Odontologia: Konposite bidezko obturazioa eta endodontzia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,5 KB

Konposite bidezko obturazioa: Tresneria eta materiala

  1. Anestesiako tresneria: xiringa, orratza eta karpulea.
  2. Isolamendu absoluturako tresneria: gomazko dikea, dike zulatzailea, Young-en arkua, clampa eta clamp etxea.
  3. Tresna birakariak: txantxartutako ehuna erretiratzeko eta barrunbea eratzeko.
  4. Enkofratua: Obturazioa aurpegi oklusalean ez denean (bestibular, mesial, distal, palatino edo lingualean), azetatozko matrize gardena eta punta gardenak erabiltzen dira konpositea eusteko. Material hauek gardenak izan behar dira polimerizazio lanpararen argia pasatzen uzteko.
  5. Babes pulparra: Barrunbea oso sakona bada, kaltzio hidroxidoa edo beirazko ionomero zementua erabili behar da. Gogoratu: konpositearekin ezin dira ZOE edo kopal berniza erabili.
  6. Zementuak prestatzeko aukerak:
    • Beirazko lauza edo nahaste-liburuxka eta espatula.
    • Xiringa autonahasgailua.
    • Zementuzko kapsulak, aktibatzailea eta aplikagailua.
  7. Grabatu azidoa: Hortzetako itsasgarria aplikatu aurretik, azido ortofosforikoa (gel) aplikatzen da 15-45 segundoz. Ondoren, ur-aire xiringaz garbitu eta lehortu.
  8. Itsasgarria: Grabatu ondoren, hortzetako itsasgarria aplikatuko da pintzel edo aplikadore baten bidez.
  9. Airea: Ur-aire xiringarekin airea botatzen da itsasgarria hobeto zabaltzeko.
  10. Kit bereziak: Azidoa eta itsasgarria batera aplikatzeko kitak (piruleta edo semaforo itxurakoak).
  11. Kolore hautaketa: Gia Vita erabiltzen da esmaltearen kolorearekin bat datorren konpositea aukeratzeko.
  12. Konpositearen aplikazioa: Xiringa edo konpule moduan erabil daiteke. Konpuleetarako pistola behar da. Konpositea geruzaka jartzen da, tresna plastiko edo atakadorearekin forma emanez.
  13. Fotopolimerizazioa: Geruza bakoitza fotopolimerizazio lanpararekin gogortu behar da.
  14. Leuntzea: Diamante edo leuntze fresak, diskoak, silikonazko kopak eta puntak erabiltzen dira kontraangeluan. Tarte interproximaletarako leuntzeko tirak erabiltzen dira.
  15. Oklusioa: Artikulu-papera erabiliz, oklusioa egokia dela egiaztatzen da.

Endodontzia prozesua

  1. Diagnostikoa: Erradiografia periapikala (sustraien forma eta kopurua ikusteko).
  2. Anestesia: Anestesia-erretilua, xiringa, karpuloa eta orratza.
  3. Isolamendu absolutua: Dikea, klampa, Young-en arkua, etab.
  4. Txantxarra kentzea: Tresna birakariak (turbina, kontraangelua eta fresak).
  5. Mamiaren erauztea: Tiranerbioa, K eta H limak. Kalibre txikienetik handienera joan behar da.
  6. Konduktometria: Konduktuaren luzera neurtzea (erregela, tope gomaduna edo erpin-lokalizatzailea).
  7. Konduktuen prestaketa: Sodio hipokloritozko disoluzioa erabiltzen da garbitzeko. Ondoren, paperezko puntekin lehortu.
  8. Konduktuen obturazioa: Gutapertxa puntak zementuan bustita sartzen dira. Espaziadoreak erabiltzen dira lekua egiteko. Gutapertxa epela ere erabil daiteke bero-labearekin.
  9. Ebaki: Sobera dagoen gutapertxa haginaren lepoaren altueran mozten da.
  10. Amaiera: Hortz-mamiaren babeslea jarri eta koroa konpositez obturatu.

Entradas relacionadas: