Olerkariak aitzol

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,09 KB

Aitzol: 1927an Arrasaten Euskaltzaleak bazkuna edo elkartea sortu zuen. Euskal kulturgintzaren hutsune bat betetzera zetorren. Jose Ariztimuño Aitzol izendatu zuten elkartearen buru. Berehala ekin zion lanari literaturaren arlo askotan, idazleak kritikatu zorrotzaren bidez, kalitate hobea bilatuz. Literaturan lan berriak ezagutarazteko ekitaldi jendetsuak antolatu zituen: Olerti Egunak, Antzerti Egunak, Bertso Egunak…

1930etik 1936ra, Olerki egunetan aurkezturiko zenbait lan urtero argitaratu zituen Euzko olerkiak izenpean, azterketa kritiko eta guzti.

1933an, Yakintza aldizkari kritikoa sortu zuen, literaturako arloetan sakondu eta eztabaidatzeko tresna izan zedin. 

Olerkariak izenarekin ezagutzen ditugun
Orixe, Lizardi, Lauaxeta eta Loramendi  

poetak Aitzolen hatsari esker izan ziren idazle. 

Hasierako sinbolismo lirikotik, epikara, herritarrek errazago uler zezaketen olerkigintzara, bultzatu zituen olerkiak. Aitzolek kritikatu egin zituen olerkarien zenbait lan, manieristak, ilunak, ia ulertezinak zirela argudiatuz. Haren ustez, “herriaren abangoardia eta nazio-kontzientziarako faktore izan behar zuten”. Funtsezko oposizioa “gutxiengoaren lirika eta gehiengoarentzat idatzitako epikaren” artean gertatzen dena da. Herrian eragitea bada helburu, bere mintzairan eta haren gustuaren arabera hitz egin behar zaio herriari. Itxura moderno eta nazionaleko kultura nahi bada, alderdi biei erreparatu behar zaie: gizarte-egoera bakarrak dakartzan berritasunei, baina baita, halaber, erro tradizional eta eskualdekoei ere. Kopla zaharretako eta erromantzeetako gai eta moldeetan aurki zitezkeen ereduetara itzuli beharra zegoen, beraz. 

Herri-poesiaren ekarpena, batik bat, kopla zaharretatik baliatu beharreko irrazionalismoan eta irudien erabileran aurkitu behar zen. Ahozko literatura tradizionalera jotzen du, beraz.


Entradas relacionadas: