Oinarrizko osagai elektronikoak: Erresistentziak eta Erdieroaleak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,21 KB
Elektronikan erabiltzen diren oinarrizko elementuak
Erresistentzia aldakorrak
Kontaktu mugikor bat duen erresistentzian oinarritzen da. Erdiko terminala kurtsorea da, eta, erdiko eta kanpoko terminalen artean, potentziometroaren balore nominala banatzen da: alde batean igotzen den neurrian, beste aldean jaisten da.
Erdieroaleak eta diodoak
Erdieroaleak, normalean isolatzaileak izan arren, haien muturretan tenperatura edo tentsioa igotzean elektrizitatea eroaten dute. Kanpo-energia jasotzen dutenean elektrizitatea eroan dezaketen materialak dira.
Propietateak hobetzeko, dopatu egiten dira eta bi mota daude: P eta N. P mota N motarekin konektatzean, N motako elektroiak P motakoen hutsuneetara egiten dute salto eta hesi bat sortzen dute.
Transistore bipolarrak
Material erdieroalezko 3 geruzaz (Oinarria, Kolektorea eta Igorlea) osatutako osagai elektronikoa da. Transistore batek 2 zirkuitu elkartzen ditu: kontrol-zirkuitua (barrukoa) eta potentzia-zirkuitua (kanpokoa).
- Kontrol-zirkuituan: korrontea oinarritik sartu eta igorletik irteten da, eta korrontea oso txikia da.
- Potentzia-zirkuituan: korrontea kolektoretik igorlera doa eta korronte handiagoa da.
Transistoreen funtzionamendu-egoerak
- Etete-egoera (ebakidura-egoera): Oinarrian ez badago korronte elektrikorik, ez da korronterik egongo kolektoretik igorlera. Transistoreak etengailu zabalik bezala jokatuko du.
- Asetasun-egoera (saturazio-egoera): Oinarrian korronte elektrikoak muga bat gaindituz gero, transistoreak etengailu itxia bezala jokatuko du; korrontea oztoporik gabe igaroko da kolektoretik igorlera.
- Egoera aktiboa (anplifikazioa): Oinarrian, etete eta asetasun korronteen arteko baloreetan, transistoreak anplifikadore gisa funtzionatuko du, eta oinarriko korrontearen proportzioan igaroko da korrontea kolektoretik igorlera.
Polarizazioa
Transistoreak funtzionatu dezan, egoki polarizatu behar da; hau da, egoki konektatu behar dira pilaren poloak transistorearen hiru terminalekin.