Oheak okupatzeko irizpideak eta kudeaketa ospitaleetan

Enviado por Chuletator online y clasificado en Derecho

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,03 KB

Oheak okupatzeko irizpideak

Programatutako pazienteen kasuan, datu ugari ezagutzen ditugu; ordea, larrialdietatik datozenen ohe-esleipenerako, hiru irizpide nagusi jarraitzen dira:

  • Sexua: Logela sexu bereko pertsonekin partekatu behar da. Salbuespenak: familia-kideak badira edo pediatria-unitatean badaude.
  • Adina: Logela partekatzeko bost adin-tarte bereizten dira:
    • 0-2 urte artekoak.
    • 3-8 urte artekoak.
    • 9-14 urte artekoak.
    • 15-30 urte artekoak.
    • 30 urtetik gorakoak.
  • Irizpide medikoa eta zaintza-maila: Gaixotasun infekziosoen kasuan, isolamendua aplikatzen da. Zaintza-mailaren arabera, honela sailkatzen dira:
    • 1. maila: Kirurgia aurreko pazienteak, azterketak edo probak egiten ari direnak.
    • 2. maila: Egun berean ebakuntza izan dutenak, erizaintza-karga handikoak, adinekoak edo egoera berezikoak (higiene kaskarra, jokabide asaldatua, mugikortasun urria, etab.).
    • 3. maila: Isolatutako pazienteak, Zaintza Intentsiboen Unitatean (ZIU) edo Bizkortze Unitatean (REA) daudenak.

Kasu praktikoak

1. Kasu praktikoa: Pazienteen esleipena

Larrialdi-unitatean honako paziente hauek aurkezten dira:

  • A pazientea: Gizonezkoa, 65 urte, pneumonia (alta jasotzeko zorian).
  • B pazientea: Emakumea, 30 urte, hortz-kirurgia programatua.
  • C pazientea: Umea, 8 urte, femur-haustura.
  • D pazientea: Emakumea, 90 urte, bihotz-gutxiegitasuna (ZIUn).

Erantzun arrazoitua:

  • A pazientea: 30 urtetik gorako beste gizon batekin egon behar du. 1. zaintza-mailan sailkatzen da, alta jaso aurreko azken probak besterik ez dituelako behar.
  • B pazientea: 30 urtetik gorako beste emakume batzuekin jarriko nuke. 1. zaintza-mailan dago, kirurgia programatua baitu.
  • C pazientea: Beste ume batzuekin (3-8 edo 9-14 urtekoak) jarriko nuke. 2. zaintza-mailan sailkatzen da.
  • D pazientea: 30 urtetik gorako beste emakume batzuekin egon behar du. 3. zaintza-mailan dago, ZIUn baitago.

3. Kasu praktikoa: Oheen kudeaketa eta definizioak

  • Instalatutako oheak (30): Ospitaleko ohe guztiak.
  • Ohe desegoki askeak (2): Gainkargarako erreserbatuak.
  • Erabiltzen diren oheak (25): Erabilgarri dauden guztiak.
  • Behar bezala betetako oheak (8): Pazienteak dituztenak (aurre-kirurgiakoak eta diagnostikokoak izan ezik; terminalak bai).
  • Ohe behar bezala askeak (14): Libre daudenak eta erreserbatuak (gainkargarakoak izan ezik).
  • Desegoki betetako oheak (1): Diagnostikoan edo aurre-kirurgian daudenak.
  • Ohe ez-erabilgarriak (5): Erabili ezin direnak (X bidez markatuak).

Entradas relacionadas: