagokiona eta zentzuen bidez lortzen dena eta benetako ezagutza ideien munduari dagokiona eta arrazoimenaren bidez lortzen dena. 6. Ongiaren kontzeptua: Ideien Munduko hierarkian erpina. Giza ekintzei zentzua ematen die. Gainerako ideien eredua. Berez justifikatzen da. Berez-berez egiazkoa. Adimen eta izaki ororen funts eta jatorria. Prozesu dialektikoaren azken urratsa eta helburua. Ideien munduan bakarrik aurkitzen baita ezagutza maila gorena; dialektika ongiaren azterketaz arduratzen dena. Ongia Haitzuloaren alegorian eguzkia bezala irudikatua eta ezagutzen duen azkena. Eguzkiarekin konparatzen du eguzkiak mundu fisikoan argia beroa eta bizitza ematen dituen era berean ongiak mundu ulergarrian ulergarritasuna ontasuna eta zerizana ematen ditu. Filosofoek ezagutzen dute. Arimak ongiaren ideia badu aurreragoko bizitza batean lortutakoa baina berriro gogoratu behar du. Azkeneko helburua zoriona lortzea litzateke
































Entradas relacionadas: