Onddo zelulabakarrak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Biología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,98 KB
3-PROTOKTISTAK:
3.1 EZAUGARRI OROKORRAK
Protoktistak, oro har, zelulabakarrak dira, alga batzuk izan ezik. Denak urtarrak dira.
nutrizioari dagokionez, heterotrofoak eta fotoautotrofoak
leku batetik bestera mugitzeko zilioak flageloak edo pseudopodoak erabiltzen dituzte
ugalketari dagokionez sexurik gabe edo sexu bidez ugal daitezke.
3.2 SAILKAPENA:
Hiru taldetan banatzen dira.
PROTOZOOAK: organismo zelulabakarrak, mikroskopikoak eta zelula paretarik gabeak dira. Beti heterotrofoak dira. Batzuk aske bizi dira eta beste batzuk animalien eta landareen parasitoak dira. Protozooen filum nagusiak hauek dira.
-zoomastiginoak: batzuk aske dira eta beste batzuk parasitoak. Eta flageloak erabiltzen dituzte lokomoziorako.
-sarkodinoak: leku batetik bestera mugitzeko eta elikagaiak lortzeko pseudopodoak sortzen dituzte. Batzuk askeak dira beste batzuk parasitoak.
-ziliatuak: zilioak baliatzen dituzte leku batetik bestera mugitzeko eta elikagaiak lortzeko. Gehienak aske bizi dira eta sexu gabeko edo sexuzko ugalketa dute.
-esporozooak: ez dute lokomoziorako egiturarik. Denak parasitoak dira. Sexu gabeko eta sexuzko ugalketa dute.
ONDDO IZAERAKO PROTOZOOAK: onddoak ez diren eta haiekin antzekotasunak dituzten izaki heterotrofoak biltzen dira.
-mixomizetoak:organismo zelulabakarrak eta mugikorrak. Forma ameboidea dute. Ez dute zelula paretarik eta mugikorrak dira. Hainbat nukleo dituzte barnean. Leku hezeetan daude.
-oomizetoak: mizelio izeneko gorputz egitura dute, filamentu multzoez osatua. Onddoen egituraren antzekoa baina hauek zelula pareta zelulosaz osatuta dute
ALGAK: fotoautotrofoak biltzen dira. Alga batzuk zelulabakarrak eta mikroskopikoak dira eta beste batzuk zelulaniztunak eta makroskopikoak. Zelulek zelulosazko paretak dituzte eta kasu guztietan kloroplastoak dituzte. Gehienak urtarrak dira baina badaude eremu hezeetan bizi diren alga lehorrak ere. Zelulabakarrak uretan flotatu eta zelulaniztunak aire poltsetan flotatzen dute sexurik gabeko eta sexuzko ugalketa dute.