Olerki errazak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,11 KB

Olerkariak:

Garai hartako kezka eta beharrek markatua dago. Esana dugu karlistaldien ondorengo foruen galerak ia ahul utzi zuela Euskal Herriaren nortasun politikoa. Erromantizismoaren ezaugarrietako bat herri eta hizkuntza txikietako historia eta gaitasun bereziak azpimarratzea da. Garai horretan sortutakoak dira itzal handiko erakunde ospetsu asko: Euzko Ikaskuntza, Euskaltzaindia, Euskaltzaleak, etab.

NIKOLAS ORMAETXEA ORIXE (1888- 1961)

Bizitza. Orexan (Gipuzkoa) jaio eta Nafarroako Uitzin luzaro bizi izana, 17 urterekin jesuita sartu zen Xabierren. Humanitateak eta klasikoak ikasi zituen. Heziera horrek eragin handia du haren olerkigintzako iritzietan. 1923an jesuita izateari utzi eta Bilbon aritu zen lanean, Euskaltzaindiko buru zenari laguntzen aritu zen. Euzkadi egunkari jeltzaleko euskal orriaren ardura ere izan zuen. Gerratean atzerrira alde egin behar izan zuen. 1954an itzuli, eta Añorgan hil zen.

Obra. Bi obra nagusi ditu: Euskaldunak. Euskal Herriaren barne- historia izan nahi du: historiaren azpiko historia edo paradisuaren utopia.

Barne- muinetan.

olerki

Liburua da. Gai erlijiozko olerki- bilduma intimista edo barnerakoia.

Iritzi kritikoa. Euskararen ezagutza sakona zuen. Garbizalekeriak gehiegi kutsatu gabea, euskara oparo eta ederraren erakusleiho da Orixeren obra.

Lauaxetaren eta Lizardiren garaikide, ez zetorren bat haien berritasunekin. Orixeren ustez, euskarak ez du behar kanpoko txertorik, olerki ona egiteko.

Sentimenduen adierazpenetan oinarritzen zen modernisten jarrera bigun eta erromantikoen aurka agertu bazen ere, bera ere ez dago erromantizismoaren eraginetik libre. Materialismoaren aurka era erradikalean jotzen du. Idealista- esentzialista dugu Orixe.


Entradas relacionadas: