Ondorengotza arazoa

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,18 KB

Arazorik nagusiena: Zuzendaritza politiko sendorik eza. Gobernua behin eta berriz aldatzeak agerian utzi zuen monarkak ezin izan zituela gainditu absolutismo berrituaren joera guztiak. Oposizioko taldeak: 1.Liberal aurrerakoiak. Buruzagiak erbestean zirela edo isilpeko elkarteetan ezkutaturik, beti zeuden gertu matxinadak prestatzeko. 2.Muturreko errealistak. Absolutismoaren sektoretik erreakzionarioena eta klerikalena. Fernando 7.ari mesfidantzaz begiratzen zioten.Ekintzak: Horien beso armatua boluntario errealisten gorputza zen.Taldearen burua: Carlos Maria Isidro, Fernando 7.aren anaia.
Ondorengotza arazoa
1830ean sortzen den egoera: Ezegonkortasun politikoa areagotu zen.1.Frantzian iraultza liberala gailendu zen, hortaz, espainiar absolutistek ezingo zuten auzokoengandik laguntza gehiago jaso. 2. Fernando 7.aren laugarren emazteak, Maria Kristinak, oinordekoa eman zion, Isabel printsesa. Lege Salikoa ezabatzearen pozesua eta ondorioak:1.Erregeak Beerespen pragmatikoa argitarazi zuen. Horren arabera, emakumeek ere gobernatzeko eskubidea zeukaten. Erabakiak ondorio politiko handia zuen. Karlos Maria Isidro tronutik kanpora geratzeak eta liberalen garaipenak.2.Kabinete berria eratu zuen, Cea Bermudez buru zela. 2.1.Liberal moderatuen laguntza bilatu zuen. 2.2.Erbestekoak itzultzeko baimena eman zuen. 2.3.Boluntario errealisten aurkako neurriak hartu zituen. Ondorioak: 1833ko irailean hil zen Fernando 7.a eta bere alargunak, alaba Isabelen izenean utzi zuen Espainiako koroa. Karlos Maria Isidrok ere nahi zuen koroa.

Entradas relacionadas: