olerkigintza

Enviado por Chuletator online y clasificado en Latín

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,74 KB

Joxan ARTZE (1939 - 2018)

Usurbilen jaio eta hil zen. Poeta abangoardistatzat jo dezakegu, poesia beste arte batzuen elkarlanean landu izan baitzuen.

Bere lan esperimentaletako asko “poesia bisuala” deritzon mugimenduan koka daitezke, bi efektu sortzen dituelarik:
poema erakargarri bihurtzea eta hartzailearen inplikazioa. Beste lan batzuk, esperimentu fonikoak (hitz jokoak, hotsen arteko konbinazioak…) direla esan daiteke. Edonola ere, bere obraren oinarrizko kezka gizakiaren duintasuna da eta honekin batera, askatasunaren aldeko jarrera eta inguruarekiko harmonia bilatzea. 

Artzez ari garela, aipatu gabe ezin utz dezakegu “Ez dok amairu” taldeko sortzaile eta kide izan zela Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Xabier Lete eta Lourdes Iriondorekin batera besteak beste. “Ez dok amairu” 1965 eta 1972 urteen artean
Euskal Herri mailan jardun zuen euskal idazle eta abeslariz osatutako kultura mugimendu abangoardista izan zen. Helburua, garai hartan hain zapaldua zegoen euskal kultura suspertzea zen.Bere poesia famatuenen artean, Mikel Laboak abesti bihurtu zituen Txoria txori eta Gure bazterrak abesti famatuak daude.


AMAIA LASA (1948)

Getarian jaio zen, Irakasle eta Literatura ikasketak egin zituen eta hainbat aldizkaritan argitaratu izan ditu bere artikuluak. New Yorken bizi izan zen luze eta baita Nikaraguan ere, iraultza sandinistan irakasle lanetan jardun zuelarik, egun Euskal Herrian ari den bezala.

Amaia Lasa heldu zen arte emakumeak ez zeukan leku propiorik gure literaturan, Erdi Aroko poeta bikain haien oihartzuna baino ez genuen emakumearen ahotsetik. Ez da harritzekoa, beraz, Amaia Lasak “a e i o u berri bat” asmatu nahi izana, bere lehen poema liburuan dioen bezala. Izan ere, artean egindakotik ezerk ez zion balio eta dena zuen eraikitzeko. Zentzu horretan, autore honen poesia fundazionala da, gerora garatu den emakumezkoen literatura baten aldarria.

Amaia Lasak gordintasuna dakar bere poemetan, beldurrik gabe ematen dituelako aditzera bere sentimenduak, apaindurarik gabe. Nitasunaren literatura egiten du, kontzeptu handi eta transzendenteetatik urrun. Gauza eta kontzeptu xeheetan bilatzen du poesia; intimista, norberaren sentimenduen adierazgarri. Osagarri gutxirekin moldatzen du poema, aski dira marra bakar batzuk giroa sortzeko eta mezua igortzeko, anekdota sekuentziatu behar izan gabe. Lan bat: “Hitz nahastuak”.



Entradas relacionadas: