Ongiaren ideia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,78 KB

DEIAK ZER DIRENSokratesen unibertsalak. Sokratesen ustetan, zientziak beharrezkoa, aldaezina eta unibertsala izan behar bazuen, Platonek era honetako jakintzak objektu egokia izan behar zuela uste zuen Baina, mundu honetako objektuak aldagarriak, kontingenteak eta konkretuak dira. Ondorioz, mundu hau ezin da zientziaren objektua izan. Zientziarik badago, beraz, objektu aldaezin, beharrezko eta unibertsalek egon behar dute nonbait. Metodo sokratikoak subjektibismora ginderamatzan, baina platonikoak objektibitatea suspertzen du.

Platonen ideiak

Platonek errealitate horiek ideiak deitu zituen. Ideiak ez dira kontzeptuak bezalako adimenaren edukiak, hauen korrelato objektiboak baizik, benetako errealitateak, berez existitzen direnak, autonomoak, betierekoak, mundu sentikorrari transzendenteak, inmaterialak, hobezinak eta osoak, bakoitza bere generoan. Ez dute lekurik betetzen zentzu fisikoan. Zeruko erresuma supramundialetan daude, non ez sentsaziorik baizik eta adimena iristen baita. Ideien ezaugarriak -Parmenidesen izatearen ezaugarriak dauzkate (batuak eta jarraikiak, mugiezinak eta aldaezinak, sortu gabeak eta hilezinak). -Mundu sentikorrean aurkitzen diren gauza guztien ereduak dira Mundu honetan dauden objektuak ideien errealitatea islatzen duten heinean existitzen direla esan dezakegu. -Munduko gauzek ideietan gradu desberdinetan parte hartzen dute. Mundu sentikorrean nonahi suma daitekeen aniztasunak gauza askok ideia batetan gradu desberdinetan parte har dezaketela; eta antzek, gauza askok ideia berean parte hartzean dute zergatia. Hori oro Ideiak objektuen esentzia direlako ulertzen da. -Mundu sentikor eta ulergarriaren artean bi batasun mota daude: a/Parte hartzearen bidez, mundu sentikorrean dauden gauzek Ideietan parte hartzen dute. B/Eredu etikoaren bidez Erosengatik gertatzen da hau Eros Ideietarako bide goranzkoa da; parte hartzea, aldiz, beheranzkoa da. Mundu sentikorraren objektuak Ideiak imitatzen saiatzen dira, batez ere Ongiaren ideia. -Ideien arteko hierarkia badago. Platonen ustez, ideia zenbatezinak daude. Zenbat kontzeptu sortu nahi ditugu, hainbat ideia badago. Halere, mundu ideala ez da kaotikoa, hierarkizatua dago. Ideia guztiak hierarkian antolatzen dituen legea Ongiaren ideia da. Ideia guztiek Ongiaren ideian daukaten parte hartzeari komunikazio deritzo. -Ongiaren ideia Ideia ororen gailurrean Ongiaren ideia dago. Ongia Egia eta Edertasunarekin parekatzen da. Izan ere, Ongia egiazkoa eta ederra da, mundu ulergarriari existentzia ematen dion eguzkia da. Bere burua eta beste ideiak mugitzen dituen kausa, hobezintasun gorena, izaki guztien adimen ordenatzailea da, jainkoa berarekin identifika genezake.MUNDU SENTIKORRRA MUNDU SENTIKORRA ZER DEN. Gure sentimenek hautematen duten errealitatea da. Errealitate hori aldagarria da mugimendu iraunkorrean aurkitzen delarik. Materia amorfo eta kaotikoa Ideiak bezain betierekoa da. Berau dugu mugatasun, perfekziorik eza eta aniztasunaren zioa. Alde batetik Ideiak eta, bestetik, materia bazeuden ere, ez ziratekeen inoiz harremanetan berez jarriko. Aktibitatearen printzipio dinamiko bat behar zen, mundu sentikorraren sorrera adieraz zezakeena.DEMIURGOA Nor den. Demiurgoaren existentzia "Timeo" elkarrizketan justifikatzen da. Izenak arkitekto edo egilea esan nahi du. Ideien menpe dago, baina jainko guztien gainetik. Betierekoa da, ikusezina, jakintsua, ona eta ahalduna. Erabat pozik dago, Ideioi zuzenean begira diezaiekeelako Zergatik eta nola sortu zuen mundua. Oso ona eta bekaitzik gabekoa izanez, Ongia zabaldu eta komunikatu nahi izan zuen. Orduan, materia bere egoera zaharretik atera zuen Ideiak eredutzat hartuz, eskultoreak modeloaren irudia marmolean islatzen duen modura. Horrela, anabasa primitibotik kosmos ikusgarria sortu zuenEZAGUTZAREN TEORIA EZAGUTZAREN OBJEKTUA Bakarrik egonkorraren zientzia egon daiteke. Pertzepzioaren objektuak mugimendu iraunkorrean daude (orain zuria dena gero beltza izan liteke) eta, horrengatik, ezin da beti eta egoera guztietan baliagarria den definiziorik eman. Horren arabera, ez dago sentsazioren zientziarik egiterik. Baina, halere, badago mugimenduak eragiten ez duen zerbait: gauzen esentzia, unibertsala. Horren zientzia egin daiteke, besterik ez, hori bakarrik egonkor eta definigarria delako. Esentzia unibertsala Ideiak lirateke Platonen iritziz.

Entradas relacionadas: